Atzo, martxoaren 9an, Joseba Segura Bilboko gotzaina Gernikan izan zan V. Bikaritzako pastoral eragileakaz. Otoitzaren ostean, kideen aurkezpenak egin ziran.
Batzarraren zatirik potoloena Gotzainaren aurkezpena izan zan. Ebanjelizazino Planaren erronkez haritik, Bizkaiko Elizaren bere irakurketa aurkeztu eban.
Ondoren kideen itaunak eta kezkak entzuteko aukera egon zan.
Amaitzeko, senide arteko bazkari bat osaptu eben Gernikaldeko jatetxe ospetsu baten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario