Arratiako tranbiak: Pobreen IV. Eguna

miércoles, 12 de agosto de 2015

Mezara joatea osasun iturri



London School of Economics (LSE) elkarteko eta Herbeheretako Erasmus Unibertsitateko Medikuntza Zentroko ikertzaileek ikerketa bat egin dute,  zenbait aktibitate sozialek Europako adineko jendearen depresio-sintometan duten eraginari buruz. Eta ondorioztatu dute elkarte edo erakunde erlijiosoetan parte hartzeak gutxitu egiten dituela sintoma depresiboak; alderdi edo erakunde politiko batean parte hartzeak, ordea, (herri mailako elkarte politiko batean, adibidez) eragin kaltegarria duela adimen-osasunean. Kirol- eta gizarte-mailako elkarteetako kide izateak epe laburreko onurak dakartza, baina ez du eragiten epe luzean.


“American Journal of Epidemiology” aldizkarian argitaratu den ikerketak honek 50 urtetik gorako 9.000 europar ikertu zituen lau urtez. Ikerketa honen arduradun eta LSEko epidemiologo den Mauricio Avendaño doktoreak esan du eliza, meskita edo sinagoga batera erregulartasunez joatea bezalako ekintza erlijioso bat dela adimen mailako ongizaterako neurri fidagarri bakarra, ikertutako faktoreen artean. Badirudi elizak oso betebehar sozial garrantzitsua duela depresioa arrastoan edukitzeko eta baita biziraupen-mekanismo gisa helduaroan ematen diren gaixoaldietarako”, adierazi du Avendañok ikerketarekin batera zabaldutako agiri baten bitartez. Hala ere argitu nahi izan du zenbat zor dion onura honek goi mailako izaki batenganako sinesmenari eta zenbat talde bateko kide izateko sentsazioari.

“Newsweek” aldizkariari egindako adierazpenetan, Avendañok erantsi du erlijio jakin bateko partaidetzari buruzko ikerketak lagungarriak izan litezkeela sendagile eta psikologoentzat adimen-osasunari begirako tratamenduak garatzeko. “Egon liteke zerbait elizari buruz, adineko pertsonen depresioa murrizteko interbentzioak prestatzeko lagungarria izan beharko lukeen terapia kognitiboren bat”. Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera, munduan 350 miloi lagunek baino gehiagok dute depresio motaren bat.

Osasun Mentala Fundazioa da Erresuma Batuko osasun mentalaren inguruko ikerketa-gune nagusietako bat. 2006ko bere txosten batek argi uzten du erlijioa eta espiritualitatea depresio mailarik txikienekin lotu izan direla eta sineskera erlijiosoa lagungarria izan dela trauma osteko estres-arazoa tratatzerakoan, baina beste hau ere gaineratzen du: heziketa erlijioso zorrotza izan duten umeek dutela adimen-arazorik gehien. Harvardeko Unibertsitateko 2011ko ikerketa batek aurkitu du meditazioak oroimena  azkartzen duela eta estresa gutxitzen.

Nick Spencer,   Theos izeneko Erresuma Batuko erlijioaren aldeko lobby bateko ikerketa burua dugu. Bere esanetan, aktibitate erlijiosoak beste balio osasungarri erantsi bat gehitzen die talde aktibo bateko kide izateak dituen onurei (adibidez, irakurle- edo kirol-talde bateko kidea izatea): “Nire ustea da sinesmen erlijiosoak gizakiei ematen diela identitate arloko eta heriotza ondorengo segurtasun maila handiagoa”.

Euskeraz: Aitor Etxebarria

Estudio sobre el impacto de las actividades sociales

Ir a una iglesia, una mezquita o una sinagoga mantiene a raya la depresión

Participar en política tiene un efecto perjudicial en la salud mental

Investigadores de la London School of Economics (LSE) y el Centro Médico de la Universidad Erasmus en los Países Bajos han estudiado el impacto de diversas actividades sociales en los síntomas depresivos en personas mayores de Europa. Han encontrado que la participación en las organizaciones religiosas se asocia con una disminución de los síntomas depresivos, mientras que ser parte de un partido político o una organización, como una rama local de un partido, tiene un efecto perjudicial en la salud mental. La pertenencia a clubes deportivos y sociales tiene beneficios a corto plazo, pero no conduce a una disminución de los síntomas depresivos en el largo plazo.

El estudio, publicado en el «American Journal of Epidemiology», analizó a 9.000 europeos, de 50 años en adelante, durante un período de cuatro años. Mauricio Avendaño, un epidemiólogo de la LSE y autor principal del estudio, dice que la actividad religiosa, como ir a una iglesia, mezquita o sinagoga con regularidad, es la única medida fiable del bienestar mental sostenida entre los factores estudiados. «La iglesia parece desempeñar un papel social muy importante para mantener a raya la depresión y también como un mecanismo de supervivencia durante los períodos de la enfermedad en la edad adulta», ha explicado Avendaño en un comunicado que acompaña al estudio. Sin embargo, añade que el estudio no demuestra cuánto del beneficio se reduce a factores religiosos en la fe en un ser superior, y cuánto se debe al sentido de pertenencia de un grupo.

En declaraciones a la revista «Newsweek», Avendaño añade que las nuevas investigaciones sobre la pertenencia a una religión podría ofrecer ayuda a los profesionales médicos y psicólogos en el desarrollo de tratamientos de salud mental. «Puede haber cosas sobre la iglesia, algún tipo de terapia cognitiva que ayuda a hacer frente a los momentos de enfermedad que debería ser útil en el diseño de intervenciones para disminuir la depresión en las personas mayores», comenta. Según la Organización Mundial de la Salud (OMS), más de 350 millones de personas en el mundo sufren depresión.

Un informe de 2006 de la Fundación de Salud Mental, uno de los principales centros de investigación de salud mental del Reino Unido, señala que la religión y la espiritualidad se han relacionado con niveles más bajos de depresión y que la creencia religiosa ha sido útil en el tratamiento del trastorno de estrés postraumático (TEPT), pero también informa que los niños con una estricta educación religiosa a menudo expresan un aumento de problemas de salud mental. Un estudio de 2011 por investigadores de la Universidad de Harvard ha descubierto que la meditación, una práctica originalmente-espiritual que surgió de las religiones, incluyendo el hinduismo y el budismo, mejora la memoria y reduce el estrés.

Nick Spencer, director de investigación de Theos, un think-tank pro-religión con sede en el Reino Unido, dice que la actividad religiosa añade una dimensión adicional a los beneficios para la salud a los que se añade a pertenecer a un grupo activo, como un club de lectura o un equipo de deportes. «Mi sensación es que la creencia religiosa proporciona a las personas un sentido de propósito, identidad segura y la seguridad con respecto a su destino final», dice Spencer.

No hay comentarios: