Jesusen hitza

sábado, 2 de mayo de 2020

Lorak Mariari




Egunon eta eskerrik asko hor egotearren zintzo zintzo. Eskerrik asko bialdu dozuzan argazki, marrazki eta gogoeta guztiengaitik. Oraindino lagun batzuk falta jakuz. Gogo barik dagoz. Deitu zure mailakoei eta adoretu!
Buenos días y muchas gracias por estar ahí fielmente. Gracias por todas las fotos, dibujos y reflexiones que has enviado. Nos faltan algunos amigos. Parece que están desanimados. ¡Llama a los de tu nivel y anímalos!

Jose Mari abadea

Lorak amari

1.- Kanta bat entzungo dogu: Jesus bizi da




Orain bi mila urte jaio zen.
Maitatzen irakatsu zigun.
Hura gure salbatzailea,
Munduaren argia, bizia.

Zu bizi zara zeruan, lurrean.
Zure esana entzuten dut bihotzean.
Zu, nire bizi poza.

Goizeko argiak esnatzen nauenean,
Bizitzeko gogoa ematen didazu,
Jauna, zure indarra sentitzen dut.

Jesusek denok maite gaitu.
Aitaren seme-alabak baikara.
Maitasuna eta munduaren bakea,
Jesusentzat garrantzitsuenak.

Zu bizi zara….

Jesukristo piztu zen
Pozik bizi gaitezen.
Bere nahia, gure indarra,
Itxaropena.

Zu bizi zara…

Bideoa: Horma bako parrokiak, Artea, Igorre eta Zeanuriko KTko familiak.
Kantaria: Maite Losada, Bihotz berriak diska.


2.- Jaunaren berbea: Artzain ona

Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea.  Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagien».        
Joan 10,1-10

Gure etxe guztiek ateak daukiez. Atetik sartu eta urten egiten dogu. Gaur Jesusek bera dala atea dinosku. Ez da edozein ate. Aitarengana doan atea baino. Landa berdeetara eroaten gaituan atea. Betiko bizitzara eroaten dauan atea. Gutariko bakoitza ezagutzen gaitu izenagaitik. Gure aurretik doa, gu jagoten gaitu. Ez da gure kontura bizi. Egiazko eta benetako artzaina da.  Zelako aldea pastore faltsuekaz! Hona kakoa!

Ardi galdua eta pastorea batzeko bidea koloreztu!      

3.- Otoitza egunotan egiteko

Jainko Aita Ona:
Bidean galtzen nazenean
edo bidea galtzen dodanean
Zu nire bila zatoz,
Zuk laguntzen nozu.
Eskerrik asko!

4.- Konpromiso txiki bat

Maiatza Mariaren eta loren hilabetea da.
Eredu honegaz edo zuk gura dozun beste bategaz, egin lora bi.





Bata emon amari domekan, Amaren Eguna da-eta, musu handi bategaz.

Bigarrena gorde Parrokiako Andra Mariari ipintzeko.

Igorren, maiatzaren 12an, martitzena, 5etatik 6etara. (Parrokitik kilometro batera bizi bazara, bestela ermitan edo etxean bertan).
Zeanurin, maiatzaren 14an, eguena, 5etatik 5:30etara. (Parrokitik kilometro batera bizi bazara, bestela ermitan edo etxean bertan).
Artean, maiatzaren 14an, eguena, 6etatik 6:30etara. (Parrokitik kilometro batera bizi bazara, bestela ermitan edo etxean bertan).

Edozein zalantza deitu telefonoz Jose Mariri edo zure taldeko katekistari.

Eskerrik asko! Aurrera!


Sexta sesión (02-05-2020)



1.- Escuchamos una canción: Jesus bizi da, Jesús vive




Nació hace dos mil años.
Nos enseñó a amar.
Aquél nuestro salvador,
La luz del mundo, la vida.

Tú vives en el cielo, en la tierra.
Oigo tus palabras en mi corazón.
Tú, mi alegría de vivir.

Cuando la luz de la mañana me despierta,
Me das ganas de vivir,
Señor, siento tu fuerza.

Jesús nos quiere a todos.
Somos hijos e hijas del padre.
El amor y la paz del mundo,
Lo más importantes para Jesús.

Tú vives…

Resucitó Jesucristo
Para que vivamos felices.
Su voluntad nuestra fuerza y
Esperanza.

Tú vives…

Vídeo: “Horma bako parrokiak Parroquias sin paredes”, familias de KT de Artea, Igorre y Zeanuri.
Cantante: Maite Losada, disco Bihotz berriak.

2.- La Palabra de Dios: El buen pastor.

Entonces Jesús les explicó: "Sinceramente: yo soy la puerta de las ovejas. Yo soy la puerta. El que entre por esta puerta estará a salvo, entrará y saldrá tranquilo, y encontrará comida. Yo he venido para que tengáis  vida y vida en abundancia ".
Juan 10,1-10

Todas nuestras casas tienen puertas. Entramos y salimos por la puerta. Hoy Jesús nos dice que la puerta es él. No es una puerta cualquiera. Es la puerta que se dirige hacia su padre. La puerta nos conduce a los campos verdes. La puerta que conduce a la vida eterna. Nos conoce a cada uno de nosotros por su nombre. Nos precede, nos cuida. No vive a nuestra cuenta. ¡Qué diferencia con los falsos pastores o líderes! ¡Aquí está la diferencia!

Une con color el camino entre el pastor y la oveja


3.- Para realizar la oración estos días

Dios Padre Bueno:
Cuando me pierda en el camino
O cuando pierdo el camino
Tú vienes a buscarme,
Tú me ayudas.
¡Gracias!

4.- Un pequeño compromiso

Mayo es el mes de María y el mes de las flores.
Con este modelo o con otro que tú quieras, haz dos flores.



Uno se la das a ama el domingo, Día de la Madre, con un gran beso.

Guarda la segunda flor para ponerla a la Virgen María de la Parroquia.

En Igorre, el martes 12 de mayo, de 5 a 6 horas. (Si vives a un kilómetro de la parroquia, si no en la ermita o en la propia casa).
En Zeanuri, el jueves 14 de mayo, de 5 a 5:30 horas. (Si vives a un kilómetro de la parroquia, si no en la ermita o en la propia casa).
En Artea, el 14 de mayo, jueves, de 6 a 6:30 horas. (Si vives a un kilómetro de la parroquia, si no en la ermita o en la propia casa).

Cualquier duda llama por teléfono a Jose Mari o a la catequista de tu grupo.

¡Gracias! ¡Adelante!

No hay comentarios: