Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 25 de febrero de 2015

Caritas Arratia: iazko datu esanguratsu batzuk

Caritas Arratia Merkartean


Caritas Arratia alkarteak isil isilik egiten dau  bere beharra. Arratiako parrokia guztietan dauka boluntarioren bat, nahiz eta gero harrera egiteko bulegoa Igorren kokatuta egon. Gaur egun hamabi boluntario dabiz bertan beharrean.
Ihazko datuak, 2014. urtekoak jakin gurean, eurengana hurreratu gara informazio eske.

-Harrera bulego honetan zelako laguntza emoten dozue?
-Caritas Arratia (hemendik aurrera CA): Sarritan entzutea izaten da egin ahal dogun gauzarik inportanteena dala. Jesusentzat, pertsonarik inportanteena  pobrea dan moduan, Jesusen jarraitzaileentzat bardin izan behar dau. Euren alde jokatu, euren beharrizanei irtenbide bat bilatu. Pertsonea beretatik, aurrera egiteko gai izan daiten bideratu
Jendea larri dator, komunikazio falta handia dauka. Informazioa emoten deutsagu, nora jo, zer pausu emon… Beharrizanaren gainean ondo informatu eta gero, diru laguntza be emotera heltzen gara, horretarako beharrezkoa dogu Arratiako parrokia bakoitzean boluntarioren bat eukitea.
-Iaz zenbat familia lagundu dozuez dirutan?
-CA: 23 familia.
-Zenbat diru gutxi gora behera?
-CA: Iaz 10.000 euro baino gehiago.
Parrokietan, urteko lau kanpainetan  egiten diren diru batze edo kolektetan batzen dana, lehenengo IV. Bikaritzako kutxara eta gero Caritas  Bizkaira bialtzen da eta emoten doguzan laguntza guztiak handik jatorkuz. Horretarako, datuak jarriaz, fitxa batzuk betetzen doguz. Caritaseko Gizarte Langileagaz hilero batzartzen gara laguntzak ondo bideratzeko. Esan behar da, Bizkaiko Caritasegaz bat egiten dogula  laguntzat emoterakoan irizpide bardinak erabiliaz.
Baita Mankomunidadeko Gizarte Langileakaz hartu-emonean egoten gara. Batzarrak eukiten doguz eta kasuak aztertu ahalik eta laguntza egokienak emoteko.
Udal batzuen laguntza ere jasotzen dogu

-Beraz ez dozue jatekorik edo erroparik banatzen?
-CA: Hori Caritasen aspaldi amaitu zan Arratian behintzat. Krisi aldi denpora honetan BALE ak emon dira, eurak erosi dagien behar dabena. Janaria, beste erakunde batzuk zabaltzen dabe, ez guk.
Erropen kasuan txartel bat emoten jake, EKORROPA, Caritasek bultzazten dauzan dendetan erropea erosteko. Denda horretara edozeinek joan leike, gu geu denda horreik promozionatu nahi baditugu eta erropea merke-merke erosi eta baita  beharrizanean dagoen familia bateri txartel bat emoten jake  dohain edo deskontuaz erosteko.
-Nongoa da laguntza jasoten dauan jendea?
-CA: Euskaldunak, lan barik geratu diranak edo R.G.I  kendu deutsienak, hainbat Españatik etorriak eta hemen bizi direnak, eta Europatik kanpoko etorkinak ere bai, Marruecos, Argelia, Guinea, Paquistan, Boliviatik etorriak…
-Hortik aparte beste ekimenik egiten dozue ala?
-CA: Caritas Arratiak bidezko merkataritza be sustatzen dau. Azokaz azoka, Arratiako herri gehienetan bidezko merkataritza zer dan eta produktuok jartzen dauz salgai. Mundu zuzenago baten alde lan hau nahi eta nahizkoa deritxagu.
-Eta kanpainak?
-CA: Hori ere bai, urtean zehar lau kanpaina  egiten doguz, batez ere parrokietan, gizartea eta justiziazko gaiak landuz. Azkena, adibidez, “Eskubideak guztion eskura” izenagaz egin genduan abenduan.
Kanpaina honeek egiteko Bizkaiko beste herrietako Caritasekin koordinazioan gabiz.
-Asmo barririk bai?
-Bai horixe, proiektu barriak baditugu baina boluntarioak falta jakuz, behin preparazioa jaso ondoren martxak jartzeko. Ondo etorria izango da laguntzeko prest dagoen edonor.
-Eskerrik asko zuen informazioagitik. Baten batek gehiago jakin gura balu edo, non aurkitu Caritas:
-CA: Igorreko parrokian daukagu harrera lokala, astelehenetan han izaten gara goizeko 10etatik 11etara, eta telefono zenbakia hauxe da: 946315824

No hay comentarios: