Espiritu Santua Mendekoste Jaia

viernes, 13 de marzo de 2020

Garizuma 2020 Cuaresma

Garizuma 2020 Argiak bidean

Kendu alperkeria
Hona garizuma
Barriz goza pozarren
Jainko maitasuna, 



Profetaren ahotan
Berbetan doguna
Bideko bazterrean
Zain dogun laguna. 

Bidea hobe egin
Lagunduz alkarri
Aurrekoak itxaron
Atzetik danari. 
Bizitzaren nekean
Kanta pozik garbi
Iluna inguruan
Jesus dogu argi. 

Jan barik dagoena
Hiltzen dan antzean
Ospatzen ez dan Kristo 
Galtzen alkartean. 
Fedez, maitez itxaron
Guztion artean
Eguna argituta                                             
Zabaldu artean. 

2Pe 1,19

Garizuma bertso eta bideotan



Garizuma 2020



Argiak bidean (2Pe 1,19)








Badator barriro be udabarria. Badator barriro be Pazkoa.

Neguak udabarrirako preparatzen deuskun legez, garizuma dogu Pazkoa preparatzeko sasoia, jarduera, jokabidea.

Nire buruagaz, austeridadea eta baraua erabiliaz, nire aukerak eta jokabideak finduteko sasoia.

Jainkoagaz otoitzean eta gogoetan alkarturik, bakarka eta alkartean, hain zuzen ere, Jesusek erakutsi euskun legez.

Eta otoitz hau dogu indarra, barauz eta austeridadez lortu doguna senideagaz konpartitzeko alkartasun eta limosnaz. Dirua, denpora, jakituria, alaitasuna, laguntasuna, aldarria, negarra…

Prestatze aldi honetan Arratiako Eleizeak, aurten be, hamaika aukera lagungarri eskeniko deuskuz: taillerrak, gazte topaketak, hitzaldiak, otoitzaldiak edo erretiroa.



Pedrok egindako bigarren idazkitik hartu dogu aurten goiburua. Nahiz eta batzutan pentsatu negua ilun doala, gizartea ilunegi, badira  kriseiluak bidean lagungarri, benetan eta erabat argitu arte: Jaunaren Berbea, familia, baztertuekin lan egiten dabenak, euskalgintza, etab. Horrei begira jarriko gara garizumako bidean.



Badozu aukerarik! Aprobetxatu aukerok! Danon gustorako dozuz Pazkora era egokian heltzeko, sasoian ailegateko.

Otsailak 26, eguaztena: hautsak

Hautsak ezarriz emoten deutsagu hasiera 40 eguneko lasterketa honi. Hemen ez dago alperra baino beste galtzailerik. Asko ala gitxi, ekin eta jarrai, zure ahaleginari Jainkoak gehituko deutso falta jakon sua, garra, indarra, norabidea.
Itaundu zure parrokian ospakizunaren egun orduak.

Otsailak 29, zapatua: Taillerra: Gurasotasuna = Parentalidad positiva.

Txemi Santamaría, bizkeliza argazkia

Txemi Santamaría, Sikologian lizentziaduna eta Lagungo Fundazinoko irakasleak gidatuko dau taillera.
Lagungo elizbarrutiko erakundeagaz alkar lanean eratutako taillerraren lehen ekitaldia. Gurasoak alkarregaz eta Fundazinoko langile baten laguntzaz, bere familian zoriontsu hazteko klabeak eta praktikak lantzen dabez.
Orain arteko esperientzia guztiz aberasgarria eta atsegina izan da, hainbat parrokitatik etorritako gurasoak parte hartuz. Erdu!
Ekitaldiok elebidunak dira.
Zeanuriko KT etxean, 16:00etatik 18:30etara.

Martxoak 7, zapatua: Otoitzaldia: Txema Auzmendi jesuitea laguntzaile

Jesusen Jainkoa = Maitasun Jainkoa

Txema Auzmendi Arratian


Presazko mundu honetan, aukera ederra gure martxa geratu, harnasea hartu, nora ete goazen astiro gogoeta egiteko.
Hamaika eskeintza daukazan mundu honetan, ordu batzuk emon Jaunaren Berbea entzun eta senide artean otoitz egiteko.
Sarriegi azal hutsean geratzen garan gizarte honetan, gure aukerak sakonduz, Jaungoikoagaz alkarrizketa serio eta gogotsu bat izateko zortea.
Hau guzti hau Txema Auzmendi jesuitaren laguntzagaz egindako erretiroan. Txema Auzmendi teologoa eta kazetaria da. Euskaldunon Egunkarian laguntzen ibili zan egunkaria itxi arte. Cuban be egin ditu urte batzuk.
Igorreko parrokian, 10:00etatik 12:00etara.

Martxoak 13, barikua: Hitzaldia: Egoiz Zabala: Ebanjelioa bide bazterrean 

 
Egoitz Zabala, ezkerrekoa


Arrasateko Aita Menni ospitalean pastoral arduraduna da Egoitz Zabala eta Arratiako Elizako laguntzailea Dimako parrokian.
Urte asko  daroaz Egoitz Zabalak pastoralgintzan, beti gure gizartearen bideetako bazterretan bizi direnakaz lanean: gaixoak, gaixo sikologikoak, etorkinak…
Hitzaldia euskeraz izango da eta ondoren itaunak egiteko aukerea edozein hizkuntzatan.
Igorreko Parrokiko lokaletan, 19:00etan.

Gehiago jakiteko:

Egoitz Zabala Sagarna berbetan




Martxoak 15, domekea: Gazte eta gaztetxoen topaketa Ermuan. Gaia: Aztarna itxi eta salbatu planeta.

Martxoak 28, zapatua: Taillerra: Gurasotasuna = Parentalidad positiva. Bigarren tailerra. Segundo taller Atzeratu egin da apirilaren 25ra!

Maitane Gabiola Lagungo Fundazinoko kideak gidatuko dau bigarren tailler hau.
Lagungo elizbarrutiko erakundeagaz alkar lanean eratutako taillerraren bigarren ekitaldia. Gurasoak alkarregaz eta Fundazinoko langile baten laguntzaz, bere familian zoriontsu hazteko klabeak eta praktikak lantzen dabez.
Orain arteko esperientzia guztiz aberasgarria eta atsegina izan da, hainbat parrokitatik etorritako gurasoak parte hartuz. Erdu!
Ekitaldiok elebidunak dira.
Zeanuriko KT etxean, 16:00etatik 18:30etara.

Garizuma otoitzean

Eukaristiari buruzko bost gai: Nik zuoi oinak garbitu liburua jarraituz.
Igorreko parrokian, garizumako eguenetan 19:00
Zeanuriko San Isidron, garizumako eguaztenetan 18:00
Jose Mari Kortazar












Antolatzailea: Arratiako Eliza. www.arratia.tk




Cuaresma 2020

Luces en el camino (2Pe 1,19)



Llega la primavera de nuevo. Viene la Pascua de nuevo.
Como el invierno nos prepara para el verano, la Cuaresma es la época, la actividad, la conducta para preparar la Pascua.
Conmigo mismo, empleando la austeridad y el ayuno, el tiempo de refinar mis posibilidades y mi conducta.
Unidos en la oración y en la reflexión con Dios, solos y en comunidad, precisamente como Jesús nos enseñó.
Y esta oración es la fuerza, que hemos conseguido con ayuno y austeridad, para compartir con nuestro hermano mediante la solidaridad y la limosna. Dinero, tiempo, sabiduría, alegría, amistad, clamor, llanto …
En este periodo de preparación, la Iglesia en Arratia, este año también, nos ofrece multitud de opciones y ayudas: talleres, encuentros juveniles, charlas, oraciones o retiros.

Este año tomamos el lema de la segunda carta de Pedro. Aunque a veces pensemos que el invierno viene oscuro, que la sociedad está demasiado oscura, hay lámparas que ayudan en el camino hasta que se aclare definitivamente: la Verdad del Señor, la familia, los que trabajan con los marginados, el euskalgintza, etc. Nos iluminaremos con todos ellos en el camino de la Cuaresma.

¡Qué oportunidad! ¡Aprovecha las oportunidades! Todo el mundo se complace en llegar a Pascua de la manera adecuada, para llegar en forma a celebrarla.

26 de febrero, miércoles: cenizas.

Comenzamos esta carrera de 40 días con la imposición de la ceniza. Aquí no hay otro perdedor que el que no arriesga. Mucho o poco, adelante y adelante, Dios añadirá a tu esfuerzo el fuego, la llama, la fuerza, el rumbo.
Consulta en tu parroquia las horas y el día de la celebración.

29 de febrero, sábado: taller: Parentalidad positiva.

Txemi Santamaría, licenciado en Sicología y profesor de la Fundación Lagungo será el encargado de conducir el taller.
Primer acto del taller organizado conjuntamente con Lagungo, Fundación  Diocesana de la Familia. Los padres, con la ayuda de un animador de la Fundación, trabajan en claves y prácticas para crecer felices en su familia.
La experiencia hasta ahora ha sido totalmente enriquecedora y gratificante, con la participación de padres y madres procedentes de distintas parroquias. ¡Anímate!
Estos actos son bilingües.
En la casa KT de Zeanuri, de 16:00 a 18:30 horas.

Sábado 7 de marzo: retiro de oración a cargo del Jesuita Txema Auzmendi

Dios de Jesús = Dios del amor

En este mundo de mil urgencias, es una gran oportunidad para detenernos, coger el aliento, reflexionar despacio hacia dónde vamos.
En este mundo en el que tienes infinidad de ofertas, dedica unas horas a escuchar la Palabra del Señor y a rezar entre tus hermanos.
No nos quedemos en una sociedad excesivamente superficial, mejor profundizar en nuestras posibilidades, con la suerte de tener un diálogo serio y entusiasta con Dios.
Todo esto en un retiro con la ayuda del jesuita Txema Auzmendi. Txema Auzmendi es teólogo y periodista. Estuvo trabajando en Euskaldunon Egunkaria hasta que clausuraron el diario. También ha hecho algunos años en Cuba.
Parroquia de Igorre, de 10:00 a 12:00 horas.

13 de marzo, viernes: charla: Egoiz Zabala: el Evangelio en el margen del camino

Egoitz Zabala es responsable de pastoral en el hospital Aita Menni de Arrasate y ayudante de la Iglesia de Arratia en la parroquia de Dima.
Egoitz Zabala lleva muchos años trabajando en la pastoral, trabajando siempre con quienes viven en los márgenes de los caminos de nuestra sociedad: enfermos, enfermos sicológicos, inmigrantes …
La charla será en euskera y la posibilidad de realizar consultas posteriores en cualquier idioma.
En los locales de la Parroquia de Igorre, a las 19:00 horas.

15 de marzo, domingo: encuentro Juvenil en Ermua.
Tema: Deja tu huella y salva el planeta.

28 de marzo, sábado: taller: Parentalidad positiva. Segundo taller. ¡Se ha retrasado al 25 de abril!

Maitane Gabiola, de la Fundación Lagungo, será la encargada de animar este segundo taller.
Segunda parte del taller organizado conjuntamente con la institución Diocesana Lagungo Los padres, con la ayuda de un animador de la Fundación, trabajan en claves y prácticas para crecer felices en su familia.
La experiencia hasta ahora ha sido totalmente enriquecedora y gratificante, con la participación de padres y madres procedentes de distintas parroquias.
Estos actos son bilingües.
En la casa KT de Zeanuri, de 16:00 a 18:30 horas.

Cuaresma en oración

Cinco temas sobre la Eucaristía: siguiendo el librito: yo os he lavado los pies.
En la Parroquia de Igorre, los jueves de Cuaresma 19:00
San Isidro de Zeanuri, los miércoles de Cuaresma, 18:00
Animará: Jose Mari Kortazar




Organiza: iglesia de Arratia. www.arratia.tk


Kendu alperkeria
Hona garizuma
Barriz goza pozarren
Jainko maitasuna, 
Profetaren ahotan
Berbetan doguna
Bideko bazterrean
Zain dogun laguna. 

Bidea hobe egin
Lagunduz alkarri
Aurrekoak itxaron
Atzetik danari. 
Bizitzaren nekean
Kanta pozik garbi
Iluna inguruan
Jesus dogu argi. 

Jan barik dagoena
Hiltzen dan antzean
Ospatzen ez dan Kristo 
Galtzen alkartean. 
Fedez, maitez itxaron
Guztion artean
Eguna argituta                                             
Zabaldu artean. 

2Pe 1,19


 

No hay comentarios: