Jose Angel Agirre Camerundik

viernes, 8 de septiembre de 2023

Jabi Etxebarria Ondarroako parroko barria

 


Gaur aurkeztu da Ondarroako parrokian bere parroko barria, Jabi Etxebarria. Zornotzako semea, 63 urte ditu, orain arte Mungian egon da arduradun. Jose Luis Iza, orain arteko parrokoak emon deutso erreleboa. Joseba Segura gotzain jauna izan da testigu. Meza abestua eta herriko eliztar askoren aurrean ospatu da jazoera pozgarri hau. Hona gotzain jaunaren berba batzuk:

Horregaitik egiten dogu jai kristauok. Jaia ez da opio bat edo komertzio gai bat guretzat. Jaso dogun bizitza eta zorion oso-osoaren ospakuntza eta agintzaria, esperantza eta indarra baino.

Eta Ondarruko parrokiak badauka gaur beste arrazoi bat ospatzeko. Jose Luis Iza parrokoari “eskerrik asko” esatea eta “ondo etorri” Jabi Etxebarria arduradun barriari.

Gure parrokiko traineruak lemazain edo patroia aldatzen dau. Baina tripulazinoa bardina da, bardinak zarie. Zuek. Eleiztarrak. Laguntzaileak. Zorionak! Liturgia laguntzaileak eta korukoak. Katekista eta gaztetxo animatzaileak. Caritas eta Bizian Gorakoak. Sakristaua  eta idazkaria. Diruzainak eta pastoral batzordea. Arrantza eskola eta irakasleak.

Patroi bakoitzak bere estiloa dauka. Baina arraunari eleiztarrek eragiten deutsie. Aukera ona da parrokia erabarritzeko. Sinodo sasoian gagoz. Aita Santuak deituta otoitz eta berba egiteko eliz ereduari buruz. Gure Bizkaiko Eleizak ere sinodo txiki bat ospatuko dau hilen amaieran Markinan. Goazen deitzen da. Gonbidatuta zagozie.

Eta amaitzeko, Zarauzko frantziskotarra izan zan Salbatore Mitxelenaren berba batzuk gogoratuko dodaz:

Jainkoa degu lemazain eta

jomuga ere Jainkoa.

Jainkoagana goaz. Arraunean. Estilo eta itxura ezbardinakaz. Bera dogu helburu eta portu. Eta aldi berean berak gidatzen dau gure trainerua, gure parrokia, gure Eleizea.     Zorionak! Aurrera!


2 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan jai berezia izan da geure Herrian antolatu eta ospatu doguna Parroko barriari, JABIER ETXEBARRIAri, ongi etorria emonaz alde batetik, eta eskerrak emotea bestetik orain arte bere aurretik izan dan JOSE LUIS IZAri.
Gotzainaren hitzaldia... gaurko Elizak behar dauan ikuspegi interesgarri eta onuragarria!
Eskerrik asko 😊
Lemazainagaz bat eginik,!

Simon dijo...

Zorte on abade barrixari eta bejondeiola gotzain jaunari!