Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 8 de marzo de 2020

Zeanuri: zortzi neska-mutilek lehen penitentzia ospatu dabe

Domekean, Ellene, Alaine, Jon, Arrate, Nerea, Aitana, Paule eta Oierrek euren lehen penitentzia ospatu dabe gurasoak lagundurik. Zorionak! Ereilearen parabolea erabili dogu abiapuntu legez. Etxetik ekarri dogu, papertxo baten idatzita, kontzientzia azterketea, eta guraso eta abadearen parkamenaren ostean erre egin doguz paper guztiak.


Misioen Eguna laster datorrela-eta, itsulapiko batzuk be egin doguz eta ekarri ospakizunean eskeintzeko.
KTko beste lagunek be lagundu deuskue, eta KT04koak penitentzia barriro ospatu dabe, jaunartzerako prestatzeko.





5.- Ogia eta atxurra




Mk 4,14.20 Ereileak berbea ereiten dau. Eta hara nortzuk diran “lur ona” lakoak: hitza entzun, onartu eta frutua emoten dabenak: bateko hogeta hamar nahiz hirurogei nahiz ehun”.

Jainko Aita Ona:
Lur ona izan gura dogu
Jesusen berbea onartzeko prest.
Jesusek esandakoak
entzun eta ikasteko
prest gaituzu.

Jainko Aita Ona:
Gu geu be eskeintzen gatxatzuz.
Zure berbea
entzuten dauan lur ona
izan gura dogu.
Alkarregaz egoteak
lagundu egiten deusku
belarri eta bihotzak prestatzen,
harriak eta bedar txarrak kentzen.

Jainko Aita-Ama ona:
Lagundu guri
entzun doguna betetzen
hemen hartu dogun indarraz
kanpoan
fruitu onak eta ugariak emoten.

No hay comentarios: