Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 6 de agosto de 2024

Urtean zeharreko 19. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

                                                                                                     URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Jesusek gure fedea sendotzera eta biziaren Ogia jatera dei egin deusku. Hurreratu gaitezan Haregana garean eta daukagun guztiaz: gure pozak eta gure makaltasunak, gure nahigabeak eta gure itxaropenak, gure bildurrak eta gure lorpenak,... eskeini deioguzan Berari; geu garean guztiaz aurkeztu gaitezan Jaunaren aurrera, bere biziaz bete gagizan.

 

            "Goazen alkarturik "

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun hainbat eratara gugan nagusitzen dan pekatua; Jaunak bere errukian parkatu deiskun eta indarbarritu gagizan:

 

            - Jesus Jauna, gure artean sentitzen ez zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zure Gorputzaren Ogia behar aina aintzat hartzen ez dogulako.  K. E

 

            - Jesus Jauna, gure bidelagunekin gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, JAUNA.

 

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

1 Erg 19, 4-8:

 

            Elias profetea, bere egoereaz etsita eta aurrera egiteko gogo barik agertzen jaku, lehenengo irakurgai honetan. Baina, Jaungoikoak ogia eta ura eskeintzen deutsoz, indarrak hartu eta bidea jarraitu dagian.

 

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

 

            Gure bizitzako ibilbidean Jauna gurekin dago. Goratu dagigun Beragan aurkitzen dogun samurtasuna.

 

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna.."

 

Ef 4, 30 - 5, 2:

 

            San Paulok, gure kristau bizitzarako oinarrizkoak diran kontseju batzuk emongo deuskuz, irakurgai honetan. Entzun dagiguzan arretaz haren berbak.

 

 

 

Jn 6, 41-51:

 

            Jesus "biziaren Ogi" lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Zerutik jatsitako Ogi honetan sinistean eta bertatik jatean dago gure salbamena.

           

            Pozez beterik, "Aleluia" abestu dagigun.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Biziaren Ogia dan Jesusen bitartez, aurkeztu deiogun Aitari, konfiantza osoaz, gure otoitz apala

 

-       Eleizearen alde. Elikatzen eta sendotzen dauan Ogi bizia eskaini deigun guztioi, Jainkoaren maitasunaren zeinu izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Politika eta ekonomia indarrak euren eskuetan dituenen alde: lurreko ondasunak herri  eta gizaki guztientzat dirala ulertu dagien eta euren banaketa zuzenagoa egiten  ahalegindu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gaixoen alde. Eukaristian aurkitu daien gaixotasunean lagun egiten deutsen eta indarbarritzen dituan Jesusen sendotasuna eta ez dakien falta gure hurkotasuna eta maitasuna. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gure kristinau alkartearen alde. Eukaristia sakon bizi daigun eta gure sendotasuna izan daiten, apal eta behartsuak antzemateko eta onartzeko gauza izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure eskariak eta lagundu eiguzu gure beharrizanetan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


 OTOITZA

Jesus, zeure gorputza emon deuskuzu, gugaitik zeure burua eskaini dozu, baina ez dogu beti ondo ulertzen horrek zer esan gura dauan. Aita-amak eta Zuk benetako konpromisoa zein dan erakusten deuskuzue, azken mugetarainokoa. Gure konpromisoa halakoa balitz, ez geunke hainbeste zalantza izango gure neba-arrebei laguntzeko, zerbitzu emoteko. Lagundu eiguzu hori guztia ez ahazten, gogoratu daigula egunero era askotara, gure bihotzean sentitu daigun zure Hitza eta galdera, premina larrian bizi diranen deiadarra.

AZKEN AGURRA

 

            Orain geure eguneroko bizitzara goaz eta gaur ospatu dogun guztia eroan behar dogu, Jauna gure munduan agertzera emoteko. Bera izan daitela gure sendotasuna.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."   





                                URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

            Jesusek gure fedea sendotzera eta biziaren Ogia jatera dei egin deusku. Hurreratu gaitezan Haregana garean eta daukagun guztiaz: gure pozak eta gure makaltasunak, gure nahigabeak eta gure itxaropenak, gure bildurrak eta gure lorpenak,... eskeini deioguzan Berari; geu garean guztiaz aurkeztu gaitezan Jaunaren aurrera, bere biziaz bete gagizan.

            El camino de la vida se hace a veces largo y penoso. Surgen las dificultades y el cansancio; perdemos la esperanza y la alegría de vivir. Estamos junto al altar para fortalecer la vida, para hacer luz, para tomar nuevas fuerzas y seguir hasta el final.

 

            "Goazen alkarturik .."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: batu gaitezan geure barruan eta apaltasunez autortu dagigun hainbat eratara gugan nagusitzen dan pekatua; Jaunak bere errukian parkatu deiskun eta indarbarritu gagizan:

 

            - Jesus Jauna, gure artean sentitzen ez zaitugulako. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, zure Gorputzaren Ogia behar aina aintzat hartzen ez dogulako.  K. E

 

            - Jesus Jauna, gure bidelagunekin gitxi arduratzen garalako. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

1 Erg 19, 4-8:

 

            Elias profetea, bere egoereaz etsita eta aurrera egiteko gogo barik agertzen jaku, lehenengo irakurgai honetan. Baina, Jaungoikoak ogia eta ura eskeintzen deutsoz, indarrak hartu eta bidea jarraitu dagian.

            El profeta Elías se siente cansado y abatido. El pan y el agua le harán recobrar las fuerzas, la Palabra de Dios le devolverá la esperanza.

 

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

 

            Gure bizitzako ibilbidean Jauna gurekin dago. Goratu dagigun Beragan aurkitzen dogun samurtasuna.

            El creyente puede andar su camino, confiando en el Señor. El salmista nos invita a cantar:  “Gustad  y  ved,  qué bueno es el Señor”.

 

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna.."

 

 

 

 

Ef 4, 30 - 5, 2:

            San Paulok, gure kristau bizitzarako oinarrizkoak diran kontseju batzuk emongo deuskuz, irakurgai honetan. Entzun dagiguzan arretaz haren berbak.

            Los cristianos, seguidores de Jesús, debemos amar como Cristo, que nos amó y se entregó por nosotros.

 

Jn 6, 41-51:

            Jesus "biziaren Ogi" lez agertuko jaku gaurko Ebanjelioan. Zerutik jatsitako Ogi honetan sinistean eta bertatik jatean dago gure salbamena.

            Toda persona recobra las fuerzas con la comida. El cristiano con la Palabra de Dios. Jesús es el pan de vida.

 

            Pozez beterik, "Aleluia" abestu dagigun.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           

Biziaren Ogia dan Jesusen bitartez, aurkeztu deiogun Aitari, konfiantza osoaz, gure otoitz apala

 

-       Eleizearen alde. Elikatzen eta sendotzen dauan Ogi bizia eskaini deigun guztioi, Jainkoaren maitasunaren zeinu izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Politika eta ekonomia indarrak euren eskuetan dituenen alde: lurreko ondasunak herri  eta gizaki guztientzat dirala ulertu dagien eta euren banaketa zuzenagoa egiten  ahalegindu daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Por los que se sienten cansados, frustrados, abatidos, sin esperanza; para que descubran a Dios como el Padre que les ama. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Por los que participamos en la Eucaristía, para que seamos testigos del amor de Dios entre los hermanos.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure eskariak eta lagundu eiguzu gure beharrizanetan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 


            AZKEN AGURRA

 

            Orain geure eguneroko bizitzara goaz eta gaur ospatu dogun guztia eroan behar dogu, Jauna gure munduan agertzera emoteko. Bera izan daitela gure sendotasuna.

 

            Sigamos haciendo nuestra vida de cada día, fortalecidos con la gracia de Dios. La eucaristía es el pan de ruta que nos da fuerzas para el encuentro definitivo con el Señor.

 

            "Eskerrik asko, Jauna..."  




URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA

Janari haren indarrez,
Jainkoaren mendiraino ibili zan.

Erregeen lehenengo liburutik
(1 Erg 19, 4-8)

    Egun hareetan, Eliasek egun bateko bidea egin eban basamortuan zehar. Azkenean, ipuru baten azpian jesarri zan eta heriotzea opa izan eutsan bere buruari, esanez: «Nahikoa dot, Jauna! Kendu egidazu bizia, ez naz-eta neure gurasoak baino hobea». Ondoren, ipuruaren kerizpean etzun eta loak hartu eban.
    Horretan, aingeru batek ikutu eta esan eutsan: «Jagi eta jan». Begiratu eban Eliasek eta sutopil erre barria eta ontzi bat ur ikusi ebazan bere buru ondoan. Jan eta edan ondoren, etzun egin zan barriro. Etorri jakon bigarrenez Jaunaren aingerua, ikutu eta esan eutsan. «Jagi eta jan, bide luzea dozu-eta oraindino».
    Jagi zan Elias, jan eta edan eban, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zan Horeberaino, Jainkoaren mendiraino.

Erantzun-salmoa
(Sal 33, 2-3. 4-5. 6-7. 8-9)

Txastau egizue eta ikusi
ze samur dan Jauna.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunagaz,
poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Handietsi nigaz Jauna,
ospatu dagigun batera Haren izena.
Jaunaren bila nenbilen eta entzun ninduan,
bildur guztietatik atara ninduan.

Begitu egiozue alaitu zaitezen,
zuen aurpegiak lotsatu ez daitezan.
Dohakabe honek oihu egin eban, eta Jaunak entzun,
estualdi danetatik atara dau bere eskuz.

Jaunaren aingeruak txabolak ipinten ditu
bildur detsoenen inguruan eta babesten ditu.
Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna,
bai dohatsu Haregana ihes doana.

Zabilze maitasunean,
Kristok ere maite izan zinduezan-eta.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 4, 30 - 5, 2)

    Senideok: Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horregaz markatu zaitue-eta Jainkoak, askapen-egunean zuek bereizteko. Kendu zeuen artetik garrazkeria, hasarrea, gorrotoa, garrasiak, irainak eta bestelako gaiztakeria guztiak. Izan zaiteze alkarrentzat on eta bihozbera, alkarri parkatuz, Jainkoak zuei Kristoren bitartez parkatu eutsuen lez.
    Izan zaiteze, beraz, Jainkoaren antzeko, beraren seme-alaba maite zareen ezkero. Bizi zaiteze maitasunean, Kristoren antzera, Berak maite izan ginduzalako eta bere burua gure alde emon ebalako, Jainkoak atseginez onartzen dauan oparitzat eskeiniz.

Neu naz ogi bizia,  zerutik jatsia.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 6, 41-51)

    Aldi haretan, Jesusen kontra marmarka hasi ziran entzuleak, «Neu naz zerutik jatsitako ogia» esan ebalako, eta hau inoen: «Ez al da, ba, hau Jesus, Joseren semea? Ez al doguz, ba, ezagutzen honen aitamak? Zelan dino, orain, zerutik jatsia dala?»
    Jesusek erantzun eutsen: «Ez jardun marmarka zeuen artean. Ezin da inor Nigana etorri, bialdu nauan Aitak erakarten ez badau. Eta Neuk biztuko dot azken egunean. Honan esaten da Profeten liburuan: "Jainkoaren ikasle izango dira guztiak". Aitari entzun eta Harek irakatsia bereganatzen dauana Nigana dator. Horrek ez dau esan gura inork Aita ikusi dauanik; Jainkoagandik etorri danak bakarrik ikusi dau Aita.
    Bene benetan dinotsuet: Sinesten dauanak betiko bizia dau. Neu naz bizia emoten dauan ogia. Zuen gurasoek mana jan eben basamortuan eta, halan ere, hil egin ziran. Bestelakoa da zerutik jasten dan ogia: honetatik jaten dauana ez da hilgo. Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia; ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia nire haragia da, mundua bizi daiten emona».





No hay comentarios: