Jose Angel Agirre Camerundik

lunes, 24 de abril de 2023

Jesusen ahotsa entzun Escuchar la vos de Jesús Jose Antonio Pagola

 

Elizaren zenbait eremutan inoiz baino gehiago azpimarratzen da «Elizaren Irakaspen» indartsu baten premia, gaur egungo krisialdian fededunak gidatzeko. Dei hauek ez dute lortzen, ordea, Elizaren «baliogabetze» hazkorra gelditzea kristau-sektore zabaletan.

Izatez, gotzainen esku hartze ez gutxik kontrako erreakzioa eragiten du. Batzuek bero-bero goratzen dituzte; beste batzuek zorrotz kritikatzen, eta gehiengoa ahaztu egiten da egun gutxira. Bitartean, ebanjelioek guztiok interpelatzen gaituzten Jesusen hitz batzuk gogoratzen dizkigute: «Ardiek artzainari jarraitzen diote, honen ahotsa ezaguna dutelako».

Lehenengo gauza eta erabakitzailea gaur egun ere, Elizan, Jesu Kristoren «ahotsa» entzutea dugu, beraren berezitasun eta garbitasun osoan; ez tradizioena, ezta modaren berritasuna ere, ezta eliz arduradunen «kezkak», ezta teologoen «gustuak», ezta geure probetxu-nahiak, beldurrak edo egokitzapenak ere.

Honek guztiak ez nahastea eskatzen du, besterik gabe, Jesu Kristoren ahotsa Elizan jaulkitzen den edozein hitzarekin. Ez dugu segurutzat eman behar gotzainen esku hartze orotan, apaizen predikazio orotan, teologoen idazki orotan edota katekisten adierazpen orotan Jesusen ahotsa leial entzuten ari garela.

Beti izaten da arrisku bat. Eliza betetzekoa idazkiz eta artzain gutunez, teologiako, katekesiko eta predikuko dokumentuz eta liburuz, Jesusen, geure maisu bakar horren, ahots nahastezinaren ordezko bezala geure «zarata» ezarriz. Behin eta berriz gogorarazi zuen san Agustin gotzainak: «Maisu bakar bat dugu. Eta haren pean, ikaskide gara guztiok. Ez gara maisu bilakatzen pulpitutik hitz egiteagatik. Benetako maisuak barnetik hitz egiten du».

Geure buruari galdetu beharra dugu ea Elizan entzuten den hitza Galileatik datorren eta Berpiztuaren Espiritutik sortua den. Hau da gauza erabakitzailea; izan ere, irakaspena, predikua edo teologia gonbita izan behar du fededun guztientzat eta bakoitzarentzat Kristoren ahotsa leial entzutera. Jesusez zerbait «ikasten duenean» bakarrik bihurtzen da bat beraren jarraitzaile.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Pazkoaldiko 4. igandea – A (Joan 10,1-10)

ESCUCHAR LA VOZ DE JESÚS

En algunos ámbitos de la Iglesia se insiste más que nunca en la necesidad de un «magisterio eclesiástico» fuerte para dirigir a los fieles en medio de la crisis actual. Estas llamadas no logran, sin embargo, detener su creciente «devaluación» entre amplios sectores de cristianos.

De hecho, no pocas intervenciones de los obispos provocan reacciones encontradas. Unos las alaban con fervor, otros las critican duramente, y la mayoría las olvida a los pocos días. Mientras tanto, en el evangelio se nos recuerdan unas palabras de Jesús que nos interpelan a todos: «Las ovejas siguen al pastor porque conocen su voz».

Lo primero y decisivo también hoy es que, en la Iglesia, los creyentes escuchemos «la voz» de Jesucristo en toda su originalidad y pureza, no el peso de las tradiciones ni la novedad de las modas, no las «preocupaciones» de los eclesiásticos ni los «gustos» de los teólogos, no nuestros intereses, miedos o acomodaciones.

Esto exige no confundir sin más la voz de Jesucristo con cualquier palabra que se pronuncia en la Iglesia. No hemos de dar por supuesto que en toda intervención de los obispos, en toda predicación de los curas, en todo escrito de los teólogos o en toda exposición de los catequistas se está escuchando fielmente la voz de Jesús.

Siempre existe un riesgo. Que llenemos la Iglesia de escritos y cartas pastorales, de documentos y libros de teología, de catequesis y predicaciones, sustituyendo con nuestro «ruido» la voz inconfundible de Jesús, nuestro único maestro. Lo recordaba una y otra vez el obispo san Agustín: «Tenemos un solo maestro. Y, bajo él, todos somos condiscípulos. No nos constituimos en maestros por el hecho de hablar desde el púlpito. El verdadero Maestro habla desde dentro».

Hemos de preguntarnos si la palabra que se escucha en la Iglesia proviene de Galilea y nace del Espíritu del Resucitado. Esto es lo decisivo, pues el magisterio, la predicación o la teología han de ser una invitación a que todos y cada uno de los creyentes escuchemos de manera fiel la voz de Cristo. Solo cuando uno «aprende» algo de Jesús se convierte en su seguidor.

José Antonio Pagola

4 Pascua – A (Juan 10,1-10)


No hay comentarios: