Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 18 de febrero de 2024

Gernikako San Bartolome: Parkamenaren Jaia harrokeria eta kontsumokeria inausiz


 Domekaz ospatu dogu San Bartolome Mertzede taldeko lehen penitentzia. Animatuta egon da mezea kitarraz eta kantaz: txori kantari gara! Jende ugarik hartu dau parte kantetan. Federaen arbolea inausi genduan, gure pekatuen parkamenaren irudi lez.


Hona Bizente abadea eta lehen penitentzia ospatu eban taldetxoak.


Umeak bakarrik ez, euren gurasoek ere penitentzia ospatzeko aukerea izan eben,


Suaren ezaugaria erabili genduan. Suak inausitakoa garbitzen daun lez, Jainkoaren errukiak gure pekatuak garbitzen dauz.

 Gero talde osoak atara genduan oroitzeko argazkia.


Este domingo hemos celebrado la primera penitencia del grupo San Bartolomé Mertzede. Animada ha estado la misa con guitarras y cantos: «Somos pájaros cantores! Han participado numerosas personas. Podamos el árbol de Fe, como imagen del perdón de nuestros pecados.

He aquí el Padre Vicente y al grupito que celebró la primera penitencia.

No sólo los niños, también sus padres tuvieron la oportunidad de celebrar la penitencia,

Usamos el simbolismo del fuego. Como purifica lo podado el fuego, la misericordia de Dios así purifica nuestros pecados.

Luego todo el grupo nos tomamos la foto para el recuerdo.


Gogoeta

Arbola baten inausketa erasangarria da. Mingarria bezain behar beharrezkoa da fruta-arbola gehienentzat. Adar edo adaxka batzuk inausi behar dira arboleak indar gehiago izan daian, eta frutu hobea emon daian. Arte bat da ondo inaustea; jakin egin behar da zein adar ebagi, zelan eta nondik ebagi, eta sasoia be egokia izan behar da. Zeregin neketsua da: tresnak prestatu, kalte egiten daben adarrak identifikatu eta ebagitako adarrak batu eta desegin (erre-txikitu-bota). Ganera, iraunkorra izan behar da zeregin honetan, urtean-urtean, eta batzutan urtean behin baino gehiagotan, landarearen garapena zaindu behar dalako, eta beharrezko mozteak egin behar diralako, landarea modu orekatuan hazi daiten. Eta helburua beti da arbolearen ona bilatzea, frutu ugari emotea.

Persona eta gizarte mailan be antzeko zeozer egin behar da. Ezin da dana ontzat emon. Dana ez da zilegi. 

No hay comentarios: