Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 17 de febrero de 2024

Ziortza 2024 argazki bitan


Juan Mari Uriarte gogoan!

Bosgarren bikaritzako 80 lagun inguru batu dira Ziortzako bake bidean. Bolibarren bat egin eta isilik igon dogu Ziortzako Kolegiataraino. Bertan txokolate beroa eskeini jaku. Batzuk esan dabe, erdi txantxetan "igoeraren gauzarik onena". Gero elizan, Bilboko gotzainak, Joseba Segurak egin ditu harrera berbak.


Hona hemen elizan Galo Bilbaok euskeraz eskeini dauan gogoetaren partaideak. Aldi berean tailer ezbardinak eskeini dira bertaratutakoei. Amaitzeko ospakizun otoitzaldi baten alkartu dira talde guztiak.


Juan Mari Uriate gogoan!

Más de 80 personas de la quinta vicaría se han unido en el camino de la paz de Ziortza. Reunidos en Bolibar, hemos subido en silencio hasta la Colegiata de Cenarruza. Allí se ha ofrecido chocolate caliente. Según algunos han dicho, mitad en bromas, "lo mejor del ascenso". En la iglesia de Ziortza el obispo de Bilbao, Joseba Segura, ha sido el encargado de realizar las palabras de acogida.


En la segunda foto, los participantes de la reflexión que Galo Bilbao ha ofrecido en euskera en la iglesia. Al mismo tiempo se han impartido diversos talleres a los asistentes. Para finalizar, todos los grupos se han reunido en una oración conmemorativa.


Ziortzara joateko autobus orduak herriz herri

55 lagunek emon dabe izena zapatuan Ziortzara joateko bake bidean. Hona ordutegia herriz herri:

55 personas han dado su nombre para ir el sábado a Ziortza en el camino de la paz. He aquí el horario pueblo a pueblo:

8:30 Bermeo, Lamera
8:35 Mundaka
8:40 Axpe Busturia
8:45 Murueta
8:50 Forua
9:00 Errenteria-Gernika, Mertzede ikastetxe aurrean
9:05 Saraspe-Gernika
9:10 Lurgorri-Gernika


Ziortzara joateko autobusean izena emoteko epea domekan amaituko da

Emon zure izena zure parrokian. Autobusak Bermeon urtengo dau, goizeko 8:30etan, eta herriz herri batuko dau jendea. Joan etorria 10 euro. 

Da tu nombre en tu parroquia. El autobús saldrá de Bermeo a las 8:30 de la mañana y recogerá a la gente de pueblo en pueblo. Ida y vuelta 10 euros.

Goazen Ziortzara Jornada diocesana por la paz



Otsailaren 17an, Bakearen eguna dala-eta, parte hartzea erreztuteko autobus bat egongo da Bermeon hasi eta herriz herri, haraino joango dana. Emon izena eta telefono zenbakia zure parrokian. Azken eguna izena emoteko otsailaren 11an. 10 euro joan etorria. Erdu! Arnas barri, bizi barri! 


Bake Topaketaren X. ekitaldia: ibilaldia oinez Ziortzaraino

Bizkaiko Eleizak bake eta adiskidetzearen aldeko urteroko hitzordua -Bake Topaketa- ospatuko dau Garizumako lehenengo zapatuan. Aurton,otsailaren 17an izango da eta asteburu horretako eukaristia-ospakizunetan kontuan izango da.

Aurreko bederatzi ekitaldietan, gogoeta eta otoitz egin dogu gure gizartean jatorri politikoko indarkeriaren ondorioan zuzen-zuzenean jasan izan dabezanen sufrimentura hurreratu guran.

Esperientzia honek, Frantzisko aita santuaren magisteritzatik (Laudate Deum) irakurrita, sentiberatasuna bizten deusku beste indarkeria batzuen aurrean, esate baterako, azkenean, nahitaez lagun askorengan eragia daben ingurumenaren aurkako indarkeriak. “Izadiaren aurkako atentatuek herrien aurkako ondorioak dabez” (LD 3).

Ekosistemen hondamenaren eraginez, goseteak, desplazamendu jentetsuak, norbere sustraien galera, familia banaketak… ekarri ditu eta guzti hori giza duintasunaren aurkako atentatu eta indarkeria gehiagoren hazitegi da.

Aita Santuak dei egiten deusku “jasoten gaituan munduagaz adiskidetu” (LD 69) gaitezan. Beraz, Bake Topaketaren ekitaldi honetan horretaz jabetu eta bizia testuinguru zabalagoetan zaintzera eroango gaituan prozesuari hasiera emon gura deutsagu.

Bikaritza euskaldunagoek eutsitako aurreko ekimena oinarritzat hartuz, Ziortzako monasteriora joango gara. Bertan, 35 urtez, zistertar monjeek ingurua zaintzen, erromesei abegi egiten eta Bakearen aldeko otoitzaren garrari bizirik eusten dihardue.

Deia zuentzat be bada. Deitu ingurukoak be izadiagaz hartu-emon zuzena izatera eta izaditik ikastera. “Arnas barri, Bizi barri” goiburuaren atzetik, alkarregaz bide egin daigun abegi eta aniztasunaren eremura, bakez eta bizia, bizi oro, zaintzeko erabakiz beteteko.

 Aurrerago azalduko da Bolibarrera joateko, monasteriora igoteko eraren eta goizeko gainerako jardueren barri. Honako honen bitartez, jakinaren gainean egon zaitezela gura dogu eta jenteari Bake Topaketan parte hartzeko bidea erraztu deiozuela, danon artean osoko bakearen kultura sustatu daigun.

 


Marcha hasta Ziortza, en la X edición del Bake Topaketa

Este próximo 17 de febrero, la Diócesis de Bilbao celebrará la X edición del `Bake Topaketa´, encuentro por la paz que, en esta edición, se traslada hasta el monasterio de Ziortza. EL cartel de este año, elaborado por los jóvenes, Mikel Usatorre y Diego Navarro, recoge el lema `Arnas Barri, Bizi Barri´, que conecta con el espíritu del día. La comisión diocesana de Paz y Reconciliación invita en esta ocasión a "recordar las violencias ejercidas contra el medio ambiente que crean condiciones no favorables para la dignidad humana y amenazan los derechos humanos, no contribuyendo a garantizar un futuro seguro, sostenible y equitativo". 

La cita anual por la paz y la reconciliación, el Bake Topaketa se celebrará este año en Ziortza-Zenarruza. Como ya es habitual, el encuentro tendrá lugar el primer sábado de Cuaresma.

El vicario general, Kerman López ha escrito una carta para la ocasión. En la misma recuerda que, durante las nueve ediciones anteriores «hemos reflexionado y rezado buscando acercarnos al sufrimiento de quienes más han padecido en carne propia las consecuencias de la violencia de origen político en nuestra sociedad«.

En esta ocasión, se quieren recordar las violencias ejercidas contra el medio ambiente «que acaban inevitablemente afectando a muchas personas». Por consiguiente, López se refiere a la degradación de los ecosistemas que «está generando hambrunas, desplazamientos masivos, pérdida de las propias raíces, separaciones familiares… todo ello supone un atentado contra la dignidad humana y caldo de cultivo para más violencia».

Marcha a pie hasta Ziortza

Este año el encuentro se celebrará a las faldas del monte Oiz, en el monasterio de los monjes cistercienses de Ziortza. Un espacio en contacto con la naturaleza que invita a «aprender de ella«.

La convocatoria del día se realizará en el entorno de la iglesia de Bolibar, a las 10:00 h. Desde allí, se subirá andando hasta el monasterio haciendo mención en clave de recuerdo y oración por las víctimas. El acto finalizará hacia las 13:15 con un momento de celebración.




No hay comentarios: