Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 6 de junio de 2023

Kristoren gorputz odol santuak Gorpuzti Eguna Corpus

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
  


                                         KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - A

Maitasunaren eguna: «Zaindu. Eskutik heldu. Cultiva cuidados»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

             Gaur, Kristoren Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan eukaristia gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.

             Maitasunaren Eguna da gaurkoa. Caritasen kanpainak gogoratzen deuskunez, ezinbestekoa da zaintzak lantzea. Laguntza-sareak, lokarri esanguratsuak, kristau famili alkarteak sortzeko dei egiten jaku. Eta  hau,  begirada maitekorrez, alkar entzun, otoitz eginez eta fedearen poza iragarten dauan alkarte lez.

 

            Kristau-alkarte lez, emon deiogun hasiera  eukaristiari.

           

                        "Goazen alkarturik..."    Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

 

            - Jesus Jauna,  Kurutzean bizia emonez,  parkamena eskeini deuskuzuna.  ERRUKI,  J.         

            - Jesus Jauna, Zure Odol santuaz salbatu gaituzuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 8, 2-3. 14b-16a:

 

            Basamortuko esperientzia Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz" janaritu zituan.

 

Erantzun-Salmoa:  147. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.

 

"O Jerusalen,  zure Jaunari kantuz ekin"

 

1 Kor 10, 16-17:

 

            Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.

 

Jn 6, 51-59:

 

            Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan.  Aleluia abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Egin deiogun otoitz Jesukristorengan egundoko maitsuna erakutsi deuskun Jainko Aita errukitsuari.

 

-          Eleizaren alde. Itxaropen-alkarte izan gaitezan, harreragile eta entzule, otoizlari eta ospatzaile, bategite eta parkamenaren alkarte, alkarte sendatzaile eta abegitsu, ahulenak aintzat hartzen dituan alkarte. Eskatu deiogun Jaunari.

-          Caritasen alde. Bertako langile eta laguntzaileek gogoratu deiguela Jesusengandik, bihotzaren begiez begiratzen ikasi behar dogula, sakontasunez, sentiberatasunez begiratzen, aurpegi bakotxean anai-arrebaren begirada ezaguna ikusiz. Eskatu deiogun Jaunari. 

-          Munduko agintarien alde. Politikan, erakundeetan,… erantzukizuna dabenek zuzentasun eta alkartasun senez jokatu daien, erabagiak hartzean eta guztion ona sustatu dagien. Eskatu deiogun Jaunari.  

-          Gratis emoten jakun eta apaltasunez hartzen dogun Eukaristia ospatzen ari garanon alde; biziaren aldeko jarduerak eta egoera txarrean dagozanen aldeko konpromisoak hartzera eroan gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Entzun, Aita, gure otoitza eta Jesukristo betiereko ogi biziaren gose izan daigula beti. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

DIRU-BATZE AURRETIK

Zaintzea lantzen jarraitzeko deia entzun dogu. Batez be pertsonei eta inguruari begiratzeko erak. Maitasunak begietara begiratzera garoaz. Pertsona horreen izenean, eskerrik asko emongo dozuen diru-laguntzagaitik.

 

 JAUNARTZEKO ISILUNEAN

 

Gose danari ogi…



 

OHARRA

 

Ekainaren 13an, San Antonio eguna, martitzenean, Caritas Gernikaldeak Ate irekiak bat antolatu dau. ASTRAn hasiko da, arratsaldeko 5etan.

 

 AZKEN AGURRA

 

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, eta batez ere beharrizenean dagozenekin izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."






                                KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUEN FESTABURUA - A

Día de Caridad: «Zaindu. Eskutik heldu. Cultiva cuidados»

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

             Gaur, Kristoren Gorputz eta Odol Guzti Santuaren eguna ospatzen dogu. Eleizak ospatzen dauan eukaristia gure fedearen sakramentua da, itxaropenaren oinarria.

             Hoy es Día de Caridad. La Campaña de Cáritas nos recuerda la necesidad de cultivar cuidados. Se nos invita a seguir creando redes de apoyo. Y todo esto en comunidad creyente que busca unida construir un mundo mejor, tejiendo comunidades donde se acoge, se mira y se escucha, donde se ora y se celebra, donde se anuncia la alegría de la fe, donde hay sanación, comunidades proféticas que toman partido y denuncian las injusticias.

 

            Kristau-alkarte lez, emon deiogun hasiera  eukaristiari.

 

            "Goazen alkarturik..."    Estrofa: Zuzentasunez egin dagigun...

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: Jaunaren aurrean autortu dagigun geure pekatua. Gitxi maite dogu. Geure buruaz arduratuta bizi gara eta behartsuakandik urrun. Bihotz barritu gaitezan eta parka eskatu deiogun Jaunari.

 

            - Jesus Jauna,  Kurutzean bizia emonez,  parkamena eskeini deuskuzuna.  ERRUKI, J.          

- Señor: no vivimos una auténtica fraternidad. Tú, que te hiciste nuestro Hermano:  KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, guretzat janari egin zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 8, 2-3. 14b-16a:

 

            Basamortuko esperientzia Israel herriarentzat guztiz aberatsa izan zan. Jaungoikoagan bere ustea jarten ikasi eban eta fedean sendotuta urten eban. Gosetean, Jaunak "manaz" janaritu zituan.

            Todos los caminos, aun los dolorosos, son signos del Amor. Dios nos lleva de su mano y quiere nuestro bien. La mesa está llena para los humildes.

 

Erantzun-Salmoa:  147. Salmoa

 

            Salmisteak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu.

            El salmista nos invita a alabar al Señor.

 

"O Jerusalen , zure Jaunari kantuz ekin"

 

 

1 Kor 10, 16-17:

 

            Eukaristian hartzen dogun Ogiak Kristogaz eta gure anai-arrebakin bat egiten gaitu. Jaunaren afaria ospatzen dauanak ezin dau bizi beharrizanean dagoan anaiari eskua luzatu barik.

            La Eucaristía es signo de unidad. Comer el pan y beber el vino sin unirnos realmente en la vida es inutilizar el Sacramento.

 

Jn 6, 51-59:

 

            Este pan es nuestra fuerza para vivir. Vivir sin comer el pan es condenarse a muerte.

            Nire haragia benetako janaria da; eta nire odola benetako edaria, esango deusku Jesusek ebanjelioan.  Aleluia abestuz, prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

Egin deiogun otoitz Jesukristorengan egundoko maitsuna erakutsi deuskun Jainko Aita errukitsuari.

 

-          Eleizaren alde. Itxaropen-alkarte izan gaitezan, harreragile eta entzule, otoizlari eta ospatzaile, bategite eta parkamenaren alkarte. Alkarte sendatzaile eta abegitsu, ahulenak aintzat hartzen dituan alkarte. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-          Por quienes trabajan en Cáritas y colaboran con ella, para que no dejen de recordarnos que debemos aprender de Jesús la forma de mirar con los ojos del corazón, mirar con profundidad, con sensibilidad, percibiendo en cada rostro la mirada conocida del hermano, de la hermana. Eskatu deiogun Jaunari

 

-          Por quienes tienen responsabilidades en la política, en instituciones y organizaciones, para que prevalezca en sus decisiones el espíritu de justicia y solidaridad y promuevan en todo el bien común. Eskatu deiogun Jaunari 

 

-          Gratis emoten jakun eta apaltasunez hartzen dogun Eukaristia ospatzen ari garanon alde; biziaren aldeko jarduerak eta egoera txarrean dagozanen aldeko konpromisoak hartzera eroan gaizan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

Entzun, Aita, gure otoitza eta Jesukristo betiereko ogi biziaren gose izan daigula beti. Errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

 

DIRU-BATZE AURRETIK

Sentimos la llamada a seguir cultivando cuidados.  Especialmente nuestra forma de mirar, a las personas y a la realidad. A ambas, el amor nos invita a mirar a los ojos. En nombre de estas personas, gracias por vuestra generosidad en la colecta que ahora realizamos.

 

JAUNARTZEKO ISILUNEAN

 

Gose danari ogi…


 

OHARRA

 

Ekainaren 13an, San Antonio eguna, martitzenean, Caritas Gernikaldeak Ate irekiak bat antolatu dau. ASTRAn hasiko da, arratsaldeko 5etan.

 

            AZKEN AGURRA

 

            Orain hartuko dogun bedeinkapenak gogoratu deiskula Jesukristok geugaz jarraitzen dauala elizatik kanpora ere. Gure ingurukoak maitatuz, izan gaitezan Jesusen maitasunaren testigu.

            Hemos comido juntos en la mesa del Padre; que no nos separe el dinero, el hambre de poder, la sed de honores. Que nos demos cuenta que sólo los que quieren amar de verdad, aunque pecadores, son admitidos a la mesa.

 

            "Eskerrik asko, Jauna...



KRISTOREN GORPUTZ-ODOL SANTUAK                                    

Hirutasun Guztiz Santuaren ondorengo eguena

Mana emon eutsun jaten,
ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria.

Deuteronomio liburutik (Dt 8, 2-3. 14b-16a)

Honan berba egin eutson Moisesek Israel herriari: «Gogoratu Jaunak, zeure Jainkoak, basamortuan berrogei urte honeetan eginarazo deutsun bidea: atsekabetu egin zaitu eta probatu, zure barruko asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenduzan ala ez jakiteko. Behar gorrian jarri zinduzan, gosea pasau arazo eta mana emon eutsun jaten, ez zuk eta ez zure gurasoek ezagutzen ez zenduen janaria, zuri jakinarazoteko gizakia ez dala ogiz bakarrik bizi, Jaunak esaten dauanetik bizi dala baino.
Ez ahaztu Jauna, zeure Jainkoa. Bera da Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atara zaituana; Bera, suge pozoitsu eta eskorpioiz betetako basamortu handi eta ikaragarritik, ur bako eremu elkor horretatik, eroan zaituana; Bera, sukarritik ura atara eta edaten emon deutsuna; Bera, zure gurasoek ezagutu ez eben mana jaten emon deutsuna basamortuan».

Erantzun-salmoa        Sal 147, 12‑13. 14‑15. 19‑20


Jerusalen, ospatu egizu Jauna.
edo      Aleluia.

      Jerusalen, ospatu egizu Jauna,
Sion, goratu egizu zure Jainkoa.
Zure ateen morroiloak indartu ditu,
zure semeak zure barruan bedeinkatu ditu.

      Zure mugetan bakea ezarri dau,
gari‑maminez ase zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.

      Iragarri deutso bere hitza Jakob‑i,
bere erabagi eta aginduak Israel‑i.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu besteri.










Ogia bat danez,
guztiok gorputz bat gara.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 10, 16-17)

            Senideok: Jainkoa bedeinkatuz hartzen dogun esker oneko kalizak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dogun ogiak ez al gaitu Kristogaz bat egiten beronen gorputzean? Ogia bat danez, guztiok gorputz bat gara, ogi bakarretik hartzen dogu-eta danok.


.
Nire haragia egiazko janaria da
eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 6, 51-58)
           
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona».
            Juduek eztabaidan ziharduen euren artean: «Zelan emon deikegu Honek bere haragia jaten?»
            Jesusek esan eutsen: «Bene benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuekan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizia dau, eta Neuk biztuko dot azken egunean. Izan ere nire haragia egiazko janaria da eta, eta nire odola egiazko edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Nigan dago eta Ni Haregan.
            Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana, Niri esker biziko da. Hau da zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, hareek hil egin ziran-eta. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».










 

No hay comentarios: