Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 19 de marzo de 2021

Garizuma eta Aste Santuko ohiturak Gorbeialdean: Manu Etxebarriaren berbaldia Igorren



Manu Etxebarria Ayesta, Zeberioko semea, ezaguna da gure artean. Arratiako Elizaren blogean be hilero egiten dau bere idazlana. Hona aspaldi, 2014. urtean, Arratian emon eban ebarbaldiari buruzko alkarrizketea.


-Manu: zein izango da berbaldiaren mamia?

-Berbaldiaren nondik norakoan, besteak beste, puntuok jorratuko neunkez.
Hasteko Garizuma eta Aste Santuaren egutegi edo kalendarioa. Jarraian,
Hauts-egunaren aurreko eta atzeko garaia eta ohiturak: Aratusteak eta
Garizuma. Gero, Garizuma barruko agindu-ohiturak: baraua, bijilia
eta buldea; misinoiak edo ejerzizioak; Erramu eguna eta ereinotza;
prozesinoak; Zapatu Santu gauerdiko mezea eta suaren jatorria;
Pazkoazkoagaz betetzea urtean behin; Pazko-opariak: morrokota/mokotsa
etab.

-Aspaldi jaso dozuzan ipuniak be izango dabe tarterik?

-Guzti honegaz batera, Gorbeialdean batu dodazan garai honetako mito eta
esaunda polit batzuk kontatu eta azalduko dodaz Etno-Linguistika bidean.

-Gaur egungo Arratian ez da ordukoa. Fede arloan be ba dira aldakuntzak. Horri buruz ba dozu zer esan?

-Azkenik, eta , gaur egunera etorririk, gizarte-ohitura aldaketa aitatuko
neunke . Gaurko hiru belaunaldiak konparatuz nondik nora goazen.
Baina, kontuz! Ohiturak ohitura, Jesusen Ebanjelioko mezua ez da aldatu.
Sinismenduna izan, nahiz izan ez, Jesusen mezuak danontzat balio dau
benetako etikaren bidean. Ona izan eta on egitea danon eginbeharra da
mundu honetako ibilbidean. Geure esku dago etorkizuna. Bai horixe!

Eskerrik asko Manu, bertan ziango gara entzuteko irrikan.

Berbaldia Igorreko parrokiko lokaletan izango da, martxoaren 7an, barikuan, arrastiko 7etan hasita, eta Arratiako Elizak antolatzen dau.

Informazio zablagoa: www.arratia.tk

No hay comentarios: