Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi
Jesusi jarraitzeak kurutzea eroatea eskatzen
dau. Gaurko ebanjelioak esango deusku ze bide hartu behar dan eta zelan jokatu
behar dogun Jesusi zintzo eta leial jarraitzeko. Eukaristia honek indarbarritu
eta sendotu gagizala Jesusen ikasle izatean.
"Hemen
alkartu gara guztiok."
DAMU-OTOITZA
Senideok: bateoan hartutako konpromisoak ez
ditugu zintzo bete. Horregaitik, eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zeure heriotzeaz heriotzea
menperatu zenduana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure jarraitzaile izatera dei
egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bateoaren bitartez eleiztar
eta alkarren senide egin gaituzuna.
ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Erg 4, 8-11. 14-16a:
Emakume batek Eliseo profetea bere etxean
hartzen dau eta errukizko ekintza hori ez da saritu barik geldituko.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Lur jota egon arren, Jaungoikoaren
maitasuna abesteko adorez beterik agertzen da salmo-egilea. Kanta dagigun guk
ere maitasun hori
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 6, 3-4. 8-11:
Kristoren salbamena bateoaren bitartez
jatorku kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi
barri batera biztuak gara.
Mt 10, 37-42:
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea eskatuko deusku. Aleluia
abestuz gertatu dagigun gure bihotza
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko
Aitari Eleizearen eta gizon-emakume guztien beharrizanen alde:
- Elizaren
alde: Kristoren jarraitzaile izanaz eta gizatasunez jokatuz, gizakiontzat
ebanjelioko argi-erakusle izan daiten. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Herri
agintarien alde: pertsona guztien eskubideak zainduz, euren jokabideetan beti
zuzentasuna bilatu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristau izena daroagun guztion alde:
Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN DEIOGUN
JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde: gizarte zuzenagoa
egiten eta baztertuen alde batez ere, jokatzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, begiratu beharrizanean
dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku errukitsua.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusen jarraitzaile izateko zelan jokatu
behar dogun esan deusku Jaungoikoaren berbeak. Gure bizitzeak argi egin dagiala
bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula
guztioi.
"Jesus,
munduko Argia..."
URTEAN
ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A

Reunidos en esta Eucaristía, como Pueblo de Dios, llamado
a caminar y a dar testimonio del amor de Dios, en medio de la humanidad;
deseamos escuchar la Palabra
de Dios, que es vida y fuerza.
"Hemen
alkartu gara guztiok...."

Emakume
batek Eliseo profetea bere etxean hartzen dau. Eta errukizko ekintza hori ez da
saritu barik geldituko.
Aquel que acoge a Dios, recibiendo al prójimo, no quedará
sin recompensa. Dios es generoso y su bondad no tiene límites.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Lur jota egon arren,
Jaungoikoaren maitasuna abesteko adorez
beterik agertzen da salmo-egilea. Kanta
dagigun guk ere maitasun hori
El salmista es un hombre de fe y nos invita a cantar la
misericordia del Señor.
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 6, 3-4. 8-11:
Kristoren salbamena bateoaren bitartez jatorku
kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi barri
batera biztuak gara.
Unirse a Jesús por el bautismo fue nuestra muerte; pero
es también nuestra vida. No podemos resucitar sin morir.
Mt 10, 37-42:
El mensaje del evangelio es
éste: seguir a Jesús, es seguir el camino de cada día, con sus dificultades y
trabajos; poniendo amor y entrega.
Prestau
gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea
eskatuko deusku. Zutunduta, Aleluia
abestu daigun.

ebanjelioko argi-erakusle izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que nunca carguemos cruces sobre
nadie, sino que sepamos ayudar a cuantos necesitan de nosotros, poniendo
nuestros dones al servicio de los demás.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
todos los cristianos: para que descubramos a Jesús desde su Evangelio y seamos fieles seguidores de su
estilo de vida. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon
alde: gizarte zuzenagoa egiten eta
baztertuen alde batez ere, jokatzen
saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, begiratu
beharrizanean dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku
errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Fortalecidos en esta
eucaristía que hemos celebrado como hermanos, salimos a la vida de cada día,
dispuestos a recorrer el camino que se nos presenta, con sus alegrías y
sufrimientos.

bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula guztioi.
"Jesus,
munduko Argia..."
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA
Jainkoaren gizon hori santua da;
gurean gelditu
daitela.
Erregeen bigarren liburutik (2 Erg
4, 8-11. 14-16a)
Behin baten, Eliseo Xunemetik igaro zan. Bazan han andra handiki bat, eta bere etxera eroan eban Eliseo bazkaltzera. Harrezkero,
handik igaroten zan bakoitzean,
bertan gelditu ohi zan Eliseo
bazkaltzen. Halako baten, andreak
esan eutson senarrari: «Begira, badakit gure
etxera etorri ohi dan hori Jainkoaren gizon santua dala. Egin deiogun goian gela txiki bat; ohea, mahaia,
aulkia eta argiontzia ipiniko
deutsoguz, gurera etortean
bertan gelditu daiten».
Etorri zan behin Eliseo eta, goiko gelara sarturik, bertan etzun zan. Eliseok Gehazi bere morroiari esan
eutson: «Zer egin daikegu andra honen alde?» Gehazik erantzun eutson: «Begira, ez dau umerik eta senarra
zahartuta dauko». Eliseok esan eutson morroiari: «Dei egiozu».
Dei egin eutson eta
andrea atean agertu zan. Eliseok esan eutson: «Datorren urtean, sasoi honetan,
semea izango dozu besoetan».
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi
Jesusi jarraitzeak kurutzea eroatea eskatzen
dau. Gaurko ebanjelioak esango deusku ze bide hartu behar dan eta zelan jokatu
behar dogun Jesusi zintzo eta leial jarraitzeko. Eukaristia honek indarbarritu
eta sendotu gagizala Jesusen ikasle izatean.
"Hemen
alkartu gara guztiok."
DAMU-OTOITZA
Senideok: bateoan hartutako konpromisoak ez
ditugu zintzo bete. Horregaitik, eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zeure heriotzeaz heriotzea
menperatu zenduana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure jarraitzaile izatera dei
egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bateoaren bitartez eleiztar
eta alkarren senide egin gaituzuna.
ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Erg 4, 8-11. 14-16a:
Emakume batek Eliseo profetea bere etxean
hartzen dau eta errukizko ekintza hori ez da saritu barik geldituko.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Lur jota egon arren, Jaungoikoaren
maitasuna abesteko adorez beterik agertzen da salmo-egilea. Kanta dagigun guk
ere maitasun hori
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 6, 3-4. 8-11:
Kristoren salbamena bateoaren bitartez
jatorku kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi
barri batera biztuak gara.
Mt 10, 37-42:
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.
Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea eskatuko deusku. Aleluia
abestuz gertatu dagigun gure bihotza
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko
Aitari Eleizearen eta gizon-emakume guztien beharrizanen alde:
- Elizaren
alde: Kristoren jarraitzaile izanaz eta gizatasunez jokatuz, gizakiontzat
ebanjelioko argi-erakusle izan daiten. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Herri
agintarien alde: pertsona guztien eskubideak zainduz, euren jokabideetan beti
zuzentasuna bilatu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristau izena daroagun guztion alde:
Ebanjelioan agertzen jakun Jesusen bizitza geuganatuz, bere jarraitzaile zintzoak izan gaitezan. ESKATU DEIOGUN DEIOGUN
JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon alde: gizarte zuzenagoa
egiten eta baztertuen alde batez ere, jokatzen saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, begiratu beharrizanean
dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku errukitsua.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Jesusen jarraitzaile izateko zelan jokatu
behar dogun esan deusku Jaungoikoaren berbeak. Gure bizitzeak argi egin dagiala
bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula
guztioi.
"Jesus,
munduko Argia..."
URTEAN
ZEHARREKO XIII. DOMEKEA - A
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on
Jaunaren eguna ospatzera etorri zareen guztioi
Jesusi jarraitzeak kurutzea eroatea eskatzen
dau. Gaurko ebanjelioak esango deusku ze bide hartu behar dan eta zelan jokatu
behar dogun Jesusi zintzo eta leial jarraitzeko. Eukaristia honek indarbarritu
eta sendotu gagizala Jesusen ikasle izatean.
Reunidos en esta Eucaristía, como Pueblo de Dios, llamado
a caminar y a dar testimonio del amor de Dios, en medio de la humanidad;
deseamos escuchar la Palabra
de Dios, que es vida y fuerza.
"Hemen
alkartu gara guztiok...."
DAMU-OTOITZA
Senideok: bateoan hartutako konpromisoak ez
ditugu zintzo bete. Horregaitik, eskatu daigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zeure heriotzeaz heriotzea
menperatu zenduana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zure jarraitzaile izatera dei
egiten deuskuzuna. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, bateoaren bitartez eleiztar
eta alkarren senide egin gaituzuna.
ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
2 Erg 4, 8-11. 14-16a:
Emakume
batek Eliseo profetea bere etxean hartzen dau. Eta errukizko ekintza hori ez da
saritu barik geldituko.
Aquel que acoge a Dios, recibiendo al prójimo, no quedará
sin recompensa. Dios es generoso y su bondad no tiene límites.
Erantzun-Salmoa: 88. Salmoa
Lur jota egon arren,
Jaungoikoaren maitasuna abesteko adorez
beterik agertzen da salmo-egilea. Kanta
dagigun guk ere maitasun hori
El salmista es un hombre de fe y nos invita a cantar la
misericordia del Señor.
"Jauna, zure maitasuna..."
Erm 6, 3-4. 8-11:
Kristoren salbamena bateoaren bitartez jatorku
kristinauoi. Kristogaz batera, geu ere pekatuarentzat hilak eta bizi barri
batera biztuak gara.
Unirse a Jesús por el bautismo fue nuestra muerte; pero
es también nuestra vida. No podemos resucitar sin morir.
Mt 10, 37-42:
El mensaje del evangelio es
éste: seguir a Jesús, es seguir el camino de cada día, con sus dificultades y
trabajos; poniendo amor y entrega.
Prestau
gaitezan Jesusen berbak entzuteko. Jesusi jarraitzeak kurutzea leporatzea
eskatuko deusku. Zutunduta, Aleluia
abestu daigun.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Uste osoz otoitz egin deiogun Jaungoiko
Aitari Eleizearen eta gizon-emakume guztien beharrizanen alde:
- Elizaren
alde: Kristoren jarraitzaile izanaz eta gizatasunez jokatuz, gizakiontzat
ebanjelioko argi-erakusle izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Para que nunca carguemos cruces sobre
nadie, sino que sepamos ayudar a cuantos necesitan de nosotros, poniendo
nuestros dones al servicio de los demás.
ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
todos los cristianos: para que descubramos a Jesús desde su Evangelio y seamos fieles seguidores de su
estilo de vida. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartuta gagozanon
alde: gizarte zuzenagoa egiten eta
baztertuen alde batez ere, jokatzen
saiatu gaitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Jauna, begiratu
beharrizanean dagozan zure seme-alabei eta luzatu egizu gugana zure esku
errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Fortalecidos en esta
eucaristía que hemos celebrado como hermanos, salimos a la vida de cada día,
dispuestos a recorrer el camino que se nos presenta, con sus alegrías y
sufrimientos.
Jesusen jarraitzaile izateko zelan jokatu
behar dogun esan deusku Jaungoikoaren berbeak. Gure bizitzeak argi egin dagiala
bere inguruan. Hartuko dogun Jaungoikoaren bedeinkapenak lagundu deigula guztioi.
"Jesus,
munduko Argia..."
Erantzun-salmua Sal 88, 2‑3. 16‑17. 18‑19
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren
beti.
Jauna, zure maitasuna abestuko dot betiren beti,
zure leialtasuna adierazoko gizaldiz‑gizaldi.
Esana dozu: «Maitasuna betiko dot eregi»,
zure leialtasuna zeruan dozu sendo jarri.
Bai dohatsu, Zuri pozez oihu egiten dakian herria;
Jauna, zure aurpegiko argitan dabil ha.
Zure izenaz dira beti pozten,
zure zuzentasunaz arrotzen.
Zeu zaralako haren indarraren dedua,
eta zure maitasunez jasoten dogu burua.
Jauna da gure babeskin, izan ere,
Israelgo Santua, gure Errege.
Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara,
biziera barri batean ibili gaitezan.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik (Erm 6, 3-4. 8-11)
Senideok: Ez al dakizue
bateoaz Kristo Jesusegaz bat egin dogunok, haren heriotzeagaz egin dogula bat?
Bateoaren bitartez Beragaz heriotzean hobiratuak izan gara, Aitaren aintzaz
Kristo hilen artetik biztu zan lez, guk ere bizi barria bizi dagigun.
Beraz,
Kristogaz hil bagara, sinisten dogu bizi ere Beragaz biziko gareala. Badakigu
Kristo, hilen artetik biztu zan ezkero, ez
dala barriro hilgo: heriotzeak ez dau haregan gehiago aginterik; haren hiltea
pekatuarentzat behin betiko hiltea izan zan, eta haren bizitzea Jainkoarentzat
bizitzea da-eta. Bardin zuek ere: hartu kontuan pekatuarentzat hilda zagozela
eta Jainkoarentzat bizirik, Kristo Jesusegan.
Bere kurutzea
hartzen ez dauana, ez da Niretzat gai.
Zuek hartzen zaituenak Neu hartzen nau.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren
liburutik (Mt 10, 37-42)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen apostoluei: «Aita nahiz ama Ni baino maiteago dauana ez
da Niretzat gai; semea nahiz
alabea Ni baino maiteago dauana ez da Niretzat gai. Bere kurutzea hartu eta jarraitzen ez deustana ez da Niretzat
gai. Bere biziaren jabe izan nahian
dabilenak galdu egingo dau; bere bizia Nigaitik galtzen dauanak, ostera, eskuratu egingo dau.
Zuek onartzen zaituenak Neu onartzen nau, eta Ni onartzen nauanak bialdu nauana onartzen dau.
Profeta bat profeta
dalako onartzen dauanak
profeteari zor jakon saria
izango dau, eta pertsona zuzen
bat zuzena dalako onartzen dauanak pertsona zuzenari zor jakon saria
izango dau; eta txiki honeetako
bati, nire ikasle dalako, baso
bete ur fresko besterik ez bada ere
emoten deutsona, benetan dinotsuet ez dala
sari barik geldituko».
No hay comentarios:
Publicar un comentario