Gora Zu gure Jauna gora!

jueves, 10 de enero de 2019

Saria teknologia arloan Zulaibar Lanbide Ikastegiko irakasle biri

G.G. argazkia, Deiatik hartuta
Elizbarrutiko Ikastetxeetako eskola batzuetan zorioneko albiste batzuk egon dira aspaldion. Gernikako San Fidel Ikastolako ikasle bat, Alexander Barrena, lehenen geratu zan San Petersburgoko robotika lehiaketa baten eta orain jakin izan dogu Zulaibar Lanbide Ikastegiko irakasle bik saria jaso dabela hiru dimentsinotan egindako ferula baten prototipoari esker. Bizkaiko Foru Aldundiak sei mila euroko diru laguntzea emon deutse sistemea garatu daien. Bizkaia Irratian alkarrizketea egin deutse irakasle biei, Hodei Lete eta Gorka Goikoetxeari. Bizkelizan irakurri dogu albiste hau.



Zelan otu jatzuen ideia?
Otu jakun proiektu bat egin behar zala 3 D eskanerrak erabiliz. Gu beti egon gara kirolari lotuta mendian eta futbolean biok be eta hortik hasi ginan ideia garatzen.

Zeintzuk dira daukazan onura nagusiak?
Personalizatutako ferulak dira, lesinoa daukazun momentuan eskanerra egiten da eta igeltsoaren ordez, ferula hau jarri ahal jako lesionatutako personeari. Abantaila asko daukaz batez be pisuan eta azkartasunean. Kirola egiten jarraitu leike. Hiru dimentsinotako inpresorak egindakoak dira eta persona bakotxak behar dauan neurrira egin ahal jako.

Alkarlanean egin dozue?
Bai Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Proiektu honetan osasun arloko mentore bat eta negozioetako beste bat euki doguz. Irabazi doguzan sei mila euroakaz ideia garatzeko aukerea eukiko dogu baina badakigu ez dala erreza izango osakidetzan sartzea, igeltsoa baino garestiagoa dalako.

Ikasleek zer dinoe?
Pozik eta era berean geuk be erakutsi gura deutsegue ilusinoz eta gogor lan eginez lortu leitekezela amesten diran helburuak.

Premiado un proyecto tecnológico del centro diocesano Zulaibar Lanbide Ikastegia 

Algunos centros educativos diocesanos de la red Elizbarrutiko Ikastetxeak están de enhorabuena. En noviembre del año pasado un alumno de la ikastola San Fidel de Gernika, Alexander Barrena, se hizo con el primer premio del Campeonato de Robótica de San Petersburgo. Por otra parte, un proyecto tecnológico avanzado elaborado en Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia ha ganado el II Concurso de Ideas Empresariales de Arratia. La emisora diocesana Bizkaia Irratia, ha entrevistado a los profesores Hodei Lete y Gorka Goikoetxea sobre el proyecto. Leemos esta noticia en bizkeliza.org

Un proyecto tecnológico avanzado en torno a la tecnología 3D, elaborado en Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia, ha sido el ganador del II Concurso de Ideas Empresariales de Arratia, dirigido a jóvenes de entre 18 y 35 años.

El sistema consiste en escanear la extremidad lesionada y la creación de férulas utilizando la fabricación aditiva, para el tratamiento de lesiones deportivas. Con el prototipo en la mano su idea es la de seguir desarrollando el sistema gracias al premio de 6.000 euros que han recibido del proyecto Gaztedi Bizkaia de la Diputación Foral de Bizkaia.

Los promotores de las férulas quisieran introducirlas en la sanidad pública, aunque son conscientes que es “difícil competir con las escayolas tradicionales”, porque sale más barato que diseñar férulas personalizadas utilizando tecnología en 3 Dimensiones. 

Los estudiantes de Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegia muestran su satisfacción por el premio que han logrado los dos profesores. Ellos por su parte se afanan en mostrarles que “gracias al tesón, al trabajo y a la ilusión” se pueden conseguir los objetivos que se sueñan.

 

No hay comentarios: