Begoñako Amari Bermeotarrak. 1903

viernes, 16 de mayo de 2014

San Isidro eta gure herri txikiak

Zeanuriko umeak San Isidrotan
Txapela eta makila, etxeko ogia, umeek eurek egindako magdalenak, sagarrak eta ortuariak... eroan eutsezan Zeanuriko umeak santuari bere bedeinkapena jasoteko jai egunean. Herri otoitzak be egin ebezen bere argitasuna eskatuz.

lunes, 12 de mayo de 2014

Bidea El camino: Jose Antonio Pagola

            Azken Afaria bukatzean, ikasleak sumatzen hasi dira, Jesus ez dutela jada berekin luzerako izango. Judas presaka irtetea, Pedrok laster ukatuko duela iragartzea, Jesusen hitzak laster joango dela esanez: horrek guztiek utzi ditu koloka eta larri. Zer izango da beraiez?

domingo, 11 de mayo de 2014

Iglesia de pastores y ovejas: Joxe Arregi

En la liturgia de este domingo, el evangelio de Juan pone en boca de Jesús: "Yo soy la puerta del redil. Y soy el buen pastor, no un mercenario. Mis ovejas me conocen, escuchan mi voz y me siguen". Jesús nunca habló exactamente así, pero era un hombre de campo y residía en Cafarnaún, junto al lago de Galilea, y hablaba de lo que veía: labradores y semilla, pescadores y peces, pastores y ovejas. Hablaba de lo que veía para decir lo que esperaba: un mundo justo y bueno, sin hambre ni enfermedad.

sábado, 10 de mayo de 2014

Bidezko merkataritzaren eguna Día del comercio justo

Hurrengo maiatzaren 12an, astelehenean, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna burutuko da. Aurten kanpainak eta gaiak “Inor leher eginda utzi gabe kafe on batez gozatu“-ren inguruan dihardute.
Irakurri gure sarrera: Kafearen negozioa.

miércoles, 7 de mayo de 2014

Zeanuri: Ipiña termiten kontra

Ipiñako Santiako Apostoluaren parrokiko abadetxea konpontzerakoan errentadore arriskutsuak aurkitu dira: termitak! Fin egin beharko da beharra eurekin amaitu eta abadetxea konpontzeko.

lunes, 5 de mayo de 2014

Beste harreman bat Jesusekin Nueva relación con Jesús: Jose Antonio Pagola



Kristau-elkarteetan beste harreman bat behar dugu bizi Jesusekin, harekiko harremana biziberrituz. Deliberatuki jarri behar dugu bera geure bizitzaren bihotzean. Ohikeriazko moduan aitortutako Jesus batetik, bizigiroan onartutako Jesusengana igaroz. Joanen ebanjelioak garrantzizko hainbat iradokizun egiten ditu ardiek beren Artzainarekin bizi behar duten harremanaz hitz egitean.

domingo, 4 de mayo de 2014

Lemoan ospatu da Arratiako gaztetxoen topaketa

Giro ezin hobean emon dogu arrastia Arratiako gaztetxoak. Bedia, Igorre eta Zeanuritik etorrita Lemoakoekin bat egin dogu. Zorionak Lemoakoei euren harrera beroa eta gauzak hain egoki prestatzerarren. Hona argazki batzuk.

sábado, 3 de mayo de 2014

Areatza Santikurutz 2014

Eguraldi tristeak eta lanparrak ez dira arazo izan ermitara bertaratu diran 80 bat lagunentzat. Solo eta kurutzen bedeinkapena, mezea eta Marianoren omenaldia ospatu doguz. Aita Juan Jose (goian bego) be gogoratu dogu mezatan, gau zan bere jaiotza eguna-eta. Hona erreportajea...

viernes, 2 de mayo de 2014

Mariano gogoan

Urte askoan Santikurutz ermitako maiordomo izan dogun Marianoren omenez.
Arratiako ermitak hain ondo jagoten dabezen hainbat gizon emakumeei esker onez.