Jesusen hitza

domingo, 9 de abril de 2023

Eder Pazkoa badator! Zorionak!

 


Eder gauean izarra

indartuz maitasun garra

Kristo biztu da, argiz beterik

gure bizitza bakarra.

 



Eder itsaso zabala

Jainko irudi bezala

Kristo biztu da, bertatik sortuz

gure usteon apala.

 




Eder basoan haritza

zorion bila gabiltza.

Kristo biztu da, Aitak aldarriz:

azken hitza da bizitza!

 


Eder Pazkoa badator

Poz itzela deusku aitor:

Kristo biztu da, orain bizitzak

heriotza ez dauka zor.

 


Eder maitale gurena

bake bidez dabilena,

Kristo biztu da, zabalduz gure

esperantzaren izena.

 

                                         Klarisak, Josefinak, Karmeldarrak eta Mertzediarrak           

Eder zalantzan egia

txikian jarri begia.

Kristo biztu da: neba-arreba

hortxe bere aurpegia.



No hay comentarios: