Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 30 de junio de 2023

Kurtsoa amaitzeko esker ona

 


Pozarren batzen gara zure inguruan, eta senideon ondoan, lagunokaz batera.

Atzera begira, joan jakun kurtsoari begira, eskerrak emon gura deutsuguz, egunez egun gure ondoan ibili zarelako, babes zein akuilu.

Ebanjelizazino Plan barriari gogotsu ekin geuntsan: iragarri, ospatu, serbidu alkartean. Karta jokoan. Jokoa baino gehiago zan dinamika baten.

Eta gure Gernikalderako, hiru helburu jarri genduzan: informazinoa zabaldu, formazinoa eskaini, pastoral batzordea indartu.

Abendualdia otoitzean hasi genduan Errenterian eta Ume solidarioagaz azokan. Eliza, Jesusen eleizea ezin da lau ormatan preso sartu. “Zabalagotu zure txabola” profetaren berbatan.

Bakeari kantatu geuntson San Frantziskon. Hitzaldiak, pelikulea, testigantzak garizuman. Jesusegaz hobe. Jesusegaz beti hobe.

Andra Mariko Pazko Bijiliaren ostean: jaunartzeak, sendotzak, untzinoak, erromes Santo Toribiora. Kosnoagako gaztetxoak udalekua prestatzen. Jesus bizi da!

Mila koloreko Pentekoste bat lehertzen gure Elizan. Forun ospatu genduanez. Eta ospatzaileen asteroko konpromiso zintzoa. Eta Caritasen programak eta ate irekiak. Ezbardinak izan arren, danok senide, danok adiskide, danok Jesusen jarraitzaile.

Eta orain atsedena arlo batzutan. Tarte gehiago otoitzean sakontzeko. Denpora gehiago kurtso barria prestatzeko. Asti gehiago  lagun barriak egiteko. Ordu gehiago formazinoan aurrera egiteko liburu on bategaz.

Jakin badagiku. Irailaren 30an. Zapatua. Markinan. Elizbarrutiko kurtso hasierea. Goazen. Goazen Markinara. Kurtso barria gogotsu hasteko. Hau bezain emonkorra izan dadin.

Eskerrik asko Jesus, egunez egun, Gernikaldeko Elizaren babes eta akuilu izan zarelako, zure Espirituari esker, Jainko Aita-Amaren bidean, gure bidelagun.

Zure laztanaz, zintzo bizi eta zoriontsu izan gaitezen.

No hay comentarios: