Norat galdu dira egun ederrak
Bedatse berriak guri emanak
Urtero bezala Andere naturak
Llaburtzen egunak jaunsten urreak
Gaztana margotxak erortzen dira
Arbolen adarrak bilaizi eta
Urzo saldo urdinak iragan ondoan
Uste gabe sartzen gira neguan
Sasu ederrena larrazken okrea
Ez du nahi utzi neguari lekua
San Martiko uda hain zaiku eztia
Gozatu behar da ahal guzia
Pier Paul Berzaitz
San Martin, azken larrosa
Ez da ilun, ez da beldurgarri
egun joanen itzala,
oin galduek zapaldurik duten
bide xahar bat bezala.
Mila negu, mila udaberri
astindu ditu ekaitzak,
banan-bana lurrean etzanaz
bizi-aroen emaitzak.
Eta bihar, egunsentirako,
prest egongo da jantzia,
ur-gainean isilik legoke
mugazainaren ontzia.
Zatoz, maite, ta azken larrosa
moz dezagun elkarrekin,
ez da bihar alferrik izango
udazkeneko San Martin.
Eta hala, poliki-poliki
azken argia itzaliz,
etxe zahar maitagarri hartan
leiho guztiak zabalik,
mugaz harat eramaten duen
bidean zehar ibiliz.




No hay comentarios:
Publicar un comentario