Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 15 de agosto de 2022

Arantzazu, Artea, Igorre eta Zeanuriko parrokietako esker oneko agurra bere abadeari


Jose Mari Jose Mari

hau da bizitzan legea,

lan bat emon ei dautzue

hau baino askoz hobea (1).

Nahiz ta dozena bat urtez

izan gure abadea,

askok dauku zure lagun

izateko aukerea.

Berbaz zabaldu egizu

Jangoikoaren berbea,

kantuz ez zarealako

berbetan bezain trebea.

Hemen izten dozu sakon,

zabaldu dozun fedea

eta zu gure artean

izanaren ohorea.

Doinua: Habanera, Katekesikoak


(1) Hobea ez, ezbardina. Arratian abade izatea baino hoberik ez dago eta. Onartzen dot bertsolariaren lizentzia legez, neurria eta puntua gordetzearren😉

Arantzazu   


Arantzazuko parrokiko esker oneko agurra bere abadeari

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen. Clic aquí para ver más fotos.           

Agorrilaren 14an, domekean, mezatan esker oneko agurra egin deutso Arantzazuko parrokiak azken hamabi urteotan bere parrokoa izan dan Jose Mari Kortazarreri.
Meza amaieran bertsoa kantatu deutso Amaia monitoreak bere lana eta dedikazinoa eskertuz.




Meza ostean, eliz-portalean, aurreskua dantzatu jako abadeari, Bilboko Basurtuko Beti Jai Alai taldeko partaide diren dantzari eta txistulariei esker.




Amaitzeko, eliz portalean, gozari eder bat eskeini jake izena emon daben guztiei.


Artea


Arteako parrokiko esker oneko agurra bere abadeari

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen. Clic aquí para ver más fotos.           

Gaur, agorrilaren 7an Arteako parrokiko txanda izan daazken urteotan bere parrokoa izandakoari agur esateko. Lehendfabizi Meza Nagusia ospatu da, parrokiko boluntarioek parte hartuz eta abadeak ere esker oneko berbaka esanaz.

Ondoren pintxo bazkaria ospatu da herriko frontoian.


KTko umeak be oparitxoa egin deutsoe euren abadeari


Parrokiak be bere esker ona agertu deutso, otzara bategaz eta berbokaz:

"Arratian azken 12 urteetan lanean, gelditu barik egon arren, agian, eskerrik asko entzun barik egon da.

 Heldu da momentua egindako guztia eskertzeko, txarrena Bizkaian gelditu arren, Arratiatik urruntzen jakun momentua dala.

 Segi osansuntsu eta gogor lanean, horrelako jendea behar dau eta, gutxitzen doan kristau alkartean. Zuk dozun iman hori jendea erakartzeko eta lanera bultzatzeko, ikaragarria da.

 Eskerrik asko bene-benetan".






Igorre

 Igorreko kristau-alkarteak  Jose Mari parrokoari esker ona.

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen. Clic aquí para ver más fotos.              

  Urtea joan, urtea etorri, 12 urteren buruan heldu da agur esateko eguna. Ez da lehenengoa; parrokietan izaten dogu agur esatea eta ez da izango azkenengoa. Abadea, gaur hemen, bihar han… Garrantzizkoa  ez da non dagoen, misio-zerbitzuan dagoela baino.  Batzutan aldaketa kosta  egiten da, baina Jesusen Barri Onaren mezulari izateko aukera barria ere bai da; horregaitik gure guraria ibilbide barri honetan, izan dagiala Jaunaren maitasuna, argitasuna, indarra eta kristau-alkartearen laguntza.

            Zelan joan jaku gaurko eguna?

            Ba, mezan  kantuz eta gogotsu parte hartuz hasi gara, Ebanjelioan entzunaren aritik, Marta ta Maria lez,  Jaunaren abotsa entzuteko, sarritan Jesusen oinetan jesarrita, denpora hartzeko gonbitea geuganatuz,  harrera onekoak izaten saiatuz, baita aurrerantzean ere kristau-alkartean,  lanean alkarregaz bidea egiteko prest eta zelan ez, geure esker ona adieraziz,  Jose Mariri oparia eskeiniz.

            Bere aldetik eskertu dau Arratian egindako ibilaldia. Izakeraz desbardinak izan da ere, alkar lanean pozik  eta onartua sentidu dala azpimarratuz.



            Meza amaieran, altara aurrean, nahi izan dogunak talde argazkia atara dogu eta soinu alai artean lokaletara joan gara luntxa konpartitzeko. Apurtxo bat asetu garenean, etorri dira berari eskeinitako poema eta esker onak. Ez guk berari bakarrik, berak ere guri. Urteetan zehar erabili doguzan bertso bildumaren laburpen bat egin dau eta liburuxka  oparitu. Ziur, Euskalerrian hain sustraitua dagoan bertsoa, guretzat aberasgarri izango jakuzala, bai otoitzerako, erreflexiorako, batzarretarako eta abar.

            Eskerrik asko Jose Mari, gure artean emon dozun guztiagaitik eta agur bero bat.

                                                                                                          Itziar






Zeanuri


Zeanuriko parrokiak bere esker ona agertu deutso gaur, 12 urtez, bere parrokoa izan dan Jose Mari Kortazar abadeari. Meza Nagusia, herrian zehar pintxopotea eta herri bazkaria Basaguren Jatetxean izan dira ekitaldi nagusiak, txistu hots, organo eta akordeoi musikaz alaituak.. 

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen. Clic aquí para ver más fotos.

Abadeak, bere berbetan, argi itxi deutsie eliztarrei eurak merezi dabela benetan "eskerrik asko" handi bat. Gehienak boluntarioak izanik profesional moduan egiten dabe lan parrokian eta. "Ikusi arte" bat baino ez dala, Bizkaian ez dago urrun dagoen herriik eta. Eskerrak emom deutsziez hamabi urteotan Arratian etxeko sentitu dalako, nahiz eta izakera ezbardinak izan, guztiok Ebanjelioaren ikasle misiolariizan gurean..





No hay comentarios: