Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 3 de febrero de 2024

Agate Deuna: bizitza eta koplak: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 04

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana otsailari eskainia. Guk hona Agate Deunari buruzko gora behera baztuk eta koplak dakarguz. Eskerrik asko Manu!



Agate Deuna: bizitza eta koplak: Juan Manuel Etxebarria

   
Gaur egun, Agate Deuna folklore kutsuko jaitzat hartzen bada ere, jatorriz, kristau kutsuko ospakizuna dogu, otsailaren bostean.
Martiri hau, patronatzat hartu zan Euskal Herrian eta bere bizitza kantatzen dogu bertso-kopletan Agate Deuna bezperan, otsailaren lauean.
Agate Deuna, Siziliako Katanian sortu zan hirugarren mendearen erdi ingurumarian. Aldi haretan, Quintiano agintariak, emaztetzat hartu nahi eban Agate neska ederra, baina horretarako kristautasunari uko egin behar eutson eta Agatek ez eban onartu. Quintianok, zigortu eta hil egin eban. Gerora, VI. mendetik aurrera, santa honek indar handia hartu eban Afrikako iparraldeko kristauen artean eta gero asko zabaldu Mediterraneo inguruko herrietara.


AGATE DEUNA KANTUAN ETXERIK ETXE

Diman
Usadio hau, ume, gazte eta heldu taldeetan ezagutzen da Euskal Herrian zehar. Ohituraz aparte, agilandoa lortzea da gaur egungo helburu nagusia. Batzen dana, batzuetan benefizentziarako izaten da, horra hor esaterako Arratiako koru famatua, baina gehienetan beste era bateko ospakizuna egiteko. Jantzi bereziak eroaten dira egun horretan.
Doinuak ere era askotakoak erabiltzen dira, melodia hutsetik hasi eta polifoniarartekoak, instrumentuak ere bitarteko direla. Kantuen erritmoa makilaz egiten da.
Etxerik etxe edo herririk herri kantatzen diran bertso edo kopletan, Agate Deunaren bizitzaz aparte, tokian tokiko pertsona esanguratsuenari begirako bertsoa ere kantatzen da, aginaldo hobea lortzeko. Eta hori bai, han hor hemengo kantaldi bakoitza egin aurretik, galdera hau egiten da: Kantatu ala errezatu? Jakina, etxe batzuetan, zergatik hargatik, nahiago izaten dabe errezatzea, batez ere hilbarriren bat edo egonez gero. Aginaldoa bardin emoten da.
Bertsio ugari dago, baina bat aipatzearren, Zeberioko Manu Ayesta herri bertsolariaren bertsioetariko bat aipatuko dogu. Abesti mota honeetan, euskalkiak nahastea oso normala da, nahiz eta gero hitz egiteko norbere euskalkia erabili.


AGATE DEUNA ( Zeberioko bertsioa. A. Zavalaren Auspoa 259an jasoa) 

1)
Bedeinkatua izan dedilla
etxe onetako gentea
pobre ta umilde dabizanentzat
badute borondatea
Santa martirik maitea
dago errukiz betea
berak alkantzau ta emon daizkula
osasuna eta bakea.
2)
Santa Ageda. Zeanuri
Libertadea eskatzen deutsat
etxeko printzipalari
S. Agedaren alabantzarik
kantatutzera nator ni.
Graziak ipini deutsaguz
santa bedeinkate oni
onen fedean bizi gaitezan
osasunez eta ongi.
3)
Nok esango dau zer pasau zuan
munduan S. Agedak
lenda biziko azotaduta
kendu eutsezan bularrak
Gorrotoaren indarrarekin
gentilen biotz gogorra
instante baten zabaldu jakon
gorputz guztian odola.
4)
Santa au preso sartu zanean
zan milagro bat andia
zeruetatik bajatu jakon
Jaungoikoaren argia.
Milagro ikaragarria zan
santa onen alegria
S. Pedrok berak kuratu eutson
santa oni gorputz guztia.
5)
Borroka gogor oiek diñaude
ilgo da gaurko gaubean
len beizan firme billatu euden
santa au biramonean
esan eutsoen euren onean
nai bozu(badozu) gure legean
bestelan presentatuko zara
Quinsianoren aurrean.
6)
Berriz enperadore onek dino
eroateko argana
dontzella gazte orren biotza
len bezain firme darama.
Jaun zerukoak emana dauka
orain berak ein dauana
zer amodio andia eukan
gure Jaungoikoagana.
7)
Soldadu batek galdetzen deutso
zergaitik dagon ixilik
adoraikezu eure jaungoikoa
egon nai bozu (badozu)bizirik
itzori ondo aditu eta
Santak diñotse bakarrik
nik adoratzen dodana baño
ez dago gizon besterik.
8)
Zer balorea eraman euden
etsai gaiztoan aurrera
umildadezko bere begiak
itzuli ziran lurrera
Emperadore kruel-kruela
an beti beren legera
arraztaka ta desonraturik
atera bedi kalera.


9)
Orduan erantzun eutson berak
Jaungoikuari graziak
baña borrego gentil gaiztoak
zauden gorrotoz josiak
Santaren fede bizi-bizia
Jaunaren probidentzia
lurrak ikara egin euan ta
arritu ziran guztiak.
10)
Jaun aundi bat etorri zan ara
ikara aren puntuan
enperadore aren lagun bi
azpian artu zituan
ikusirik an orduan antxe
aiek alako moduan
ze milagroak gertatu ziran
santa onekin munduan.
11)
Bedian
Iltzen egoan orduan bera
Jesusi deiez eguan
orain gloriak gosatzen dago
angeruekin zeruan.
Zeruan dala eukiko dogu
Santa Ageda goguan
bere bizitza kontatutzeko
kanta-kantari moduan.
12)
Kristau deboto batzuek bertan
euden bere gorpua artu
Kataniako ziudadian
baita bere enterratu
kristaua, konsideratu
au onela zan gertatu
karidadea ematen dunai
berak eingotso(egingo deutso) pagatu.




13)
Adios orain esaten dogu
santa onekin batean
urte ontxu bat pasau dagigun
osasunagaz bakean
pobre umildiaren artean
beti erruki gaitean
karidadeak lagunduko dau
zeruetako atean.



SANTA AGEDA OSTEKO IZENDAPENAK AGINALDO BILA


AGURRA NOR ZER DANARI


Etxe bakoitzean bertso bardina abestu beharrean, ezberdinak egiten ziran eta egokiena aukeratu nagusi edo seinalatu bakoitzarentzat eskuzabaltasuna lortze bidean. Hona hemen bat edo beste bakoitzetik.

NAGUSIARI

1

Errotapian arria dago
aren ganean txoria
etxe onetako nagosi jauna
propietario andia
propietario andia eta
diru askoren jaubia
guri limosna emongo deusku
eun erleko  bat barria.

2
Laño artean izarra
erreka munan lexarra
etxe onetako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra.
Urregorrizko bizarra eta
urrezurizko samea
errealbikoz egina dauka
eleizarako bidea.


ABADEARI

1
Izar ederrak zeruan dagoz
mundua argitutzeko
etxe onetako abade jauna
erlegiñoa zaintzeko
Aita santua Erroman dago
Jesukristoren ordeko
jauna berori eskogituta
dago aren lekureko.


2
Etxe onetako abade jauna
ondo ona ta noblea
jauna berorrek esplikatzen dau
Jesukristoren legea
Jesukristoren legea eta
eleiza amaren ordea
jauna berorrek zabalduko dau
zeruetako atea.



ALKATEARI



Alkate onak erri askotan
batean eta bestian
Zeberiokua langorik ez dao(dago)
bat bera bere  Bizkaian
tabernan meatz allegatzen da
eleizan aal dauanian
jaun ori ona dala guk letxe
dakie mundu guztian.





NAGUSI JAUNA EGON EZEAN.



Gradurik gradu notadutzen da
mundu onetan gentea
nagosi jaunik ez dan lekuan
lelengo etxeko andrea.




ETXEKO ANDREA NOTATUTZEKO

1
Eder intxaurren kordena
guk olan dogu ordena
etxeko andrea notadutzeko
nagosiaren urrena.

2
Okaran gorri betea
aurten da zure urtea
errealtxu bi emon ezkero
badozu borondatea.


ETXEKO ANDREARI

1
Etxe onetako andrea
leku oneko alabea
ortxe bidean konsultau gara
zelan dan limosnerea.

Esku batean dirua dakar
bestean lukainka parea
altzoa bere gora dakar da
an be dozena arrautzea.

2
Ortxe soloan madari
erramak ditu gora adi
etxe onetako etxeko andreak
Ama Brijiña dirudi.


Bere arpegiak egin eiten dau
espillu bat legez argi
enbra eder ta galantagorik
ez da mundura etorri.




ALARGUNARI


Armarioan sagua
ari begira katua
etxe onetako  etxeko andrea
alargun bedeinkatua.

Bere senarra gizon ona zan
egoanean munduan
orain gloriak gozatzen dago
Santa Agedagaz zeruan.





ZALDUN GAZTEA NOTATZEKO

Arantza baltzak orria txiki
punta aldera loratsu
orain emendik gura genduke
zaldun gaztea notatu.



ZALDUN GAZTEARI


1
Ortxe goitxuan iturri
ura txorrotik etorri
etxe onetako zaldun gazteak
amalau urre txintxarri
Amalau urre txintxarrirekin
zazpi damaren eguzki
guzti orreri gitxi eretxita
geiago ditu merezi.


2
Argi ederrak asko daoz baina
eguzkia da nagusi
etxe onetako zaldun gazteak
aren argia dirudi
bere arpegia argi ta eder
danok eiten du(dogu) ikusi
zaldun gazte ta ederragorik
amak ezin leike azi.




SEME-ALABEI



Ortxe goitxuan ardiak dagoz
mendian arran soñuan
etxe onetan seme-alabak
eskonduteko moduan
euron doteak andiak dira
danok dakigun moduan
seme-alabok ezkonduteko
askok gura dauz munduan.




DAMA GAZTEARI




1
Damatxu gazte preparadea
gorputzez ondo arteza
zure arpegia esan lei dala
jardin bateko larrosa.
Gorputzez ondo linda ta eder
berbaikunean donosa
zulako dama gazte-gazterik
erri onetan bat ez da.




2
Damatxu gazte konponidea
zeure kolore gorria
zeure matrailla iruditzen jat
klabeliñaren orria.
Klabeliñaren orriarekin
larrosa maiatzekoa
zeuri begira ementxe gagoz
damatxu biotzekoa.





TXIKERRENA NOTATZEKO


1
Ortxe ortuan aza bi
batak bestea dirudi
etxe onetako txikerrentxuak
urre kurtzea dirudi.

2
Etxe onetako txikerrentxuak
edertasunak ugari
bere arpegi eder orretan
meresi dituz mosu bi.




TABERNERUARI


Geuri entzuten ementxe dauka
taberna onetan gentea
eta guk ondo kantau eiteko
zarratuta du (dogu) samea
samea freskatu egiteko
utsituta dao botea
len baiño len ba  bete eiguzu
taberneratxu maitea.




AZKEN ESKARIA



1
Orain nai dogu amaitu
txarto esanak parkatu
eskerrik asko ta urte askotan
osasunagaz pasatu.


LIMOSNARIK EMOTEN EZ DAUANARI


Erbia dago azatzan
erbikumea babatzan
etxe onetako u(ga)zaba jauna
samarañoko kakatzan.

Belea dabil atxean
beretzat zori gatxean
arantza baltza sartuko al jako
atzeko zulo baltzean.





No hay comentarios: