Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 4 de octubre de 2023

Asisko San Frantzisko


1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

2.-Erromes beti munduan
gauzen kateetatik aske,
ez bidezorro, ez diru,
pobreza harturik emazte,
bideetan bakea eta
ongia duzu albiste.

3.-Ez zaitugu arma zale,
bai gizon guztiz mantsoa,
anaia txikarra zara,
behartsuenen auzoa,
olibo gozoenaren
kima dakarren usoa.

4.-Penitentzian alaia,
urrikalmendu suharrez,
“Amor non amatur” hura
zenion oihuz, negarrez,
Gurutzetuaz jendea
ohartarazi beharrez.

5.-Eskerrak zuri, Frantzisko,
Kristoren antz horregatik;
hitzez, izkribuz, etsenpluz
eman diguzunagatik;
eta, Jaun Gorengoari
damaiozun aintzagatik.Amen.

(B. Gandiaga, Frantziskotar Gorazarreak, Arantzazu 2012)
 


1 comentario:

Simon dijo...

Oso lerro ederrak! Eskerrik asko.

Ez dut uste Gandiagaren liburu hori oso ezaguna denik. Nik, behintzat, sarrera honi esker izan dut haren berri.