Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 15 de enero de 2023

Jesusen Bateoa ospatu, nire bateoa gogoratuz: Familia Ospakizuna

 


Gernikako San Bartolome parrokian, Mertzede Errenterian, gaur Jaunaren Bateoa ospatu dogu eta gure bateo eguna gogoratuz, biak alkar konparatuz.

Eskertu behar deutsegu herrietako katekesiko familiei, ugari etorri dira-eta, gugaz batera kanta eta otoitz egiten. Elizan zehar be prozesinoa egin dogu, ur bedeinkatua hartuz eta eskertuz.

Bateoaren atalak be gogoratu doguz: ura, krisma, argia, kredoa, aita gurea, izena, kurutzearen seinalea, Jaunaren Hitza. Aitibitxi eta amabitxi gitxi egon dira gozokiak zabaltzeko. Ea hurrengoan!



Domekan, goizeko 12etan, Gernikako Errenteriko San Bartolome parrokian (Mertzede) Jesusen Bateoa ospatuko dogu eta gure bateoak gogoratu. Erdu!

Etxean edo klasean edo katekesian, goiko fitxa lantzea egoki ikusten da. Ekarri ospakizuneran fitxa beteta. Ez ahaztu gurasoak ekartzea eta aitita-amabitxi be gonbidatzea. Egun ederra igaroko dogu gure batoak gogoratuz!

No hay comentarios: