Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Alkarteagaz bai, alkarte barik ezin
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere bakez.
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi nagusia.
Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak zuzentzen.
Hasi gaitezan pozez beterik, abestuz.
"Abestu dagigun danok misterio handiena.."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen parkamenerako izango dogu.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik abestu”)
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 22b‑28:
Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.
Erantzun‑Salmoa: 15. salmoa
Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere uste osoa.
“Zu zaitut Jauna, ondasuna”
1 Pe 1, 17‑21:
San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.
Lk 24, 13‑35:
Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran , Jesus berbiztuaren federa.
Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo
deuskun Jesus berbiztua.
"Aleluia".
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
Kristo berbiztu danezpozarren kantatu,
lagun arteko poza
astero ospatu,
ospatu dogun horrek
gagizan gu batu,
barruko batasunaz
hegoak askatu!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:
- Eleizaren alde. Jesusen Espirituak sendotuta, gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria egiteko daben eskubidea defendatu daian. Egin daigun otoitz.
- Bizitzeari zentzun bat bilatu nahian dabizen guztien alde: Jesusen Ebanjelioan aurkitu dagiela euren bizitzarako bidea. Egin daigun otoitz
- Sufritzen dagozanen alde. Laneko ezbeharretan hil edo gaixotu diranen alde, gogoan izan daiguzan gaur eta beti, bakarrik sentitu ez daitezan eta Jainkoarengan aurkitu daien indarra. Egin daigun otoitz
- Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko ikasleak lez, ogia zatitze edo eukaristia honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz
Pazko misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Gaurko Meza Santua amaitu dogu. Emausko ikasleen antzera, Jesusekin topo egiteak gure bizitzak eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan Jesus berpirtuaren testigu izan gaitezela
"Biztu da Kristo..."
Alkarteagaz bai, alkarte barik ezin
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on guztioi, eta Jesus berbiztuak bete zagiezala bere bakez.
Jaungoikoak biztu egin eban Jesus, heriotzearen lokarrietatik askaturik. Hauxe da, III. Pazko‑Domeka honetan, eliztar guztiekin batera ospatzen dogun jazoerea eta fededunok pozik bizitzeko daukagun errezoi nagusia.
Elizkizun honetan, Emaus‑eko ikasleek lez, Jesusegaz topo egingo dogu. Itzi deiogun Berari gure bizitzak argitzen eta gure pauso guztiak zuzentzen.
Hasi gaitezan pozez beterik, abestuz
“Abestu dagigun danok misterio handiena..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Barriztau daigun Jesukristo berbiztuagaz bat egin ginduzan Bateoa. Gure buruak ur bedeinkatuaz bustitzea geure pekatuen parkamenerako izango dogu.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu eta tartean “Hartuko dogu ura pozik” abestu)
Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gagizala
eta, Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin gagizala. Amen.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 2, 14. 22b‑28:
Apostoluak eta euren inguruan sortu zan Elizea, Jesus hil eta berbiztuaren testigu dira. Testiguak ikusi eta bizi izan dauana autor‑tzen dau. Gaurkotu dagigun testigantza hori.
Durante estos domingos de Pascua, escuchamos la historia
de la iglesia primitiva. Toda la predicación es ésta: Jesús de Nazaret está
vivo, Dios Padre le ha resucitado.
Erantzun‑Salmoa: 15. salmoa
Salmisteak, fededuna izanik, Jainkoagan jartzen dau bere uste osoa
El salmo 15 es un canto de confianza y auténtica
profesión de fe.
“ Zu zaitut Jauna,
ondasuna”
1 Pe 1, 17‑21:
San Pedrok gure itxaropena Jaungoikoagan jartera dei
egiten deusku. Bizi gaitezan fedeak eta itxaropenak eskatzen deuskuen erara.
San Pedro en su predicación nos dice, que no debemos
vivir como aquellos que no creen en la resurrección.
Lk 24, 13‑35:
Ikasleek ez eben onartu Jesusen heriotza, eta ez eben
sinisten bere berbizkundea. Gaurko ebanjelioak diñosku zelan heldu ziran ,
Jesus berbiztuaren federa.
La muerte de Jesús, acabó con las ilusiones de los
apóstoles; pero Jesús resucitado avivó su fe y su esperanza. Ellos son los
testigos de este hecho. Han sabido escuchar la Palabra y han vivido el amor de
la comunidad.
Goratu dagigun gure artean dagoan eta berba egingo deuskun Jesus berbiztua.
"Aleluia".
HOMILIA OSTEAN GURA BADOGU
pozarren kantatu,
lagun arteko poza
astero ospatu,
ospatu dogun horrek
gagizan gu batu,
barruko batasunaz
hegoak askatu!
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: gure gaurko eskariak izan daitezala Jaungoikoagan jarrita daukaguzan sinismenaren eta itxaropenaren ezaugarri:
- Eleizaren alde. Jesusen Espirituak sendotuta, gizon eta emakume guztiek lan duin eta osasungarria egiteko daben eskubidea defendatu daian. Egin daigun otoitz.
- Por la paz en nuestro pueblo y en el mundo entero: para que sea una realidad que nazca
de la justicia y el desarrollo de todos. Egin daigun otoitz
- Por las personas que que han muerto víctimas de accidentes de trabajo y por las que están enfermas a consecuencia de los trabajos que se han visto obligadas a realizar, para que las tengamos presentes ahora y siempre a fin de que no se sientan solas ni abandonadas y encuentren en Dios la fuerza que necesitan. Egin daigun otoitz
- Altarako mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Emaus‑eko ikasleak lez, ogia zatitze edo eukaristia honetatik gure fedean sendotuta eta itxaropenean barriztatuta urten dagigula. Egin daigun otoitz
Pazko misterioaren bitartez, Jauna, salbabidea emon deutsazu munduari; emoiozu zeruko laguntza otoitzean daukazun herri honi, egiazko askatasunaren bidetik ibili daiten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Gaurko Meza Santua amaitu dogu. Emausko ikasleen antzera, Jesusekin topo egiteak gure bizitzak eraberritu dagiezala, eta eguneroko bizitzan Jesus berpirtuaren testigu izan gaitezela
Sabemos que el amor de Dios está con nosotros y que
Cristo camina junto a nosotros. Que sepamos llevar la alegría de la
resurrección a la vida de cada día.
"Biztu da Kristo..."



No hay comentarios:
Publicar un comentario