domingo, 14 de agosto de 2016

Arratiatik Begoñara

Milaka lagun Bizkaia osotik Begoñara erromes.

Miles de fieles de toda Bizkaia caminando a Begoña.

Hitzordua: gabeko 10:00etan Kirikiño kafetegian.

  Goizaldean hasiko da Eleizbarrutiko leku desbardinetatik aterako diran bizkaitarrek urtero abuztuaren 15ean Begoñara egiten daben erromesaldia. Santutegia gau osoan zabalik egongo da, Begoñako Ermandadeko kofradiakideen ardurapean, bertara hurreratuko diran 150.000 erromesak hartzeko. Bederatziurrena goizaldeko ordu batean errezatuko da.


Benetan, milaka lagun etorriko da, gauza batek ala besteak bultzatuta, Amatxorengana erromes. Maribel Salcedo da horreetako bat. Zapatilak jantziko ditu, azken hamabost urteetan abuztuaren 14 guztietan egin izan dauan lez, eta oinez aterako da Arratiako beste batzukaz batera gaueko hamarretan. “Ohiko geralditxoa egingo dogu Galdakaon gosaltzeko eta goizaldeko hirurak inguruan helduko gara Begoñara. Ondoren, lauretako mezetan izango gara, ostean, txokolate eta txurroak hartu eta etxera bueltatzeko”. Bueltako bidaia autoz egingo dabe, ordurako “ondo nekatuta egongo garalako”.
Ohituraz egiten dau baina, “batez be, fedez”, azaltzen dau.Maribelen antzera, milaka izango dira –aurreko urteetako jentetza kontuan hartu ezkero, 150.000 inguru- bihar basilikara eta inguruetara hurreratuko diranak.


La tradicional peregrinación del 15 de agosto a Begoña, a la que se calcula que acudirán más de 150.000 personas procedentes de diferentes puntos de la Diócesis, comenzará de madrugada. El Santuario permanecerá abierto durante toda la noche, guardado por cofrades de la Hermandad de Begoña. La Novena se rezará a la 1 de la madrugada.


Ciertamente, serán miles las personas que por distintas razones realicen la tradicional peregrinación a la Amatxu.Maribel Salcedo es una de ellas. Se calzará las zapatillas, como lo ha venido haciendo durante los últimos quince años cada 14 de agosto, y saldrá andando junto a un grupo de Arratia, a las diez de la noche. “Haremos una paradita de rigor en Galdakao para desayunar y llegaremos a Begoña sobre las tres de la madrugada. Luego a misa de cuatro y después de tomarnos un chocolate caliente con churros, a casa”. El viaje de vuelta lo realizarán en coche “porque ya estaremos bien cansadas”.
Le mueve la tradición pero, “sobre todo, la fe”, explica.Al igual que Maribel serán miles, teniendo en cuenta los números de los años anteriores, unas 150.000, las personas que se acercarán mañana a la basílica y a sus alrededores.

Publicar un comentario