Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 18 de mayo de 2020

Laudato Si' 5 urte, 5 ale: liburu bat


Ez da liburu berria baina, nire ustez, merezi du txoko  bat gure aldizkarian. Madrilen ospatu berri den gailurrak oihartzuna eman dio holako gaia tratatzeko eta lantzeko fede ikuspegitik ere.
 
Patxi Álvarez de los Mozos, jesuita bilbotarrak asko daki honi buruz.  Eta Gora Zu Jauna edo Laudato Si’ Frantzisko aita santuaren entziklika aurkezten digu hamar gai ardatz gisa harturik.


Eskerrak ematen ikasi eta bizi; familia beraren kide garela bizi; Lurraren aienea entzun; entziklika berde eta gorria, behartsuen sufrimendua; ekologia oso osokoa; gure fedea aberastu; bihotz berritzearen beharra gai honetan ere; berriro jaio; elkarrizketa eta esperantzara eutsi. Ardatz bakoitza sei orrialdetan azaltzen digu, ikuspegi pedagogiko zorrotz batez. Entziklikaren aipuaz aparte, bai aita santuaren, bai gaur egungo pentsalarien iturriak ere azaltzen digu.

Hamar ardatzok gogoeta bana egiteko nahiko mami ematen dute. Norberaren interesaren arabera, bata edo bestea lehenetsiko ditu, hamarrak izanik labur, argi eta sugerenteak.

Liburutxo hau argitaratu zenean, beste jesuita batek, Espainiako aldizkari baten hola idatzi zuen:

“Idazkera erraz, argi eta zuzenarekin, Patxi Alvarez de los Mozosek Laudato Si’ entziklikaren interpretazio baliotsu eta baimendua eskaintzen digu'. Historiaren ekologiari buruzko lehen entziklika honen irakurketa pertsonala ezerk ez duela ordezkatzen ahaztu gabe, Aita Santuaren mezua laburbiltzen duten hamar gakoak irakurketa edo talde-lanerako gida zoragarri bat dira.

Egilearen tonu meditatibo, praktiko eta propositiboak Frantziskoren estiloaren berri ematen du, eta proposamen horietako bakoitza barneratzera gonbidatzen gaitu, otoitz pertsonalera, hausnarketa komunitariora eta ekintza kolektibora eramanez”.
Zoritxarrez, nik ez dut ezagutzen liburu honen euskarazko bertsiorik, baina dei polita da lantzeaz aparte, Gora Zu Jauna entziklika bera behin eta berriro irakurri eta lantzeko. Hau, zorionez, badugu euskaraz eta. Liburu gisa eta interneten be bai, adibidez:

Otoitz pertsonala egiteko, elkartean lantzeko, parrokian zabaltzeko hamar gidoi aberats, labur bezain sakonak. Bazkari bati buruz arituko bagina, entremes gozo gozoak, entziklika bera den jateko nagusia dastatzen hasi aurretik.

Jose Mari Kortazar, Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria, 65 (2020) 123/124. or.


Título: Diez cosas que el papa Francisco quiere que sepas sobre ecología
Autor: Patxi Álvarez de los Mozos
Editorial: Publicaciones Claretianas
Ciudad: Madrid, 2016
Páginas: 72



No hay comentarios: