Benetako mirari

domingo, 30 de junio de 2024

Gernikaldeko Pastoral Batzordearen batzarraren akta

 


PASTORAL KONTSEILUA

2023/24

Batzar ezohikoaren akta

 

EGUNA:  Ekainaren 25ean

NON:   Andra Mari Parrokia

ORDUA: iluntzeko 8retan

Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino heltzen da (Ben Sirak 21,5)


Behartsuaren eguna da-ta

urtero dogu dei bana,

Aita Santuak hau gogoratuz

mezua bota gugana

"behartsuaren otoitza heltzen

da Jaungoikoarengana".


«Queridos hermanos y hermanas:

 

1.  La oración del pobre sube hasta Dios (cf. Si 21,5). En el año dedicado a la oración, con vistas al Jubileo Ordinario 2025, esta expresión de la sabiduría bíblica es muy apropiada para prepararnos a la VIII Jornada Mundial de los Pobres, que se celebrará el próximo 17 de noviembre. 

viernes, 28 de junio de 2024

Gernikaldeko Pastoral Barrutiko boluntarioak erromes Arantzazura

 


Gernikaldeko Pastoral Barrutiko kurtso amaierako ibilaldia Arantzazura izan da aurten. Hasierako otoitzaren ostean, domekako ebanjelioan oinarrituta, hamaiketako eder bat dastatu dabe. Ondoren, Arantzazuko alkartearen zaindari dan Juan Migel Dorronsoren eskutik, basilikaren bisita gidatua egin dabe.

miércoles, 26 de junio de 2024

Gernikaldeko Kosnoaga taldekoak udalekuan Urkiolan

 


Urkiolan dagozan Kosnoagako neska-mutilek gaur be eguzkia eta giro aparta izan dabe. Argazkian Gernikaldeko parrokoen bisitagaz, Jesus Mari eta Jose Mari. Eurekaz batera Carmen, katekesiko arduraduna eta sukaldaria eta Maria Manrique elizbarrutiko katekesiko ordezkaria.

martes, 25 de junio de 2024

Urtean zeharreko 13. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 24 de junio de 2024

Ajuria. Muxika

 


Ajuriako Joan Bateatzaile Santuaren Parrokia

Esparru bat dominazio maskulinorik gabe Un espacio sin dominación masculina Jose Antonio Pagola

 

Emakume bat, lotsaz eta beldurti, Jesusengana hurbildu da sekretuki, aspaldidanik umiliarazten duen gaixotasun bat sendatuko dion konfiantzaz. Sendagileek dirurik gabe, lur jota, utzi dute; bakarrik eta etorkizunik gabe bizi da; fede handiz dator Jesusengana. Soilik, bizitza duinago eta sanoago bat nahi du.

viernes, 21 de junio de 2024

Ekaina edo bagile (2): San Joan eta San Pedro: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 08

Obako Doniane, Diman. Indalecio Ojanguren argazkia

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan San Joan eta San Pedrori dagokiezanak jarri ditugu batez be. Eskerrik asko Manu!