Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 15 de marzo de 2020

Santa Agedako elkartasuna Peruraino iritsi da Igorretik

Herriko koruak egun horretan bildutako diru guztia hango eskola batentzako izango da, idazten dau Iker Ugartek gaurko DEIAn.
"Hemengo haur pobreen irribarrea izango da zuen poza". Juanita Agirreren hitzak dira, Perun bere lana egiten duen misiolari igorreztarra. 

Herrialde horretan 17 urte baino gehiago daramatza, Santa Maria de la Providenciako mojek, Trujillo Garaian duten komunitatean. Komunitate horrek Fe y Alegría mugimenduaren elkargo bat sortu eta zuzentzen du, sistema publikoan integratua dagoena. Hasieran 70 ikasle zituen proiektu honek, gaur egun, mila haur eta nerabe baino gehiagori eskaintzen die hezkuntza on bat. 


Lan horrekin bat egin eta Perun burutzen duten proiektuari laguntzeko, Igorreko abesbatzak Santa Ageda egunean bildutako guztia, lan solidario horretara bideratzea erabaki zuen. Igorreko abesbatzak 1.772 euro bildu zituen kausa on horretarako. "Dozenaka taldek Santa Agedarako koplak abesten dituzte Arratiako jaiaren bezperan. Igorreko abesbatzak urteak daramatza baserriak bisitatzen eta elizate arratiarreko kaleak zeharkatzen", dio igorreko apaizak, Jose Mari Kortazar. Beste urte askotan bezala, auzokideen borondate ona helburu solidario batera bideratzen da. 

Zentzu honetan, ez dira ahaztu Juanitak Peruko Alto Trujilloko emakume eta gazteen alde egindako lan garrantzitsuaz. Juanitaren auzokideek eta lagunek Igorreko abesba tzaren emanaldiaren bideo xume bat grabatu zuten eta harekin partekatu zuten gainera. "Iritsi da oihartzuna. Obra onek ere badute oihartzuna". Horrela idazten du Juanitak Perutik. "Santa Ageda dela-eta zuen errezitaldia ikusi eta entzun nuen. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, zuen gogo onagatik, misioengatik". 

Giza talde zabal baten lan onari esker funtzionatzen du Perun gaitutako hezkuntza zentroak. Alto Trujillo auzo berria eta apala izanik, baliabideak urriak dira, eta, beraz, ilusioa eta pertseberantzia ezinbestekoak dira. "Beraz, Fe y Alegría nº 63 - Santa María de la Providencia 90.000 biztanle inguruko basamortu bateko lorategia da", dio Kortazarrek. Baina gainera, hau ez da Arratia eta Alto Trujillo lotu dituen ekimen bakarra. "Joseba eta Mikel, arratiako bi gazte, hango bizilagunekin egon ziren hilabete bat, eta ikastetxean lagundu zuten". 

Han proiektua gertutik ezagutu zuten, bere laguntza ere prestatuz. Ikusitako egoera latzaren ondoren, haien testigantza partekatu zuten. Laburpen gisa esan daiteke; "lorategi deritxogun ikastetxean umeek irribarre egiten dute, gurasoak berbetan, nortasunaz harro etorkizuna eraikitzeko gogorik ez da falta". Horren erakusle dira, "hilabete honetan Alto Trujillok udal-barruti izateko baimena jaso izana, porlana eta adreilua hartuta astelehenetik igandera arte familiak etxetxoak egiten ibiltzea, eta gurasoek euren seme-alaben garapenean gero eta arreta handiagoa jartzea".
 

No hay comentarios: