Espiritu Santua Mendekoste Jaia

miércoles, 1 de octubre de 2014

Gure begiak... Familia Ospakizunak lantzeko tresna aurkeztu da

"Gure begiak..." Familia Ospakizunak lantzeko tresna aurkeztu da asteon Igorren, Arratia osoan erabiltzeko asmotan ikasturte honetan zehar. Idoia eta Jonek lagunduko deuskue gure begiak, oinak, eskuak, bihotza... Jesusen estilora ibili daitezen.

Familia Ospakizunak lantzea eta zaintzea Arratiako Elizaren helburu bat izan da azken urteotan. Parrokia bakoitzean hilean behin, ume eta gurasok ospatzen daben elizkizun horretan, ari bat egoten da jarraipen modukao egiteko.

Partxisa edo Jesusen parabolak erabili izan dira azken urteotan. Aurten "Gure begiak..." dinamikea erabiliko da.

Honako material honeek aurkeztu ziran:

-Poster erraldoia zuri baltzean eta koloretan.
-Ume bakoitzak erabilteko poster txikia A3 neurrikoa
-Kantak: Gure begiak, Jesusen bihotza, Samariar Ona eta Eska eta emango zaizu.
-Ume eta familientzako otoitz orritxoa
-Gai bakoitzerako fitxa pedagogikoak
-Txostena.

Hona hemen txostenaren kopia, baina inork gura baleu beste materialen bat gugaz jarri daiteke hartuemonean.











No hay comentarios: