Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 31 de enero de 2023

Urtean zeharreko 5. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.






URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara, gure inguruan, gatz eta argi.

 

            Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:

 

            - Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 58, 7-10:

 

            Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.

 

Erantzun-Salmoa:  111. salmoa

            Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia, zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan ibiliko.

"Jauna dot argi eta salbamen".

 

1 Kor 2, 1-5:

 

            Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.

 

Mt 5, 13-16:

 

            Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.

 

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:

 

            - Elizea osotzen dogun guztion alde: Jesusek gaur esaten deusku «Zuek zaree lurraren gatza  eta munduaren argia“ Jesusen ikasleok ahalegindu gaitezan eguneroko bizitzari bizitasuna emoten eta gure inguruan argia zabaltzen. Egin dagigun otoitz.

 

            - Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen alde: osasuna lortu dagien eta,  hori ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun otoitz.

 

            - Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta hainbat gazteren alde: bizitzeari zentzun bat  aurkitu  deioen  eta  guztion  laguntzaz  euren  bizitzak  ondo bideratu dagiezan. Egin dagigun otoitz .

 

            - Gu guztion alde: gure jokabideaz gure inguruan bizi diranentzat itxaropen-sortzaile   izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 

            Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

GURA BADOGU

Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:



AZKEN AGURRA

 

            Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."











URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA - A

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            EguNn on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

            Jaunaren Eguna ospatzeko alkartu gara. Jaungoikoaren Berbeak behartsuei begira jarriko gaitu. Errukia eta eskuzabaltasuna eskatuko deuskuz. Holantxe izango gara, gure inguruan, gatz eta argi.

            Nunca se ha hablado tanto  como ahora ; de los pobres, de los que sufren. Nunca tampoco han sido tan orillados. Ellos nos sirven de pedestal para echar nuestros grandes y atrevidos discursos, en los que sólo de nosotros mismo hablamos. Dios no nos pide palabras sino obras. Debemos ser sal; pero no de exposición; sino de la que se pierde y desapareciendo da “gusto”.

 

            Hasi dagigun Eukaristia, "Jesus, munduko Argia..." abestuz.

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, Jaungoikoaren Berbeak eskatzen deuskun lez ez gara bizi. Horregaitik, parkamena eskatu deiogun Jaunari:

 

            - Jesus Jauna, argia ekartera mundu honetara etorria. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, munduaren gatz eta argi izatera bialtzen gaituzuna. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, behartsuak maiteen izan zenduzana. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 58, 7-10:

 

            Zein ete da benetako erlejinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.

            Dios pone su agrado en aquellos que rompiendo el muro de su egoísmo se abren a los demás. No es nuestro culto un refugio, sino el principio de una dedicación honda a la construcción del mundo.

 

Erantzun-Salmoa:  111. salmoa

            Salmisteak diño: Zoriontsua argi-pean bizi dan gizakia, zoriontsua beretik alkarbanatzen dakian gizakia. Ez da inoiz ere kolokan ibiliko.

            El que es justo y compasivo, brillará como una luz y descansará en el Señor.

"Jauna dot argi eta salbamen".

 

1 Kor 2, 1-5:

 

            Munduaren pentsakereaz eta lojikeaz ezin daiteke ulertu ebanjelioa. Horregaitik, San Paulok bildurrez eta apaltasunez iragarriko dau Jesusen Barriona, Jaungoikoagan bere uste osoa ipinita.

            Sólo un saber merece la pena y este es Jesús y Jesús crucificado. Esta era la única fuerza con la que el apóstol Pablo corrió el mundo.

Mt 5, 13-16:

 

            Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.

            Los cristianos somos por vocación, luz y sal de la tierra. La Iglesia debe iluminar los caminos de las personas y dar sentido a la vida.

            "Aleluia".

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari eta aurkeztu deioguzan uste osoz gure gizadiaren beharrizanak:

 

            - Elizea osotzen dogun guztion alde: Jesusek gaur esaten deusku «Zuek zaree lurraren gatza  eta munduaren argia“ Jesusen ikasleok ahalegindu gaitezan eguneroko bizitzari bizitasuna emoten eta gure inguruan argia zabaltzen. Egin dagigun otoitz.

 

            - Gaixotasunak jota, minez eta nahigabez bizi diranen alde: osasuna lortu dagien eta,  hori ezin bada, ingurukoen maitasunak euren sufrimentua arindu dagian. Egin dagigun otoitz.

 

            - Señor, te pedimos la paz para nuestras familias, paz en el mundo de la política, de la cultura, del deporte, del trabajo. Que todos y cada uno seamos constructores de paz. Egin dagigun otoitz.

 

            - Por quienes estamos celebrando esta Eucaristía., para que vivamos más preocupados de hacer algo y menos de que se nos vea, que como la sal estemos dispuestos a desaparecer para dar sabor. Egin dagigun otoitz.

 

            Egizu, Jauna, zure hitzetan bilatu dagigula beti bizitzarako argia eta indarra. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


 GURA BADOGU

Santa Ageda dala-eta, keinu bat egin geusnkio jai honi meza amaieran. Bertako doinua erabiliz zaintzari buruzko bertsoak abestuz:

 

AZKEN AGURRA

 

            Jaunaren Hitza entzun ondoren eta Eukaristiako Ogi santua jan eta gero, barriro eguneroko bizitzara bihurtzen gara. Ahalegindu gaitezan behartsuei laguntzen eta danentzat argi eta gatz izaten.

            Sólo se realiza la sal que se pierde y no se ve. Que seamos siempre en nuestra vida sal  para nuestros  hermanos, para que así descubran la alegría de seguir el camino de Jesucristo.

 

            "Alkartuta goazen..”











URTEAN ZEHARREKO V. IGANDEA


Egunsentia lez zabalduko da zure argia.

Isaias Profetearen liburutik (Is 58, 7-10)

            Honan berba egiten dau Jaunak:
Emon zeure ogitik gose danari
eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko da
eta zure osasuna bat-batean erneko;
justizia izango dozu aurretik gidari
eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek esango:
"Hemen nozu!"
Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik emoten
eta behartsuaren preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.

Erantzun-salmoa        Sal 111,4-5.6-7.8a eta 9

Zitzoentzat ilunpetan argia lez

sortzen da.

edota   Aleluia.

Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da;
onbera da, errukitsua eta zuzena.
Zorionekoa, errukitu eta emoten dauana,
bere gauzak zuzen atontzen dituana.

Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz oroitzeak iraungo dau betiere.
Barri txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza Jaunagan itxaroten.

Sendo dau bihotza bildur barik,
zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da haren esku zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.


Jesu Kristo kurutzeratua iragarri neutsuen.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ko 2, 1-5)

            Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartera joan nintxatsuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakin gura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik.
            Horregaitik, makal eta bildurrez dar-dar agertu nintzan zuen aurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinismena Jainkoaren indarrean oinarritu eitean eta ez giza jakiturian.


Zuek zaree munduaren argia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 5, 13-16)

            Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
            Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
            Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».


No hay comentarios: