Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 23 de agosto de 2015

Bihar hasiko da XXXI. Gogoeta Astea Loiolan

Astelehenean hasiko da XXXI. Gogoeta Astea.
XXXI. Gogoeta asteak kristau pentsamendurako lekua izan nahi du, gaur egungo pertsonari eta gizarteari begiratu eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa egin nahi duen gunea.
Ebanjelioaren Poza Elizan eta Gizartean: XXXI Gogoeta astea


Euskal Herrian Jesusek eta bere Ebanjelioak bizitza hobe eta duinagoa eraikitzen lagun dezaketela konbentziturik, gizon-emakume sinestedun eta bilatzaileentzat zabalik dagoen toki izan nahi du Gogoeta asteak.

Hitzaldiak, eta hausnarketa, elkarrizketa eta otoitza dira asteari giharra eta arnasa ematen diotenak, astearen beste berezitasuna da euskaraz izaten direla saio eta ospakizun guztiak.

Ebanjelioaren Poza Elizan eta Gizartean: XXXI Gogoeta astea

Abuztuak 24 – astelehena

Gaia: Konbertsio pastorala eta Elizaren berrikuntza
Hizlaria: JOSE ANTONIO PAGOLA, teologoa
Lekukoa: Joseba Errekalizade, Oiartzungo kristaua

Abuztuak 25 – asteartea

Gaia: Behartsuak: ebanjelizatzearen gizarte alderdia
Hizlaria: ALOÑA BRACERAS, Alboan elkarteko kidea
Lekukoa: Gabi Oyarzabal, “zoramenezko bizikizuna”.  Lapurdi

Abuztuak 26 – asteazkena

Gaia: Ebanjelioaren espiritualtasuna
Hizlaria: ARANTXA JAKA, Lekaime agustindarra
Lekukoa: Martzel Andrinua, Bizian Gora

Abuztuak 27 – osteguna

Gaia: Ebanjelioa familian, kristau eredua
Hizlariak: JON ELORDUITXEMI SANTAMARIA, Lagungo elkarteko arduradunak, Bilboko elizbarrutia
Lekukoa: Maite Irazoki, emazte eta fededun. Lapurdi

Abuztuak 28 – ostirala

Gaia: Elizan itxaropen berria Frantziskoren aldian
Hizlaria: IÑAKI BERISTAIN, Arantzazuko frantziskotarra


Informazioa eta izena emoteko:
izkaian
     Xabier Jaio........................................................656-282.162
     Sebas Garzia Trujillo        ............................     944-795.652

No hay comentarios: