Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 10 de octubre de 2014

Alejandro Sagarna Atxitia (1894-1973)



Abade ahaztuaren bila

Herriek ez dabez beti gogoan izan bere seme-alabak. Eleizeak ere ez. Holako ei dogu Don Alejandroren kasua. Zeanuriko herriak eta parrokiak zapatu honetan gura dabe kitatu zor hau bere seme honegaz.

Alejandro Sagarna Achitia, Bruno Sagarna Bengoa eta Petra Achitia Beobideren semea zan, Zeanuriko Andra Mari Parrokian bateatu eben 1894. otsailaren 9an.

Errigoitin izan zan abade laguntzaile. Bere oroimena dakarsku Martin Orbe abadeak:


“Así, de las dos casas curales que había en Errigoiti, mi  pueblo natal, a una de ellas , deshabitada, se la conocía como “la casa de D. Alejandro”. D. Alejandro Sagarna, sacerdote natural de Zeánuri, tuvo que exiliarse a raíz de la guerra civil. No llegué a conocerle, pero en mi ámbito familiar se le recordaba y apreciaba por la labor pastoral que había desarrollado en el pueblo, sobre todo entre la juventud”.

Honela dakar Consejos de guerra contra el Clero vasco. La Iglesia vasca vencida, liburuari egiten deutson sarreran, Anxo Ferreiro Currás galegoaren lan erraldoiari egindako sarreran.

Zeanurin bertan oso detaile gutxi batu izan doguz berari buruz, bere bisitaldiak jaioterrira urriak izan ziran-eta.

Don Alejandroren pistan Peio Ospitalek jarri euskun barriro ere. Parrokiko urteoroko exkursioa dala-eta, Peiok bere jaioterria, Itsasu, bisitatzea proposatu euskun, bertan egoala lurperatuta Don Alejandro-eta.

Peiok hartuemon bizia eduki eban Don Alejandrogaz bere monagilo izan zan-eta, eta berak eskuratu deuskuz Don Alejandroren argazkiak eta datuak.

Zapatuan lore eskeintza bategaz Don Alejandroren oroimena gura dogu berreskuratu eta beragaz dogun zorra, halan edo holan, kitatu.

Lehenago be eskaini geuntsan aipamenik gure blogean 1936eko gerran hil ebezen Zeanuriko eliz gizonei. Sarrera honegaz, ahal badogu osatu gura doguna, hona gure aitorpena eliz gizon jator fededun harei. 

Don Alejandro Itsasun. Argazkia: Peio Ospital



No hay comentarios: