Berrogei egun

martes, 17 de marzo de 2020

Horma bako parrokiak 03 Otoitz orritxoak

"Horma bako parrokiak" osatzen goaz astiro astiro. Parrokira ezin joan eta etxean eta lanean hasi gara otoitzean egiten, hasierako kristauen antzera. Edadeko jendeak internet gitxiago erabiltzen dauenez, orritxo batzuk atara doguz, otoitzagaz,  eurentzako lagungarri. Eta otoitz bisitak, eten gabe, gorantza doaz. Izan bihotz!  

 
Vamos formando lentamente  "parroquias sin paredes". No podemos ir a la Parroquia y empezamos a rezar en casa y en el trabajo, como los cristianos primitivos. Como la gente de edad mayor utiliza menos internet, hemos publicado unas páginas para rezar, para ayudarles. Y las visitas de oración, sin interrupción, van en auge. ¡Ánimo a tod@s!


Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean. Horma bako eleizea osatzen dogu.


Jesus lagun eta Jainko Ona:
Gaixo barri honegaz ikaratuta, bakartuta eta lur jota gagoz.
Baina zugan jarri gura dogu gure konfiantza.
Gaixoak osatzera etorri zinan horrek
ondo ezagutzen dozu gure egoera.
Gogoan izan gaixo honek hildakoak, gaixotutakoak eta euren familiak.
Gogoan izan gaixoak jagotzen dabezan osasun langileak eta boluntarioak.
Gogoan izan gaixoaren kontra ikertzen dabizen zientifikoak.
Gogoan izan gure agintariak, neurri hain gogorrak jartzeko unean.
Gogoan izan gure etxekoak eta familiak.
Gogoan izan egunotan bakarrik dagozanak edo etxe bakoak.
Gogoan izan hildakoen familiei laguntzen deutsen abadeak, erlijiosak eta laikoak.
Ez itzi etsipenean eta egoismoan jausten.
Arratiako Ama: otoitz gure alde!

Gure Aita, eta Agur Maria...

A las 12 del mediodía tocarán las campanas de la parroquia. A esa hora, ya sea en casa o en el trabajo, ya sea solo o en la familia, todos recemos una oración. Al estar cerrada la parroquia, nos uniremos en la oración. Somos la iglesia sin paredes. 

Jesús amigo y Dios Bueno:
Estamos asustados, aislados y destrozados con esta nueva enfermedad.
Pero queremos poner en ti nuestra confianza..
Tú que viniste a sanar a los enfermos.
conoces bien nuestra situación.
Recuerda a los muertos por esta enfermedad, a los enfermos y a sus familias.
Recuerda al personal sanitario y voluntario que atiende a los enfermos.
Recuerda a los científicos que investigan contra la enfermedad.
Recuerda a nuestros gobernantes en este momento de poner medidas tan duras.
Recuerda a los de casa y a nuestros familiares.
Recuerda a los que están solos estos días o a los que no tienen casa.
Recuerda a los sacerdotes, religiosas y laicos que ayudan a las familias de los fallecidos.
No nos dejes caer en la desesperación y el egoísmo.
Arratiako Ama: ¡ruega por nosotros!

Padre Nuestro y Ave María...


Umeentzat actualizado 2020.03.14 eguneratua
Klikatu hemen clic aquí  

No hay comentarios: