Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 19 de enero de 2019

Arratiako Eliza 2016-2019 plan pastoralaren azken urtea

Arratiako Eliza 2016-2019 "Ebanjelioaren ikasle misiolariak" plan pastoralaren azken urtean sartu gara. 2015.eko azken trimestrean onartu zan eta 2016.eko garizuman zabaldu, barruko bideoan ikusi daitekenez.

Heldu da ebaluatzen hasteko unea.

Kontuan hartuta abade aldaketa bi izan direla lau urteotan (Robertoren ordez Mikel etorri, eta Jose Agustinek Bediako ardurea hartu geroxeago) ez da erreza izan lau lehentasunak mantentzea ekinean.

Hona errepaso txiki bat...

- Arratiako Eliza 2016-2019 Ebanjelioaren ikasle misiolariak

Batzarraren bigarren aldian, aurrera begira jarrita, eta prozesu partizipatibo baten bidez, aurrera begira lau lehentasun aukeratu ziran. Euren definizio definitiboa egin arte, lau lehentasunetan honeetan markatu da gure Elizaren ahalegina:

-Familia

-Gazteak
-Boluntarioak
-Caritas eta justizia.

Bizkaiko Elizak dabilen V. PDE edo Ebanjelizazio plangintzaren lekukotzea dogu jardunaldi hau.

Lehentasunak ondo finkatu ondoren, herriz herri eta arloz arlo landuko dira helburuak eta ekintzak zehaztuz.

Lehentasun bakoitzak pertsona arduradun bat edo bi izango dauz lan taldea osatu eta helburua, pausoz pauso, urteotan betetzen ahalegintzeko.

Eskerrik asko ahalegin honetan lagundu daben guztiei!

Arratiako Eliza
Ebanjelioaren
ikasle misiolariak
(EP 120)
El plan pastoral para la Iglesia de Arratia para los siguientes cuatro años (2016/2019) tiene como objetivo una Iglesia a la vez discípula del evangelio y misionera (Evangelium gaudium 120). Una Iglesia en salida hacia…
Los adolescentes y jóvenes
Arratiako Kristau Elkarteak gaztetxo eta nerabeak kristau elkartera hurbildu behar ditugu, gure artean toki propioa izan behar dute. 
Lehen jaunartzea egin ondoren gazteek kristau elkartean jarraitzeko dinamika berriak sortu behar ditugu eta egokia litzateke urte batzuetara proiektu konkretuak finkatzea: Eskaut proiektua izan liteke adibide bat.
Las familias

Familia pastoraltzan pausu berri bat eman beharra ikusi dugu: mezak eta gehiago!.
Familia mezak herri gehienetan duintasunez ospatzen ditugu prozesu baten emaitzak dira. Haurrekin egiten den lana mantendu egingo dugu; halere gurasoekin dinamika berriak hasi behar ditugu.
Los voluntarios

Kristau elkartea bizirik dago boluntarioei esker.
Boluntarioak eta euren partaidetza eta elkarlana  begirunez zaindu behar dugu. Zer ospatu daukagunean  ospakizun eta esker on aukerak sortu behar ditugu. 

Boluntario mugimendua ez du karga izan behar egitekoak eta ardurak konpartitzen baditugu elkarrekin.
Los pobres
Caritas: dagokion diskrezioz egin egitekoa, baina egindakoaren berri gizarteratu.
Kristauok bideratzen dugun laguntza azaldu egin behar dugu, gure nortasunarekin bat datorrelako hori kristauon egitekoa dela eta horretaz dagokion gardentasuna izan 
(urtean behin / kolekta egiten denean … )
Arratia mailan laguntza eskaintzen duten beste erakundeak ezagutu, harremana normaldu eta prest izan kolaborazio horren berri emateko.  

Cuidando la formación.
Formazioak eta Biblia/Teologia taldeek onura handia ekarriko lioke Arratiako Kristau Elkarteari epe ertain eta luzera.

Arduradun bat beharko genuke lehentasun honetaz gure arteko beharrak aztertzeko pausu berriak ematen hasi gaitezen.

Iglesia discípula y misionera

En virtud del Bautismo recibido, cada miembro del Pueblo de Dios se ha convertido en discípulo misionero (cf. Mt 28,19). Cada uno de los bautizados, cualquiera que sea su función en la Iglesia y el grado de ilustración de su fe, es un agente evangelizador, y sería inadecuado pensar en un esquema de evangelización llevado adelante por actores calificados donde el resto del pueblo fiel sea sólo receptivo de sus acciones. 
La nueva evangelización debe implicar un nuevo protagonismo de cada uno de los bautizados. Esta convicción se convierte en un llamado dirigido a cada cristiano, para que nadie postergue su compromiso con la evangelización, pues si uno de verdad ha hecho una experiencia del amor de Dios que lo salva, no necesita mucho tiempo de preparación para salir a anunciarlo, no puede esperar que le den muchos cursos o largas instrucciones. 
Todo cristiano es misionero en la medida en que se ha encontrado con el amor de Dios en Cristo Jesús; ya no decimos que somos «discípulos» y «misioneros», sino que somos siempre «discípulos misioneros». Si no nos convencemos, miremos a los primeros discípulos, quienes inmediatamente después de conocer la mirada de Jesús, salían a proclamarlo gozosos… (Papa Francisco)

No hay comentarios: