Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 25 de abril de 2023

Pazkoako 4. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz. 






                                                 

                                           IV. PAZKO‑DOMEKEA - A Baztertua zaindu

Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna

Sorterriko Bokazinoen Eguna

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on guztioi:

Pazko aldiko bidean aurrera goaz. Laugarren domeka hau, Artzain Onarena da.

            Kristo da gure gidari, maisu eta artzain. Bera da zeharkatu behar dogun atea, bere atzetik jarraitzeko deia dan ahots berezia. Nahiz eta Jesus berbiztuagan, bizia irabazle urten dala jakin, oraindino egunerokoan kristau bizitza sendotzera deituak gara. Eliza bide hori egiten dihardu, Artzain Onaren gidaripean.

 

Gaur, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna ospatzen da, aurton, «Lotu bideari. Ez gehiago itxaron» goiburua ardatz hartuta. Eskatu deiogun biziaren Jaunari, ez daitela abadetzarako, biziera sagaraturako eta laiku bokazino faltarik bere Eleizan. Eta otoitz egingo dogu, gainera, misinoko lurraldetan sortutako bokazinoek be hezteko eta hazteko behar dabena izan daien.

 

            Eukaristiak lagundu deigula Kristoren ahotsa bereizten. Berak gonbidatzen gaitu bere mahaira.

            "Abestu dagigun danok, misterio haundiena."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 2, 14. 36‑41:

 

            Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.

 

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa

 

            Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.

 

 "Jauna dot artzain..."

 

 

1 Pe 2, 20b‑25:

 

            Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak emonez.

 

Jn 10, 1‑10:

            Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan egia eta bidea.

 

            "Aleluia" abestuz, goratu daigun gure artean bizi dan Jaun berbiztua.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            + Eleiza osoarekin bat eginda, egin deiogun otoitz Jainko Aita-Amari.

 

-         Eliza osotzen dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun bokazioan sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz

 

-         Gure gizartean aginpidea dauken guztien alde: munduan dagozan desberdintasunak murrizteko bideak hartu dagiezan. Egin dagigun otoitz

 

-         Ume ta gazteen alde, euren bizitzan, Jesusegaz topo egiteko aukera izan dagien eta Beragaz aurkitzeak dakarren poztasuna bizi dagien. Egin dagigun otoitz

 

-         Gure parrokiako kristau alkartearen alde: edadetuak eta gaixoak, lehenengo Jaunartzea egingo daben umeak, gurasoak eta hezitzaileak,  guztiok Jesus Artzain Onaren bideak jarraitu daiguzala. Egin dagigun otoitz

                         

+Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak. Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 OHARRAK

Maiatzaren 13an, arratsaldeko 6etan, UNtzinoaren sakramentua

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, Gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala jakinik, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi gaitezala. Gogoan izan dagigula bakotxak dogun bokazioa, zaindu  eta indar-barritu behar dogula. Horretarako jo dagigun otoitzean, ebanjeliora eta entzun dagigun Jesusek diñoskuna.

 

            "Zeru-lurren Erregina."








                                             IV. PAZKO‑DOMEKEA - A

Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones

Jornada de Vocaciones Nativas

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

Egun on guztioi:

Pazko aldiko bidean aurrera goaz. Laugarren domeka hau, Artzain Onarena da.

            Kristo da gure gidari, maisu eta artzain. Bera da zeharkatu behar dogun atea, bere atzetik jarraitzeko deia dan ahots berezia. Nahiz eta Jesus berbiztuagan, bizia irabazle urten dala jakin, oraindino egunerokoan kristau bizitza sendotzera deituak gara. Eliza bide hori egiten dihardu, Artzain Onaren gidaripean.

            Hoy es la Jornada Mundial de Oración por las Vocaciones y la Jornada de Vocaciones Nativas, este año con el lema: «Ponte en camino. No esperes más». En este día, le pedimos al Señor que no falten en la Iglesia las distintas vocaciones al ministerio, la vida consagrada y laicales que necesita. También oramos para que las vocaciones nacidas en países de misión tengan lo necesario para formarse y seguir creciendo.

 

            Eukaristiak lagundu deigula Kristoren ahotsa bereizten. Berak gonbidatzen gaitu bere mahaira.

            "Abestu dagigun danok, misterio haundiena."

 

BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA

 

            Senideok, Meza santu hau hasterakoan, barriztau daigun Jesusegaz bat egin ginduzan Bateoa, eta, ur bedeinkatua hartuz, kristau zintzoak izateko gogoa sendotu daigun.

 

            (Ur bedeinkatuaz txipriztindu)

 

            Jaungoiko ahalguztidunak garbitu gagizala pekatutik

            eta, Eukaristia honen bidez,

            bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 2, 14. 36‑41:

 

            Pentekoste egunean, Pedrok egin eban hitzaldia entzungo dogu lehenengo irakurgaian. Pedrori entzunda askok sinistu eben lez, gaur ere haren hitzak sortu dagiela gugan Jaunari jarraitzeko gogoa.

            Pedro primer pastor de la Iglesia, habla a la multitud y pide la conversión. Muchos aceptan sus palabras y creen en Jesucristo.

 

Erantzun‑Salmoa:  22. salmoa

 

            Itxaropen salmoa dogu gaurko salmo hau. Badaukagu Artzain On bat, gure alde jokatzen dauana. Esker onez abestu dagigun.

            El salmo de hoy canta al Buen Pastor, que nos conduce por caminos seguros.

 "Jauna dot artzain..."

 

1 Pe 2, 20b‑25

            Sufritzen gagozanean, ona da Kristoren Nekaldia gogoan izatea. Entzun daigun gogoz irakurgai hau, gure Artzain dogun Jaunari eskerrak emonez.

            El apóstol Pedro nos recuerda el ejemplo de Jesucristo, verdadero pastor y guia de las personas, a quienes amó hasta el final.

 

Jn 10, 1‑10:

            Israel herria justiziaz gidatuko eban artzainaren zain egoan. Jesus dogu bere bizitza emoten dauan Artzain Ona, eta argitzen gaituan egia eta bidea.

            Jesús es el único Buen Pastor. El el modelo y guía para cuantos quieren llevar a cabo su misión.

            "Aleluia" abestuz, goratu daigun gure artean bizi dan Jaun berbiztua.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

+ Eleiza osoarekin bat eginda, egin deiogun otoitz Jainko Aita-Amari.

 

-         Eliza osotzen dogun guztion alde, Aita Santuagandik hasita, bakotxari emona izan jakun bokazioan sakondu eta alkarregaz Jesusen bidetik, mundu zuzenago baten alde jokatu dagigun. Egin dagigun otoitz

 

-          Oremos  en especial por los/las jóvenes, para que vivan con atención desde su juventud, a todo lo creativo y sean capaces de comprometerse en los valores del Reino. Egin dagigun otoitz

 

-          Oremos por todos los pueblos de la tierra, por la paz y la justicia, que los gobernantes se comprometan a luchar por el bien de todos y se mermen las desigualdades que existen en el mundo.  Egin dagigun otoitz

 

-         Gure parrokiako kristau alkartearen alde: edadetuak eta gaixoak, lehenengo Jaunartzea egingo daben umeak, gurasoak eta hezitzaileak,  guztiok Jesus Artzain Onaren bideak jarraitu daiguzala. Egin dagigun otoitz

                         

+Jaungoiko Aita, hona hemen gure erreguak. Egizu zure Semearen berbea entzun eta jarraitu dagigula, Haren artaldeko gareanok egunen baten zure erreinuan zorion betea izan dagigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, gaur hasten dogun aste barrian, pozez bizi gaitezala, gure bizitzak Artzain Onak zuzentzen dituala jakinik. Gogoan izan dagigula gure otoitzean bokazino barrien beharrizana eta ardura hau gazteakana eroaten ahalegindu gaitezala.

             Ser cristiano es ponerse a hacer el bien, sin buscar respuesta, sin que aprecien siquiera el bien que hacemos. Sigamos los pasos de Aquel que dio la vida por nosotros. Desde que el pasó, el camino está señalado; y seguirlo, yendo El delante es menos difícil.

Recibamos su bendición

            "Zeru-lurren Erregina.."




IV. PAZKO DOMEKEA

Jainkoak Jaun eta Mesias egin dau Jesus.

Apostoluen Eginetatik (Eg 2, 14a. 36-41)

Pentekoste-egunean, Pedrok honan berba egin eutsen juduei: «Jakin begi ziur Israel herri osoak, Jainkoak Jaun eta Mesias egin dauala zuek kurutzeratu zenduen Jesus hau».
Berba honeek bihotza ikutu eutseen, eta Pedrori eta beste apostoluei esan eutseen: «Anaiok, zer egin behar dogu?»
Pedrok erantzun eutsen: «Bihozbarritu zaiteze eta bateatu guztiok Jesus Mesiasen izenean, pekatuak parkatu dakizuezan, eta Espiritu Santua hartuko dozue hutsean. Izan ere, zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu eban Jainkoak dohain hau, baita Jaunak, gure Jainkoak, deituko deutsen atzerritar guztientzat ere».
Beste berba askoren bidez ere egiten eutsen Pedrok testigantza, eta arrenka eskatzen eutsen, esanez: «Salbatu egizuez zeuen buruak gizaldi galdu honegandik».
Pedroren berbea onartu ebenak bateatu egin ziran, eta egun haretan hiruren bat mila lagun batu jakozan taldeari.


Erantzun-salmoa Sal 22, 1-3. 4 .5. 6

Jauna dot artzain,
ez naz ezeren beharrizanean.


Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrizanean:
larre gurietan etzunarazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa
eta berbizten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik
bere izenagaitik.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur,
Zu nigaz zagoz-eta:
zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza.





Zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 2, 20b-25)

Senide maiteok: On egiteagaitik nekeak jasan behar badozuez, hori gauza ederra da Jainkoaren begietan. Horretarako deitu deutsue Jainkoak; izan ere, Kristok berak ere nekeak jasan zituan zuekaitik, zuentzat eredu bihurtuz, beraren urratsei jarraitu deiezuen. Harek ez eban pekaturik egin, haren ahoan ez zan maltzurkeriarik. Iraintzen ebenean, ez eban irainez erantzuten; nekeak jasatean, ez eban mehatxurik egiten; bestetara, zuzen epaitzen dauanaren eskuetan jarten eban bere burua.
Gure pekatuak bere gain hartu eta kurutzera eroan zituan, gu, pekaturako hilik, zuzentasunaren arabera bizi gaitezan; haren zauriek osatu zaituee. Ardi galduak lez zenbilzen; baina orain zeuen artzain eta zaintzaileagana bihurtu zaree.





Neu naz ardien atea.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 10, 1-10)

Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari: «Bene-benetan dinotsuet: Artegian, atetik barik beste nonbaitetik sartzen dana lapurra da eta harrapatzailea. Atetik sartzen dana, barriz, artzaina da. Honi edegi egiten deutso atezainak, eta ardiek entzuten dabe haren ahotsa; ardi bakoitzari izenez deitzen deutso, eta kanpora ataraten ditu. Bere ardi guztiak atara ondoren, aurretik joaten jake eta ardiek jarraitu egiten deutsoe, ezagutzen dabe-eta haren ahotsa. Arrotzari, ostera, ez deutsoe jarraituko; bestetara, ihes egingo deutsoe, arrotzaren ahotsa ez dabe-eta ezagutzen».
Jesusek adibide hau emon eutsen, baina hareek ez eben ulertu zer esan gura eutsen. Orduan, honan azaldu eutsen Jesusek: «Bene-benetan dinotsuet: Neu naz ardien atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziran eta harrapatzaileak; horregaitik, ardiek ez eutseen jaramonik egin. Neu naz atea. Ate honetatik sartzen dana onik izango da, nasai sartuko da eta urtengo, eta aurkituko dau jatekoa. Lapurra ez doa artaldera ostu, hil eta hondatzera baino; Ni, barriz, bizia izan dagien etorri naz, eta bizia ugari izan dagien».

No hay comentarios: