Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 10 de octubre de 2014

Arratiako Elizaren Eguna 2014: zergaitik itxi kantatzeari?



        Zergaitik itxi kantatzeari? lemapean ospatu da Arratiako Elizaren 28. Eguna, Igorren, urriaren 10ean, barikuan, arrastiko 7etan hasita.
       Con el lema ¿Porqué vamos a dejar de cantar? se ha celebrado la 28 edición del Día de la Iglesia de Arratia, en Igorre, el viernes 10 de octubre, a las 7 de la tarde.


      

1.-Sarrera:



Arrastion eta ondo etorri Arratiako Elizaren Egunaren ospakizun honetara.

Buenas tardes y bienvenidas y bienvenidos todos.

Zergaitik itzi kantatzeari?

¿Por qué dejar de cantar?

Inoiz, bizitzaren nekeak, arinegi ibiltzeak, eragozpenak ilundu egiten dabe gure gizartearen eta Eleizearen bihotza

La muerte de Aita Juan José y Esteban nos dejan un poco huérfanos.

Pero Jesús sigue cerca, abre nuestros ojos. La llegada de Roberto, aunque sea para un curso, nos acompaña. La Iglesia sigue caminando en Arratia.

Gaur bat egiten dogu, gure begi bihotzak zabaldu, eskutik oratu eta ez deutsagu itziko kantatzeari!










2.-Gaia: Zergaitik itzi kantatzeari? 


Lertxundiren kantea, arazoak arazo eutsi goiari, izan bihotz!





Amodioa zeru-lurren
jauna bada, jauna bada
Zergaitik utzi behar ote diot,
zergaitik utzi kantatzeari?
Zergaitik utzi behar ote diot,
zergaitik utzi kantatzeari?



3.-Robertoren aurkezpena 








5.-Jaunaren Hitza



El profeta Ezequiel nos ayuda a ver la fuerza del Espíritu de Dios que da vida a unos huesos. Tengamos los ojos abiertos para ver la mano de Dios en nuestra vida y nuestra historia.



EZEKIEL PROFETAREN LIBURUTIK:            (Ez 37, 1-6).



Jaunaren indarra nitaz jabetu zan; beraren espirituak hartu eta hazurrez betea zegoen haran baten erdian itzi ninduan. Batera eta bestera ibiliazo ninduan haran guztian zehar: hazur-pila izugarria zegoen, guztiz igartuak. Esan eustan Jaunak:

-         Gizaseme, bizi ete daitekez hazur honeek barriro?

Erantzun neutsan:

-         Jainko Jauna, zeuk jakingo dozu!

Esan eustan:

Hitz egin nire izenean hazur horrei eta esaiezu entzuteko Jaunaren hitza. Hau dinotset nik, Jainko Jauna, hazur igartu horreei:

Bizi-arnasa jarriko dot zuengan, bizi zaitezen.

Zainez inguratuko zaituet, haragia eratuko dot zuen gainean, larruazalez jantzi eta bizi-arnasa emongo dautsuet, bizi zaitezen; orduan jakingo dozue ni nazela Jauna.



Jaunak esana.




6.-Gure begiak, bihotza, oinak eta eskuak Jesusen esperantzaz jantzi (Dinamika ezbardinak)



7.-Gure begiak kanta (2 min) Danon artean

Gure begiak, Jesus maitea,

begoz zabal eta argi;

gure bihotza maitasun sutan

zurea lez bero garbi (bir).



Gure oinak prest daukazuz, Jauna,

ibilteko on eginez;

gure eskuak zabal ta luze

laguntzeko ahaleginez (bir).



8.-Otoitza Danon artean
ITXAROPENEAN SINISTEN DOGU
Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona
Nahi badozu bizi, nire anaia, nire arreba,
sinistu itxaropenean,
bizitza orok beragan itxaropena daroa-eta:
maitatzeko itxaropena eta maitatua izateko itxaropena.
Itxaropenean sinisten badozu,
ulertu eizu zugan dagoela haur txikia moduan:
zure bizitzatik bizi da eta zure borrokez elikatzen.
Itxaropenean sinisten badozu,
zure bihotza eraldatuko da,
zure bizitza munduan zehar zabalduko da:
Afrika, Amerika, Europa, Ozeania …
zure zerumuga izango dira.
Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona
Inoiz ez zara bakarrik egongo …
Pertsonaren aldeko aukerak sortuko jatzuz,
ez diruagatik, ez aginteagatik ezta jakiteagatik ere.
Pertsonagatik!
Itxaropenean sinisten badozu, nire anaia, nire arreba,
zure bizitzan ausarta bihurtuko zara.
Zuretzat ez dira erabateko ziurtasunak izango,
ez ziurtasun-guneak,
ez mugarri ukiezinak,
ezta bidezidor errezak, eginegiak ere …
Mugimenduan biziko zara, arriskuan.
Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona
Biharko biziko zara.
Zuretzat, zure anai-arrebentzat, munduarentzat,
itxaropena argia da.
Eta gauetik argia sortzen dan bezala,
itxaropena krisialditik jaiotzen da.
Besteak bizira jaio daitezen,
zure burua hil, hau da, zure buruari uko egin beharko deutsazu.
Itxaropenean sinisten badozu, nire anaia, nire arreba,
emonkortasun alorrean sartuko zara
eta funtsezkoa bilatuko dozu,
zeren, gogoratu eizu, bizitza egia da-eta,
bizitza maitasuna da-eta, borroka eta dohaina.
Bizitza talde-ardura da.
Bizitzan sinisten badozu,
itxaropenari amore eman behar deutsazu,
etsipena heriotza-mota bat da-eta.
                          (Mission de France)
Jauna, Zugan nire itxaropena,
Zugan Jauna, nire uste ona
9.-Maitasun ta zuzentasunez dezagun 
 10.- Bediako gaztetxoan esku lanen merkatu txikia Fe y Alegria Alto Trujilloko eskolaren alde.
11.-Meriendatxora gonbidatu eta eskerrak emon
      
      

No hay comentarios: