Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 27 de enero de 2019

Igorre: Samariako gizonaren parabolea eta argiaren jaia

Zapatuz ospatu dogu Igorren hile honetako familia ospakizuna, urte honetako lehenengoa hain zuzen be. Samariako gizonaren parabola eta argiaren jaia izan dira gai nagusi biak.

Jose Mari abadeak Samariako gizon onaren parabolea kontatu dau, ezaugarri moduan benda batzuk erabiliz: lapurraren zapiak txarra egiteko; begiak itxi eta beharrizana ez ikusteko bendak; edota zaurituari laguntzeko bendak. Horregaitik zabaldu jakezan umeei Samariako gizon onaren parabolaren pegatinak.

Samariar ona: parabola, kanta eta bideoa

 

Ondoren Argiaren jaia ospatu dogu, Jesus jaiobarria gurasoek tenplura zelan eroan eben gogoratuz. Argia eskuan, ur bedeinkatua jaso dogu, bateo eguneko agintzariak eta bedeinkapenak gogoratuz.Hona hemen ihazko prozesinoaren bideotxua, aurten eliza barruan egin genduan eta:






1.- Ukapenak eta kredoa.
Monitorea: Gure sinismena aitortu eta bataioko aginduak berriztatzeko unea da. Bateo egunean gurasoek eta aitabitxi amabitxik egin eben gure izenean. Orain nagusiak gara eta guk egingo ditugu!
Abadea: Jainkoaren seme-alabak gara. Horregaitik geure sinismena aitortuko dugu.
q       Sinisten dozue Jainko Aita-Ama, bateoan maitasunez bere seme-alaba egin gaituana?
Sinisten dot, sinisten dot.
q       Sinisten dozue Jesukristo gure Jauna eta gure Laguna, maitasunaz bizi zana, berbizturik gure artean dagoena?
Sinisten dot, sinisten dot.
q       Sinisten dozue Espiritu Santua, Jesusi jarraitzeko indarra emoten dauskuna?
Sinisten dot, sinisten dot
q       Jainkoaren seme-alaba lez ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.
q       Jesus da gure Argia, Bere ebanjelioaren argitan ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.
q       Jesusen moduan, danon lagun on izango zareela agintzen dozue, batez ere txikienak eta ahulenak lehenetsiz?
Bai, berbea emoten dogu.
Monitorea: Orain kandelak biztuko dozuez argiaren bedeinkapena jasotzeko.

2.- Argiaren bedeinkapena 

Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
-           tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
-           gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
-           bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
-           haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
-           heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Bedeinkatu egizu argi hau, zure biztueraz gogoratu gaitezan. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B.
3.- Prozesioa elizan, kandelak eskuan, ur bedeinkatua jasotzeko 


                                                    Entzun hemen Kandelario lario kantea

Zapatu emonkorra izan zan. Guraso talde handi bat arrastiko lau t'erdietan batu zan Jesusen Berri ona XXI. menderako gai batzuk jorratzeko eta etxean parabolak zelan azaldu argituteko. Arratiako Elizaren plan pastoralaren ebaluazinoan be parte hartu eben eta kafetxo bat konpartitu gaileta eta guztiz.

Meza ostean. argazki bat atara genduan, hasierean dagoena, hain zuzen be.


No hay comentarios: