Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 6 de septiembre de 2013

Ebanjelioaren indarra askatu: Jose Antonio Pagola



Gogoeta astean Jose Antonio Pagolak aurkeztu behar eban ponentzia. Operatu barri egoala eta hona hemen testu zoragarri hau.

EBANJELIOAREN INDARRA ASKATU









EBANJELIOAREN INDARRA ASKATU

1. Transmisio erako pastoralaren krisia

2. Pastoralgintzarako era berrien bila

- Harrerako pastorala
- Fede-proposameneko pastorala
- Elkarrizketako pastorala

3. Ebanjelioaren indar salbatzailea berreskuratu

- Ebanjelioa, krisi erlijiosoaren atzaparretan
- Ebanjelioaren indarra lehenengo elkarteetan
- Ebanjelioaren indarra askatu

4. Ebanjelioa, nortasun kristau berriaren hasiera
Gisa

- Elkarrekin hartu Ebanjelioaren indar
eraldatzailea
- Jesusek irekitako bidetik sartu
- Kristautasuna bizitzeko eratzat hartu
- Elkarrekin eliz nortasun berri batera berpiztu

Hogeita bat garren gizaldiaren hasieran, Joan Paulo
IIgarrenak, Novo Millenio Ineunte izeneko Idazki
Apostolikoan hau zioen: «berpiztu aldi pastoral zoragarria
datorkigu»1. Aita Santuaren arabera, lehenengo
ebanjelizatzearen iturrietara itzuli behar dugu «hasierako
indar hura gure baitan biziberritzeko»2. Aita Santuak
espero du ebanjelizatze berriaren sugarrak «misiolari
izatera bultzako duela berriz ere Eliza eta ekimen hori ez
dela ‘aditu’ bakan batzuen esku uzterik egongo;
alderantziz, azkenean Jainkoaren Herriko kide guztiek
heldu beharko diotela erantzukizun horri»3.
Garai hauetan, gizartean eta kulturan sekulako
aldaketa ari da gertatzen, aurrekaririk gabekoa. Aldi
honetan Paulo VIgarrenak zioena datorkigu gogora:
ebanjelizatze-lana, «Elizaren funtsezko zerbitzua da...
Ebanjelizatzea Elizaren zoriona eta berezko bokazioa da,
barru-barruko izaera edo nortasun sakonena. Eliza
ebanjelizatzeko da»4. Baina aldaketak sakonak eta
azkarrak dira, oso sakonak eta oso azkarrak; eta jada ezin
1 Juan Paulo II, Novo Millenio Ineunte, 29.zenb.
2 Idem, 40.zenb.
3 Ibidem
4 Paulo VI, Evangelii Nuntiandi, 14.zenb.

dugu garai bateko eskema eta planteamenduen bidez
ebanjelizatu, izan ere jarduera horiek betiko amaitzen ari
den testuinguru kultural batekoak baitira. Egin behar
duguna zera da: bila hasi, apaltasunez eta uste onez. Egin
behar duguna da ebanjelizatzen ikasi, Elizak orain arte
ezagutu ez duen egoeran eta sortzen ari den gizarte
berrian. Inork ez dauka errezeta magikorik. Inork ez daki
ziur zer egin behar den. Urte askoan ibili beharko gara
bila. Denbora askoan saiatu beharko gara. Bilaketa-giro
honetan hartu behar da nire ekarpen xumea.
Gaur egun ari dira ebanjelizatze-eredu batzuk lantzen.
Baina ni ez nator ebanjelizatzeko bide zehatz bat
proposatzera. Nire helburua da azaltzea, Ebanjelioak
«estatus» berri bat behar duela Eliza barruan eta
ebanjelizatzeko jardueraren paradigma berri bat. Honen
ardatzak izango lirateke: batetik, Jesus berreskuratzea,
Jesus Jauna berreskuratzea, «gure fedearen iturburu»5
gisa, bera baita gaurko gizarte honetan fedea erne arazteko
gai den bakarra; bestetik, Ebanjelioak daukan indar
askatzailea eta gizatiartzailea askatzea; hirugarren, gaur
egungo gizon-emakumeei harreman-bide hurbil eta zuzena
irekitzea Ebanjelioko kontaerekin; azkenik, Jainkoaren
5 Hebrearrei 12, 2

Herriko kide guztien erantzukizuna eragitea eginkizun hau
betetzeko: Jesusen Ebanjelioaren inguruan elkartuko diren
taldetxoak sortu eta garatzea.

1.    Transmisio erako pastoralaren krisia

Esan daiteke gaur egun gure artean bultzatzen diren
pastoralgintzako eredu nagusiak, bosgarren eta seigarren
gizaldi aldera osatuz joan zen eredu tradizional batean
oinarrituz garatu direla eta Letrango IV. Kontziliotik
aurrera sendotu zela (1215). Oparoa izan da benetan eredu
hori. Modernitate aurreko gizarteko kristauen fedeari arnas
eman eta eutsi dion eredua da, modernitatearen krisialdia
iritsi arte6.
Mendez mende Elizaren eginkizun nagusia zera izan
da: fedea, iraganetik jasotako herentzia gisara
transmititzea. Pastoral hau egoki txertatzen zen gizarte
hartan, izan ere orduko kulturaren arabera, sinesteak,
balioak eta jokaerak berezko eran eta ia zuzen-zuzenean
igarotzen ziren belaunaldiz belaunaldi. Aurreko kristauen
6 Philippe Bacq-Christoph Theobald (Eds). Una nueva oportunidad para el Evangelio. Hacia una
pastoral de engendramiento. Bilbao, Desclée de Brower, 11-14

pentsaerak, jarrerak eta jokaerak bereganatuz egiten zen
pertsona bat kristau. Testuinguru sozial eta kultural
honetan, Elizaren eginkizun nagusia hauxe da: doktrina,
morala, sakramentuak eta debozioak, otoitza eta Elizaren
diziplina zuzen transmititzea.
Transmisio-pastoral hau «sailkapen-pastorala» da, izan
ere kristaua parrokiaren eremu zehatzean sailkatzen baitu,
bere bizitza erlijiosoaren ibilbidea jaiotzatik hasi (bataioa)
eta heriotzaraino (azken oliadura) finkatuz. Pastoral honen
zutabeak apaiza, parrokia eta sakramentuak dira. Bizitza
kristauaren joan-etorria igandeko mezaren eta, tarteka,
aitortzako sakramentuaren inguruan egiten da. Apaizak,
parroki-elizaren ondoan bizi dena, parrokiaren batasuna
bermatzen du bere autoritateaz: eliztarrak deitzen ditu;
haientzat meza eta sakramentuak ospatzen ditu; doktrina
kristaua hots egin eta erakusten du eta Elizaren aginduak
bete daitezen zaintzen du.
Pastoral hori, zortzi mendetan aldaketa handirik gabe
garatu dena, gauza izan da Jesusen mugimenduari
egonkortasun eta berdintasun handia emateko. Erlijio

bihurtu du mugimendu hori, eta kultu-gune bateko lurralde
batean bizi izan da. Hor, kristauek, bataiatuen erroldan
izen emanda, «kristandadeko gizarte» bat osatzen dute.
Pastoral hau zilegi da. Ez zilegi bakarrik baizik eta, egitez,
Jesusen oroitzapena gureganaino gorde eta helarazi duen
pastorala izan da, eta Ebanjelioaren balio handiak piztu eta
eragin ditu kristau herrian.
Gaur egun, ordea, transmisio erako pastoral hau gero
eta ezinezkoagoa bilakatzen ari da. Hobe dugu Elizan
lehenbailehen jabetu, fedea transmititzeko molde zehatz
horrek ez duela balioko etorkizunean. Joan ziren gizarte
estatikoaren garaiak, atzean utzi dugu gizarte tradizional
eta homogeneoa, eta buru-belarri murgildu gara gizarte
dinamikoan. Gure gizartearen ezaugarrietako bat da eten
gabe aldatzen ari dela. Belaunaldi berriak ez dira bizi
atzokoari begira baizik etzikoari erne. Etorkizunari,
berriari, sortzen ari denari jartzen diote arreta oraingo
belaunaldiek. Gazteek ez dute bizitzen ikasten beren
arbasoei begiratuz baizik oraingo kulturak, bilakaera
betean, eskaintzen dizkien esperientzia berrietatik edanez.

Gertaera honek ondorio larriak ditu. Aurrekoen
nortasun kristaua kopiatu hutsarekin, jai du fedearen
transmisioak; belaunaldi berriek ez dute ikasiko kristau
izaten gurasoak, apaizak edo katekistak imitatuz. Beste
bide batzuk urratu beharko dituzte Jesu Kristoren
berezkotasuna eta indar salbatzailea deskubrituko
badituzte; fedea pentsatzeko, esateko, adierazteko edota
ospatzeko erak ezingo dira beren gurasoen edo aitonaamonenak
berberak izan. Hau da, transmisio-pastoralak
ezin du izan betiereko eredua, etorkizuneko gizartearen
jarduera ebanjelizatzaileari arnasa emango eta argi egingo
diona.

2. Pastoralgintzarako era berrien bila

Urte gutxian gero eta gizarte sekulartuago eta anitzago
batera igaro gara, azkar igaro ere era askoko
alderdiengatik. Gizarte honetan erraza da fede-krisia
antzematea, igandeko ospakizunetik aldenduta bizi da
jendea, bataioak doitzen ari dira, apaizak bakanduta daude,
kristau elkarteak zahartuta eta parrokiak ahul oso,
pastoralgintzarako. Horregatik, azken urteotan, pastoral
7
eta ebanjelizatze jarduera berrien bilaketa ari da gertatzen7.
Hiru ildo besterik ez ditut aletuko, bilaketa honi argi
egiten ari baitzaizkio.

· Harrerako pastorala

Vatikanoko II. Kontzilioak sortutako giro
berritzailean, azkar asko planteatu ziren funtsezko hainbat
auzi: zer da, izan ere, fedea transmititzea? Transmititzen
ari garena Jesu Kristorekin bat egite bizia al da ala
gizarteko ohitura bat, gizartea zenbat eta sekulartuago
orduan eta desagertuago geratzen ari dena? Ez al da igaro
behar fede soziologiko batetik fede pertsonalizatuago eta
arduratsuago batera? Ez al da beharrezkoa gizonemakumeen
bizitzari eta konpromisoari gehiago helduko
dion fedea sortzea?
Planteamendu horietatik etorri da harrerako
pastorala, erneagoa bateko eta besteko behar eta
egoeretarako, eta zabalagoa, deskristautzen ari den
gizarteko pertsonei egokiago erantzuteko. Hala, ugaldu
egin dira azken urteotan kristau-sarbiderako hainbat
7 Idem, 14-23

prozesu, baita ere helduen katekesia, familientzako
katekesia, eta gazteen sendotza prestatzeko ekimenak.
Harrerako jarrera honek on egin du. Mesederako izan
da fedearen ohiko transmisioa eraberritzeko. Hona
ezaugarri nabarmen batzuk: apaizak askoz gehiago
hurbildu dira laikoengana, erantzukizunak konpartitzeko
jarreraz, harremanerako eta elkarlanerako asmoz; taldeen
eskaerak egokiago hartu dira aintzat; aniztasun erlijiosoari
begirune handiagoa izan zaio; pertsonen harrera gehiago
zaindu da, bakoitzaren fede-egoera zertan den kontuan
hartuz...
Nolanahi ere, doi-doi lortu da nahi zen funtsezko
helburua: parrokiak, gero eta gehiago, benetako kristau
elkarte bilakatzea, sekularizatutako giroetatik datozen
pertsonak hartzeko kapaz eta federako sarbidea
eskaintzeko gai. Gilles Routhier pastoralgile ezaguna da
Kanadan eta berak dio, Quebecen hirurogeita hamarreko
hamarkada ezkero bide honetan egindako ahalegin
guztiak, ia alferrik izan direla. Gure artean, emaitzarik
onena, agian, honako hau dugu: hainbat kristau talderen
9
sorrera, izaera eta ibilbide desberdinekoak, eta hedadura
ebanjeliko gutxikoak.

· Fede-proposameneko pastorala

Bien bitartean, ohiko kristautasuna ahituz joan den
neurrian, zailtasun eta arazo berriak azaldu dira parrokien
eguneroko bizitzan: gazte-jendeak, gehienean, utzi egin
dio mezetara joateari; gero eta bakanagoak dira
sakramentuak hartzera gerturatzen direnak (bataioa,
sendotza, ezkontza...); apaizak eta pastoral-laguntzaileak
zahartu egin dira...
Horrek guztiak beste galdera batzuk eragiten dizkigu.
Zerbitzuren baten galdezka, parrokiara inguratzen direnak
hartzea, nahikoa al da? Ez al da hau jarrera geldoegia,
pasiboegia, gizartean, etxeetan eta kontzientzietan fedea
nola ari den itzaltzen ikusten ari garen garairako? Hau aski
al da, Jesusek bere ikasleei eman zien zeregin hura
betetzeko, alegia, Jainkoaren Berri Ona hots egiteko eta
bere erreinuari bideak zabaltzeko? Nahikoa al da

«iraupenean» edo «heriotza duinean» inspiratzen den
pastorala?
Urteotan oihartzun dezente izan du Europan
Frantziako Gotzainen Batzarrak 1994ko azaroan egin zuen
planteamenduak. Izenburu esanguratsua du: «Gizarte
berrian fedea proposatu»8. Apezpiku frantziarren arabera,
gure gizarte sekulartuan eta anitzean fedearen berri
emateko beharrezkoa da beste era bateko pastoralgintza
bat ikastea. Iragan-mina eta proselitismo inozoak utzi eta
fedea komunikatzeko beste era batera igaro beharra
daukagu. Hona gotzain frantziarren oinarrizko aukera:
«Guk baldintza berrietan hartu behar dugu Jainkoaren
oparia eta, aldi berean, jatorrian izan zen ebanjelizatzeadierazpena
topatu behar dugu berriro: Kristoren
Ebanjelioaren proposamen erraza eta indartsua»9.
Jarrera-aldaketa hau oso garrantzitsua da. «Fedea
eskaintzea» ez da bakarrik Elizara hurbiltzen direnen
eskari erlijiosoei erantzutea. Horrez gain, fedea eskaintzea
ekitea da; esan nahi du, kristau fedea aurkeztera ausartzea
8 Proposer la foi dans la société nouvelle. Lettre aux catholiques de France. Paris, Ed. du Cerf, 1997
9 o. c., 37

Jainkoaz gero eta axolagabeago eta ahaztuago bizi den
gizartean. Baina, bestetik, fedea proposatzea ez da
transmisiorako eredu tradizionalera itzultzea. Jean Rigal,
Frantziako Tolosako Ikasketa Erlijiosoen Institutuko
teologo eta pastoralgilea, honela mintzo da «fedeproposamena
» azaltzen duenean: «Kontua da proposatzea
baina inposatu gabe, kontzientziak esnatzea baina
menperatzeko asmorik gabe, zentzu baten lekukotasuna
ematea baina denek onartuko dutenik espero gabe, kristau
fedea hots egitea makina bat mezuren artean: “Zuk nahi
baduzu”, esan ohi zuen Jesusek behin eta berriz. Gauza
bera Elizak: bere egitekoa pertsonen askatasunaren eta
kontzientziaren aldeko deia egitea da»10
Frantziako Gotzainen agiriak oso aldaketa ona dakar,
zalantzarik gabe, ebanjelizatzeko jarrerarako. Elizak ez du
inon eta inola eman behar erakunde inposatzailea,
epaitzailea edo mehatxugilea denik, baitezpadako bere
aginte sakratua tarteko; alderantziz, Eliza fede kristaua
eskaintzen den askatasun-gune eta gonbidapen-lekutzat
hartua izan behar da alde guztietan. Ildo honetan eman
10 Jean Rigal. L’Eglise en chantier. Paris, Ed. du Cerf, 1997, 76-77

zaio bidea fedeari Frantzian eta beste toki batzuetan, eta
ekimenak egin dira urrutiratutako pertsonekin,
katekumeno heldu batzuekin eta, batez ere,
«recommençants» deitzen direnekin egindako lan handia,
hasieran nagusiki Henry Bourgeoisek eraginda Lyonen,
berriro fede kristaura atxiki nahirik dabiltzanei
laguntzeko11.

· Elkarrizketako pastorala

Baina bilaketa etengabea da. Behin eta berriz
sortzen dira galdera eta planteamendu berriak. Zalantzarik
gabe, beharrezkoa da fedea gizarte berri honetan
proposatzea, baina horrek ez al du eskatzen gaur egungo
gizon-emakumeekin elkarrizketatzea? Nola liteke Jesu
Kristoren Berri Ona proposatzea oraingo mundualdiaren
galderak entzun gabe? Zer izan behar da Eliza? Bere egia
besteei eskaintzera deitutako erakundea besterik ez? Ez al
dauka besteei zer entzunik? Beste alde batetik, Jesu
Kristoren Berri Ona entzuteko, ez al dugu guztiok egoera
sozio-kultural berri honi adi jarri behar? Fedea
11 Henry Bourgeois. Los que vuelven a la fe. Bilbao, Mensajero, 1995; «Á l’appel des recommençants.
Evaluations et propositions». Paris, L’Atelier, 2001. José Antonio Pagola. Creer, ¿para qué?
Conversaciones con alejados. Madrid, PPC, 2008; Escuchar a los alejados. San Sebastián, Idatz, 2005.

proposatzen dutenek, ez al dute beraiek ere bihotz
berritzeko deia entzun behar? Ez al du Elizak Jainkoaren
deia entzun behar? Izan ere, gizarte honetatik ari zaigu
Jainkoa guztioi deika eta hementxe ari da Jainkoa bere
seme-alaba guztien barruan, lan eta lan.
Azken urte hauetan jabetuz joan gara guztiekin
elkarrizketa gogoz egin behar duela beti Elizak, baina
hitzetik ekintzara igaro behar izaten denean, apenas
lortzen den bide berririk urratzea. Saiatu zen Paulo
VIgarrena elkarrizketa eragiten Ecclesiam suam entziklika
garrantzitsuan, baina ia alferrik. Hainbeste mendetan
elkarrizketari bizkar eman zion pastoralgintza bultzatu eta
gero, orain ez da erraza goizetik arratsera elkarrizketan
ikastea. Nola bultzatu elkarrizketa, betiko estrategietan
edo aukera interesatuetan erori gabe? Zeintzuekin hitz
egin dezakegu? Zein giza gune daude gizarte honetan
elkarrizketa egiteko modukoak? Zeri buruz elkarrizketatu?
Zeren arabera?
Ezagutzen dudanaren arabera, urratsik
garrantzitsuenak isilka egin dira baina eraginkorrak izan

dira sakramentuak prestatzeko pastoralgintzan (bataiatuen
gurasoak, ezkontzarako prestaketak...). Arlo horretan apaiz
batzuek eta lankideek lortu dute parrokiara hurbiltzen
direnekin senitarteko giroa sortzea eta elkarrizketa piztea,
elkar entzuteko jarrera zabalaren bitartez. Egiten ari diren
ahaleginak gorabehera, Elizan, neurri handian, eskaintza
eta eskariaren arabera gabiltza oraindik: Elizan
«eskaintza» bat daukagu, gizakiaren «eskari» sakonenei
erantzuten diena. Eskema honek honelako planteamendu
eta galderak eragiten ditu: Zergatik, gaurko gizonemakumeei
ez zaie axola Elizaren eskaintza? Nola asma
dezake Elizak bere eskaintza hobetzen eta erakargarriago
bihurtzen? Azpi-azpiko auzia, ordea, beste bat da:
planteamendu hau al da egokiena fedea sortarazteko?

3. Ebanjelioaren indar salbatzailea berreskuratu

Kristautasuna gure artean jasaten ari den krisiaren
sintomarik larri eta begi-bistakoena, praktika erlijiosoaren
beherakada geldiezina da. Azter daitezke gertaera honen
iturburuan dauden bateko eta besteko eragileak. Gauza bat
dago argi: Elizak galdu egin du bere erakarmena. Datu

honek galdera bat eginarazi behar digu, nahitaez: zertan
jarraitu behar dugu, Eliza honetatik fedea transmititzeko
bide bila huts-hutsik, ikusirik Elizari gaina hartu diola
kultura sekularraren bilakaera azkarrak, gero eta gutxiago
erakartzen duela, eta gero eta sinesgarritasun txikiagoa
duela? Ala Jesusen Ebanjelioa lehenbailehen berreskuratu
behar dugu, pentsatuz hura bakarrik dela kapaz fedea
ernearazteko gizarte modernoaren barruan?12

· Ebanjelioa, krisi erlijiosoaren atzaparretan

Gaur egun kristau elkarte batera inguratzen direnek
ez dute aurrez aurre topo egiten Jesusen Ebanjelioarekin.
Antzematen dutena da gizaldiz gizaldi jardundako
erlijioaren ibilia, ezagun duena krisian dagoela eta
gainbeheran doala. Ebanjelioa ezkutatuta daukate hainbat
jarduerak, ohiturak, deboziok eta formula erlijiosok, askori
hain ulergaitzak eta onartezinak zaizkionak gaur egun.
Erlijio horren barruan, ez dira gai Ebanjelioari Berri
Onaren antzik hartzeko; alegia, Jesusek giza historian
12 Paul Tihon. Pour libérer l’Evangile. Paris, Ed. du Cerf, 2009

eragindako zirrararen ondorioz sortutako Ebanjelioa, ez
dute Berri Onarekin lotzen erlijio horretan.
Elkarte horietan sartzen bagara, ikusiko dugu kristau
asko, berez, erantzun bila dabilela beren behar
erlijiosoentzako. Ez dirudi besterik behar dutenik. Gisa
horretan, kristautasun horrek ez du Jesusen Ebanjelioaren
arabera bizitzen ikasten ari diren «ikaslerik» sortarazten,
erlijio baten jarraitzaileak baizik. Ez ditu Jesusen
«jarraitzaileak» sortarazten, haren egitasmoarekin bat
eginda, Jainkoaren erreinuari bide egitera emanak;
alderantziz, erakunde erlijioso bateko kideak sortarazten
ditu, ezarrita dagoena gutxi-asko betetzen dutenak.
Horietako makina batek seinale du ez daukala biziharremanik
ez Ebanjelioarekin ez Jesusekin berarekin. Ez
dute sumatu ere egiten ze aldaketa gertatuko litzatekeen
beren baitan, Jesusek eta Ebanjelioak beren bizitzaren
muina harrapatuko balute. Mendez mende datorren
pastoralgintzaren garapenarekin, azkenean zera gertatzen
da: erlijio bateko doktrina, morala eta sakramentuak
oinarri hartuta egituratzen duela ia beti kristauen fedea, ez

Jesu Kristo norberak aurkitu izanaren esperientziaren
arabera. Hala ere, Benedikto XVI.ak esan bezala, «ez da
hasten kristau izaten erabaki etiko batengatik edo
burutapen handiren bat dela medio, baizik eta gertaera
batekin topo egin delako, Pertsona batekin topo egin
delako, bizitzari etorkizun berria ematen diona eta, beraz,
argibide erabakigarria»13.
Zalantzarik gabe, gaur ere erlijio horren barruan ari
da Jesus zentzua eta arnasa emanez kultuari eta kristau
horien jokaerari. Jesusi eta bere Ebanjelioari buruz hitz
egiten da orain ere. Haren Mezua Jainkoaren Hitz gisa da
aldarrikatua, nahiz eta gero, arreta predikariaren hitzei
jarri. Gaur ere hitz egiten da «Jesusen eredua jarraitzeaz»,
haren «antzera jokatzeaz», jaunartzekoan hura «hartzeaz».
Baina, eskuarki, Jainkoaren herrian ez da lortzen Jesu
Kristorekiko atxikipen bizia ezta ere ikasleei eta
jarraitzaileei dagokien lotura.
Kristau on askok «bigarren eskutik» edo zehar
bidetik ezagutzen du Ebanjelioa. Jesusi eta haren mezuari
buruz dakiten guztia, predikatzaile eta katekisten hitzen
13 Benedikto XVI, Deus Caritas est, 1.zen.

bidez, nola edo hala osatu dutenetik datorkie. «Jesusen
hitzekin» harreman zuzen eta hurbilik gabe bizi dute
erlijioa. Ez zen hala izan lehenengo kristauentzat: Jesusen
hitzak «arnasa eta bizia»14 ziren haientzat.
Hauxe da funtsezko datua. Krisian dagoen
erlijioaren barruan mugatua, Ebanjelioaren bizi-indarra
blokeatuta geratzen da, gaur egungo emakume eta
gizonekin harremanean jartzeko biderik eta tokirik gabe.
Erakarmena galdu duen tradizio kultural eta erlijioso baten
barrutik hots egina, Ebanjelioa ez da gai bere indar
gizatiartzailea eta salbatzailea zabaltzeko.

· Ebanjelioaren indarra lehenengo elkarteetan

Jesusen Ebanjelioa da lehenengo kristau elkarteen
sorburu, bizitza eta hazkundeko protagonista nagusia.
Jesusen Berri Ona non entzuten eta onartzen den, han
agertuko dira aurreneko elkarteak. Ebanjelioak ernarazten
du fedea. Oso garrantzitsua da Pauloren, Pedroren edo
Bernaberen jarduera, baina «Ebanjelioaren zerbitzariak»
14 Joan 6, 63

besterik ez dira. Gertaera erabakigarria Jesusen Berri Ona
da.
Ebanjelio hori ez da doktrina bat, ezta ere filosofia
bat, ez erlijio bat ere. Ebanjelioa Jesus da, Kristoa, haren
mezua, bizitza, heriotza eta piztuera. Bera da Jainkoaren
Berri Ona dakarrena eta bera, Berri Onaren mamia.
Ebanjelizatzaileek Ebanjelioa leku batera ekartzen
dutenean, Jainkoaren «indar salbagarria» sartzen ari dira
toki hartan. Hauxe da Paulok sinesten duena: «Ez dut berri
ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra (dynamis tou
Zeou) baita fededun guztiak salbatzeko»15.
Hasierako kristau elkarteetako gertaera funtsezkoa
Ebanjelioaren indar salbatzaile horren hedapena da,
Hitzaren hazkundea, honen sarrera Inperioko lurraldeetan
barrena. Honela dio Pauloren ikasleren batek 80.urte
aldera idatzi zuen gutunak: «Berri onaren mezua,
Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu
zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta
fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe»16.
15 Erm 1, 16
16 Kol 1, 6

Ebanjelioa hazten eta fruitua ematen ari den leku dira
elkarteak. Jesusen Ebanjelioa da fedea ernarazten ari dena.
Garai bertsuan, honela dio Pedroren ondarea jasotzen duen
idazki batek: «Berriro jaio zarete, eta ez hazi hilkorretik,
hilezkorretik baizik, bizia den eta betiko dirauen
Jainkoaren hitzetik... Hitz hau, berriz, zuei hots egin
zaizuen Berri Ona da»17.
Kristautasunaren hastapenetan, bizia betean dabil
Ebanjelioa, batera eta bestera, kristauen artean, elkarteen
fedeari eusten eta haztea ematen. Jesusen jarraitzaileek
Ebanjelioa hartzen dute, haren esana egiten dute18,
«Kristoren berri onari dagokion jokabidea izaten»19
saiatzen dira. Ebanjelioa dute elkarte horiek beren akuilu
eta indar. Ebanjelizatzaileak kartzelan sartuko dituzte,
baina Jainkoaren Hitza bere lana betetzen ariko da:
«honengatik nago neketan, gaizkile bat bezala katez lotua;
baina Jainkoaren Hitza ez dago katez lotua»20.

· Ebanjelioaren indarra askatu
17 1 Pedro 1, 23-25
18 Ikus Erm 10, 16
19 Flp 1, 27
20 2 Tm 2, 9


Ez al da iritsi garaia Ebanjelioa beldurrik gabe
jartzeko Elizaren eta kristau elkarteen erdi-erdian?
Vatikanoko II. Kontzilioak gogorazi digu, gizaldiz gizaldi,
Ebanjelioa dela beti Eliza biziarazten duena: «Ebanjelioa
da, aldi oro, Elizarentzat, bere bizitza guztiaren oinarria»21.
Ez dago fede-transmisiorik egiterik Ebanjelioaren
presentzia salbatzailea gabe. Oraingo hain garai larrian,
Ebanjelioa bilakatu behar da pastorala berritzeko
beharrezkoa dugun aurren-aurreneko tresna22.
Kristau elkartea, Jesusen Ebanjelioa hartzen duen
esparrutzat hartu eta antolatu behar dugu. Esparru apal eta
hauskorra une hauetan, baina beste ezer baino lehen,
Ebanjelioaren harrera zaintzen duen esparrua. Parrokiak
Ebanjelioarekiko esperientzia zuzen eta hurbilaren gainean
berreraiki behar ditugu. Sinestedunak, sinesmen
gutxiagokoak, sinesmen urrikoak eta baita sinesgabeak
ere, denak Ebanjelioaren inguruan elkartu. Krisian dagoen
21 Lumen Gentium, 20
22 Ikus L. Bressan eta G. Routhier. Le travail de la Parole. Brusela, Lumen Vitae, 2011, bi lan
garrantzitsu: Luca Bressan, Une pastorale à l’écoute de la Parole (57-80) eta Gilles Routhier,
L’Eglise naît de la Parole (123-138).

parrokiaren gorputza Ebanjelioaren indarraz suspertu eta
biziberritu.
Horretarako Ebanjelioa elkarrekin entzuteko gune
berri bat sortu beharra dago. Ebanjelioari sinestunengana
beraiengana iristeko aukera eman behar zaio. Baldintzak
eratu behar dira esperientzia berri bat bizi ahal izateko:
Jesusen Ebanjelioa elkarrekin entzun eta partekatzea.
Ebanjelioa guztientzat eskuragarri izateko topaketak egin
behar dira, haren indarra guztien bizitzan sartu ahal
izateko, bakoitzaren arazo, krisi, beldur eta itxaropenak
baztertu gabe. Ebanjelioak gure artean agertu behar du.
Aurren-aurreneko eginkizuna, Ebanjelioaren indar
berritzailean sinestea da. Fedea bizitzen erakusten du
Ebanjelioak, ez derrigortuz baizik erakarriz; kristau bizitza
biziarazten du, ez betebeharraren betebeharrez baizik
argituz eta kutsatuz. Ebanjelioarekin harremanean Jesusen
jarraitzaileen benetako nortasuna berreskuratuko dugu.
Sinetsita nago «ebanjelizatze berriaren» sekretua hauxe
dela: Ebanjelioarekin harreman zuzen eta gertukoari
ekitea.


4. Ebanjelioa, nortasun kristau berriaren hasiera
gisa

Zalantzarik gabe, beharrezkoa da Ebanjelioaren
indarra askatzea kristau elkarteko jarduera pastoral
guztien barruan (Eukaristiaren ospakizuna, homilien
predikua, katekesi-bideak, karitate zerbitzuak...)23. Baina
hemen proposatu nahi dudana, pastoral dinamika berri bat
da, Ebanjelioaren harrera kristau nortasun berri baten
hasiera bihurtzeko. Ez dugu bizi behar iraganetik datorren
kristau fedea zaintzen; alderantziz, Ebanjelioa elkarrekin
entzuten ikasi behar dugu, Jesu Kristorekiko leialagoa
izango den geroa urratu ahal izateko.

· Elkarrekin hartu Ebanjelioaren indar eraldatzailea

Vatikanoko II. Kontzilioak honela dio: «idazki
guztien artean, are Itun Berrikoetan ere, ebanjelioek
lehentasuneko tokia dute, bidezkoa denez, gizaki egindako
Hitzaren bizitza eta irakaspenaren lekukotasun nagusia
23 Ikus Verbum Domini sinodo osteko Dei Apostolikoa, Jainkoaren Hitza bizitzan eta Elizaren misioan
jorratzen duena.

baitira, gure Salbatzailearena»24. Ebanjelioak ez dira Jesusi
buruzko irakaspen akademikoa azaltzen duten liburu
didaktikoak. Ez dira katiximak. Ez dira biografiak ere,
haren ibilbide historikoaren berri zehatza izan dezagun
idatziak. Idazki hauetan jasotzen dena hauxe da: Jesusek
eragin zien zirrara aurrena erakarri zituen gizon-emakume
haiei eta bere deiari erantzun ziotenei.
Horregatik, ebanjelioak berdinik ez duten lana dira
kristauentzat eta ez ditugu gainerako liburu biblikoekin
parekatu behar. Ebanjelioetan bada zerbait beste inon
aurkituko ez duguna: Jesusen oroimena, hasieran jarraitu
zioten gizon eta emakume haiek gogoratu, sinetsi eta
maitatu zuten bezalaxe. Jesusekin izandako esperientzia
zuzenetik sortutako lau idazki hauek ditugu, haren indar
salbatzailearekin lotuko gaituzten bide jatorrena.
Gaur egun, batez ere liturgia eta sakramentuen
ospakizunetara emana dago parrokietako dinamika. Ia
guztia egituratzeko irizpidea, sakramentuen ospakizuna da
eta horiek egoki prestatzea. Ezin ote da mendez mende
datorren fedea bizitzeko era aberastu, beste dinamika bat
24 Dei Verbum, 18. zen

txertatuz? Beste dinamika bat, ebanjelioen pasarteak
irakurriz, eliztar-talde txikietan, eta Jainkoaren herriaren
parte zabal baten esku hartze bizia ahalbidetuz? Talde
txiki hauetan guztietan Ebanjelioa entzutea, ez litzateke
izango beste ekintza bat, halako edo bestelako ekintzen
artean beste bat; alderantziz, kristau elkartearen fedea
biziberritu dezakeen iturria genuke.
Talde hauen ezaugarririk berezi eta berezkoena
hauxe da: federa esna aldia, ebanjelioetan kontatutako
Jesusekin harremanean aldaketa-esperientzia eginez bizi
daitekeela, ez «doktrinamendu» edo «ikasketa-prozesu»
bidez. Talde hauetan entzuten dena, ez da katekista baten
irakaspena edo apaiz baten predikua, baizik Jesusengan
gorpuztutako Jainkoaren Hitza. Bilatzaile-jarreraz irakurri,
entzun, gogoetatu eta partekatutako pasarte ebanjelikoak
bidea ematen du, nolabait ere, Galilean barrena Jesusekin
ibili ziren hasierako gizon-emakume haien jatorrizko
esperientzia biziberritzeko25.
25 Fedea esnatzeko Ebanjelioa entzuteak ez gaitu eraman behar «katiximaren generoa» gainditutzat
dagoela pentsatzera (J. Ratzinger, Catéchèse et transmision de la foi, Perpignan. Éditions Tempora,
2008), baina gogoan izan behar dugu, Joan Paulo II.aren arabera, Eliza Katolikoaren Katiximaren
helburua «doktrina katolikoa osotoro aurkeztea dela, norberari ahalbidetzen diolarik Elizak egunerokoan
sinesten, bizi, ospatu eta otoizten duena ezagutzea» (Laetamur magnopere Idazki Apostolikoa, 1997ko
abuztuaren 15a). Fedea esnatzeko beharrezkoa da Jesusen Ebanjelioa hartzea.

Transmisioko pastoralak erraz jotzen du, tradizioak
belaunaldiz belaunaldi emandako fede-edukietan jartzera
arreta guztia. Ebanjelioarekin topo egiteak, aldiz,
elkarrekin «Barruko Irakasleari» entzutea du ardatza,
pasarte ebanjelikoetatik mintzo zaiguna eta gure bihotzean
fedea pizten duena: «Zuek ez utzi inori zuei “maisu”
deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, Kristo»26. Hauxe
da lehenengo belaunaldi kristauek beren elkarte txikietan
bizi zuten esperientzia: «Jainkoaren Hitza lan ederra ari da
egiten zuengan, sinesten duzuenongan»27.

· Jesusek irekitako bidetik sartu

Gizaldi askoan, kristau elkarteetan betebehar edo
obligazio gisara proposatu izan da fedea. Eliztarrak edo
elizatik aldenduak, makina bat kristau dago sinetsita ideia
sinplista eta faltsu bat: Eliza katolikoak gizakiaren berezko
autonomia aintzat hartu gabe inposatzen duen sistema
erlijiosoa onartzea dela kristau izatea. Hala ere,
kristautasunaren hastapenetan, ebanjelioaren berri
emaileek ez dute eskaintzen sistema erlijiosorik; haiek
26 Mateo 23, 8.10
27 1 Tesalonikarrei, 2, 13

bide bati jarraitzera gonbidatzen dute, Jesusek eta bere
mezuak erakarrita. Lukasek dioenez, bere lana ez da erlijio
berri bat azaltzea, baizik «Jaunaren Bidea»28 erakustea.
80.urte aldera, idazki kristau batek, Hebrearrei
egindako Gutuna izenez ezaguna, honela dio: «bide berri
eta bizia da». Ez herri juduak iraganean ibilitako bide
zaharrak bezalakoa. «Jesusek guretzako hasitako» bidea
da, eta bide hori «Jesusi begira-begira» egin behar dugu,
«fedea hasi eta burutzen duena baita bera»29. Handik urte
batzuetara, Joanen ebanjelioak Jesusen ahoan jarriko ditu
kristau fede honen muina egokiro laburbiltzen duten
hitzak: «Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor
Aitarengana joan nire bidez izan ezik»30.
Kristauek Jesusek irekitako bide hori ezagutu ahal
dezaten, horretarako daude idatzita ebanjelioak. Hori
iradokitzen du Pazko goizaldean, hilobi ondoan,
emakumeek jasoko duten mezuak: «Nazareteko Jesus
gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago
hemen». Jesusen bila ez dago ibiltzerik hildakoen artean.
28 Apostoluen Eginak 18, 25-26; 19,9
29 Hebrearrei, 10,20; 12,2
30 Joan 14, 6

Ez dago hor. Non aurkituko dute bere jarraitzaileek?
Galileara itzuli beharra dago: «Zuen aurretik joango da
Galileara; han ikusiko duzue»31. Hasierara itzuli behar
gara. Lehenengo ikasleek egin zuten ibilia egin Jesusen
deiari jarraituz, haren mezua entzunez, Jainkoaren
erreinuaren zerbitzuko haren biziera ikasiz eta heriotzako
eta piztuerako zorian berarekin bat eginez32. Hona
ebanjelioak konpartitzeko elkartzen diren talde hauen
helburua: Galileara itzultzea. Ebanjelioetako pasarteei
esker, Berpiztuak bere Elizan duen izate ikusezin eta isilak
giza ezaugarriak eta ahots zehatza hartzen ditu, gaur ere
jarrai diezaiogula esanez.
Ebanjelioa konpartitzera konprometitu diren talde
hauen bidez, posible da parrokietako elkarteetan pastoralbultzada
bat sartzea: kristau fedea Jesusek hauspotutako
«bizi-bide» bezala ulertu eta bizitzen lagunduko digun
pastoral-bultzada, eta ez sistema erlijioso baten betebehar
huts bezala. «Jesusek irekitako bidetik sartzeak» esan nahi
du haren jakin mina izatea, haren deiari jarraitzea
erabakitzea, nahiak eta ezinak, zalantzak eta galderak
31 Markos 16, 6-7
32 Honelako zerbait ematen du iradokitzen duela Lukasek, Jesusen jaiotza kontatzen duenean (2, 1-20)
artzainen agindua errepikatzean: «Goazen Belenera. Itzul gaitezen jatorrira. Ikus dezagun askan
etzandako haurragan Salbatzailea: Mesias, Jauna».

gainditzea: hori dena bidekoa da, bidean gertatzen da.
Bestetik, ez dago ibilaldia behartzerik: norberak bere bidea
egin behar du. Eta bidean, garaiak izaten dira: denek ez
dute egoera berbera bizi. Krisia eta nora eza ditugun
honetan, kristau elkarteak gero eta gehiago izan behar luke
ez «ghetto» bat, baizik gune ireki bat, pedagogikoa,
bilaketara emana, bereizten eta elkarri laguntzen aritzen
dena Jesusen jarraibidean.

· Kristautasuna bizitzeko eratzat hartu

Jesusek irekitako bidetik sartzeko, ondo antzeman
behar zaio gauza bati: ebanjelioak bihozberritzeko
kontaketak dira. Jesu Kristogan fedea ernarazteko idatzi
zituzten, ikasleak eta jarraitzaileak eragiteko. Aldaketaprozesu
batean sartzera gonbidatzen dute, nortasuna
aldatzera, Jesusi jarraitzera, haren kausarekin bategitera,
harekin lan egitera Jainkoaren erreinuaren egitasmoaren
alde33. Bihotza berritzeko jarrera horrekin irakurri,
hausnartu, partekatu, hartu eta kutsatu behar dituzte
taldeek [ebanjelioak].
33 Christof Theobald. Lire les Ecritures dans un contexte de mutation eclésial, Jean François
Bouthors argitaletxean. La Bible sans avoir peur. Paris, Lethielleux, 2005, 263-291.

Ebanjelioetan Jesusengandik ikasten den aurreneko
gauza ez da doktrina, bizitzeko era bat baizik: bizitzan
egoteko modu bat da, mundua bizi, ulertu eta eraikitzeko
era bat; bizitza gizakoiagoa egiteko molde bat. Bizitzeko
estilo honen ezaugarririk bereziena zera da: Kristo den
Jesusengandik hartzen du arnasa. Harekiko harremana du
iturburua. Haren Espiritua kutsatzen zaigu. Haren
pentsatzeko era ikasten dugu, haren sentitzeko,
maitatzeko, sufritzeko, sortzeko, uste ona izateko eta
hiltzeko era. Pixkanaka-pixkanaka haren «ikasle» bihurtuz
goaz34.
Jesusen bidetik doazen talde hauen bitartez, fedea
ulertu eta biziaraziko digun dinamika bat txerta daiteke
parrokiko elkartean, eta fedea, batez ere, bizitzeko eratzat
hartuko dugu, ez ikusmolde erlijioso jakin baten
aitormentzat. Ebanjeliotik sortzen den kristau fedea ez
dago mugatua doktrina bati heltzera, gehienetan
modernitate aurreko kategorietan adierazia; alderantziz,
kristau fedea, aurren-aurrenik bizitzeko era gisara
34 Christof Theobald. Le christianisme comme style. Une manière de faire la théologie en
postmodernité. Paris, Edit. du Cerf, 2008, I, 16-177.

esperimentatzen da, kultura eta garai guztietan gauzatzeko
modukoa: Jainkoaren Semearen bizitzeko era, gizaki egina
gu salbatzeko.
Kontua ez da Elizak, hogei mendetan,
mendebaldeko kulturan garatu duen bere erlijioikuspegiaren
eduki erlijiosoa gutxiestea; kontua da
egindakoa kristau fedearen oinarri-oinarrian eta muinmuinean
txertatzea, batik bat bizitzea, hau da, Jesusen
moldeko bizitza, izaera, jokaera eta bizieraren barruan.
Jesusen urratsen atzetik goazenean aitortzen dugu hura
Kristo eta Jaun.
Hala bihurtzen da Ebanjelioa kristau elkartearen
indar ahaltsuena, berau eraldatzeko. Ebanjelioek zer
pentsatua ematen dute, akuilu gertatzen zaizkigu, gure
bizitza Jesusen argitan birbegira arazten digute, eta orain
ere haren bizitzeko era gaurkotzeko kemena ematen
digute, Jainkoaren erreinuari gure artean bide berriak
irekiz eta eliz elkartearen bizitza emeki-emeki haren
Espiritutik berpiztuz.


· Elkarrekin eliz nortasun berri batera berpiztu

Jesusen Ebanjelioarekin harreman zuzen eta hurbilari
esker, hazi egingo dira adiskidetasun- eta batasun-loturak,
Berri Ona konpartitzera elkartzen direnen artean.
Elkartzen diren bakoitzean, haren izenean elkartzen dira.
Berpiztuak deitzen ditu eta hura dute buru. Jesusek
hitzemandakotik bizi dira: «Nire izenean bizpahiru lagun
nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean»35.
Talde hauek ez dute aitajaunik. Ez dira inongo
mugimendutakoak ez erakundetakoak. Jesusenak dira eta
Jesusen Elizarenak. Haren Espirituak kutsatuta eta
Ebanjelioak erakarrita hazten eta ugaltzen dira.
Ebanjelioa, senidetasunezko batasun- eta askatasuningurune
bat sortuz joaten da. Inor ez dago inoren
gainetik. Inor ez da besteak baino nagusiago. Denek elkar
entzuten dute Jesusi elkarrekin entzuteko. Guztiak anaiarrebak
dira, eta Kristo Maisu eta Jaun bakarra. Gizonek
eta emakumeek berdinen arteko lagunartean ikasten dute
elkarrekin bizitzen. Galilean Jesusek deitutako lehenengo
taldean bezala, hemen ere ikasleek, nola gizonak hala
35 Mateo 18,20

emakumeak, elkarri entzuten diote, elkarrekin hitz egiten
dute eta Jesusen esperientzia norberak bere egoeratik eta
sentiberatasunetik partekatzen du. Deskubrituz doaz
Kristogan ez dagoela gizonik eta emakumerik, izan ere
guztiok garelako bat Kristo Jesusengan36.
Talde hauetan, askatasunez zabaltzen da Jesusen
Ebanjelioa eta horrek elkarrekiko harrera, laguntasuna,
adeitasuna eta bata bestearekiko ardurazko harreman
ebanjelikoak sortzen ditu. Harrigarria da Tartsoko
Pauloren idazkietatik sumatzen den giroa. Ebanjeliotik
jaiotako elkarte txiki haietan badira tira-birak eta
zailtasunak, baina Jesusen estiloaren seilua bilatzen dute
elkartean bizitzeko: «Egiozue harrera ona elkarri, Kristok
zuei harrera ona egin zizuen bezala»37; «maita ezazue elkar
bihotzez»38; «poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez
daudenekin»39; «bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan
handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak
jakintsutzat»40; «izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu
batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu. Jaunak
36 Galaziarrei 3,28
37 Erromatarrei 15,7
38 Erromatarrei 12,10
39 Erromatarrei 12,15
40 Erromatarrei 12,16

barkatu zizuen bezala, barkatu zuek ere elkarri»41;
«Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan»42;
«bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua»43; «agur
ezazue elkar musu santuaz»44.
Hutsegite larria litzateke Ebanjelioaren inguruan
lagun-talde itxi eta bakandu bat sortzea, parroki-elkartetik
eta Elizbarrutitik aldendua. Bere interesak bakarrik
gogoan dituen taldea, bere arazoak bakarrik sentitzen
dituena eta bere gauzei buruz besterik hitz egiten ez duena.
Talde txikitan bizi ziren Jesusen jarraitzaile ugari ziren
hasieran, elkarrekin harreman, truke eta zerbitzu asko
zeuzkaten, eta Paulok berak, irudi gihartsu eta bizi bat
darabil talde horiei buruz mintzatzeko: «asko garen arren,
Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok
bata bestearen atal gara»45.
Talde hauetako kideak beren parrokietakoak eta
Elizbarrutikoak dira. Hor elkartzen dira Jesusen beste
jarraitzaileekin, eta horiekin batera bizi dute Eliza
41 Kolosarrei 3,13
42 Kolosarrei 3,15
43 Kolosarrei 3,16
44 Erromatarrei 16,16
45 Erromatarrei 12,5

unibertsalarekiko batasun-esperientzia zabalagoa. Talde
hauek ez dira sortzen beren barruan itxita bizitzeko.
Jainkoaren erreinuan bizi eta hazten dira eta Ebanjelioaren
«legami ezkutua» izaten saiatzen dira gizartean eta Elizan.
Are zehatzago, une larri hauetan, parrokietako elkarteetan
Jesusenganako bihotz berritzea indartzen laguntzen
ahalegintzen dira. Hauxe izan daiteke beren zerbitzu apala.
Talde hauek ez dira sortzen altxamendurik eragiteko,
enfrentamendurik edo des-eraikuntzarik bultzatzeko. Ez da
hori Elizak behar duena bere Jaunarekiko leialtasuna
handitzeko. Talde hauek beren bihozberritzearen alde lan
egiten dute, beste ezer baino gehiago. Beren burua
nabarmendu nahi izan gabe, enfrentamendu-asmorik gabe,
eta Elizan Ebanjelioaren aurka dagoenari, Ebanjelioaren
aurkako jarrerekin erantzuten ibili gabe. Baina ez dira
talde pasiboak, besoak tolestu eta gertatzen ari denari
etsita begira geratzen direnak. Jesusen Espirituak gero eta
askatasun handiagoz eta sormen ebanjeliko biziagoz
aritzera bultzatzen ditu.

Eliza ez da amaitutako errealitate bat, behin betiko
burutua eta guk gure garaietara egokitu beharrekoa.
Erakunde bizia da, beti sortzen ari dena. Kristoren Gorputz
gisa, Jesus berpiztuaren Espiritutik eta Ebanjelioaren
indarretik sortu eta sortu ari da eten gabe. Gure
eginkizuna, gaur egun, ez da Elizaren molde bati eta
kristautasun estilo bati leial izatea, beste garai batzuetan
beste gizaldi batzuetarako pentsatua eta garatua. Ez gaitu
arduratu behar iragana errepikatzeak. Gure ardura
bestelakoa izan behar da: Jesu Kristo gure artean dela
leialki gauzatzeko gai diren Eliza eta kristau elkarteak
ahalbidetu behar ditugu eta gure garaiko gizartean
Jainkoaren erreinuaren egitasmoa eguneratzeko gauza
direnak.
Gure lana hauxe da: eliz-sorrera berri baten hasiera
bezala bizitzea Ebanjelioa. Hasten ari garela sinetsita
bizitzea Jesu Kristoganako fedea. Gure parrokielkarteetako
fedea bere onera ekarriz bizitzea. Jesusen
Ebanjelioan sustraitzea eta horrela, kristau fedea
pentsatzeko, bizitzeko, ospatzeko eta kutsatzeko era
gizakoiagoak asmatzea eta garatzea. Iraganaren «imitazio»

edo «klonazio» hutsa den kristautasunik ez du sekula
eragiten Ebanjelioaren indar sortzaileak. Ebanjeliotik,
begitarte gizakoiagoko Eliza jaioko da, bihotz
errukitsuagoa duena, Eliza profetikoagoa eta elkarrizketa
zaleagoa eta elkarrizketatzaileagoa, azkenekoekin estuago
bat egina eta zerbitzariagoa.
Horregatik, 29. Gogoeta Aste honetan, Loiolan,
Euskal Herrian, etorkizunerantz goaz, Hebrearrei egindako
Gutuneko deiari erantzunez, «begiak geure fedearen
iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan jarrita»46.
46 Hebrearrei 12,2


No hay comentarios: