Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 11 de abril de 2023

Pazkoako 2. domekea A



Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.  

 


PAZKOKO II. DOMEKEA  (A)

«Bakea zuei».

SARRERAKO OHARRA

           Egun on: KRISTO BIZI DA ALELUIA!

          Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan, apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere misinoa aurrera eroan dagigun.

          Eguneroko zereginetarako janari dogun Eukaristiak Barri Onaren benetako testigu eta gizon eta emakume guztientzako itxaropen zeinu egin gagizala.

          Emon deiogun hasierea gure ospakizunari...

 Abestia: Bizi da Jauna….

 ABADEAREN AGURRA

           Heriotzaren lokarriak apurtuz,

          Jesukristo berbiztu dauan

          biziaren Jaungoikoa

          egon bedi zuekin.

 OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

           Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraz bedeinkatuz, Aita-Jaungoiko beraren seme-alaba lez bizi gura dabenen berezko poztasunean irautea Jaunari eskatuz.

 URAz bedeinkatzea

                                   (Hartuko dogu ura pozik)

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon deigula. Amen.

 AINTZA

Abestu deiogun adoretsu Kristo berbiztuari, gorespen kantu hau.

 HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 2, 42‑47:

            Irakurgai honetan, lehenengo kristau alkartearen lau oinarri agertzen jakuz: Apostoluen irakatsiak entzun, ondasunak alkarbanatu, eukaristia barriztau eta eten barik otoitz egin.

 Erantzun‑Salmoa:  117. Salmoa

             Salmo honetan, Jainkoari eskerrak emoten deutsoguz, Haren maitasuna betikoa dalako.

“Eskerrak Jaunari, haren maitasuna betikoa da-ta”

 1 Pe 1, 3‑9:

            Irakurgai hau bedeinkapen otoitz bat da. Bedeinkatu dagigun, Jesukristogan hainbeste bedeinkatu gaituan Jaungoikoa.

 Jn 20, 19‑31:

            Jainkoaren bakea, Kristo berbiztuaren dohaia da eta poz-iturria

            Alaitasunez beterik, abestu daigun "Aleluia"

  JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!

 §  Elizearen alde; hasierako kristau alkartearen antzera, anai bizikidetzaren eredu izan eta zabalik egon daiten gizon eta emakume guztientzat. Egin dagigun otoitz.

 §  Oinazetan edo etsita bizi diran gizon eta emakume guztien alde. Berbiztuak gure bihotzetan jarri dauan itxaropen solidarioa eurekin erdibanatu dagigun. Egin dagigun otoitz.

 §  Pazko aldi honetan sarritan entzungo dogun hitza “bakea zuekin” da. Onartu dagigun Jaunaren bakea eta gu geu, eguneroko bizitza bake sortzaileak izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.

 §  Urdaibaiko kristau alkartearen alde. Jesus berbiztua ikusi eta ikutu ez-arren, bere presentzia gugan nabaritu dagigula  eta gure arteko senideengan BERA aurkitu dagigun. Egin dagigun otoitz.

           Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 


BAKEA EMOTERAKOAN

             Kristo berbiztuak, bere lagunen artean agertzen zan bakotxean, bere bakea eskeintzen eutsen. Jaso daigun geuk ere Jesusen bakea, geure inguruan bake‑egile izan gaitezan.

JAUNARTZE ONDORENGO OTOITZA

Jesus, gure senide nagusi, behin eta barriro erakusten deuskuzu zure bidea,

Jainkoaganako bidea. Gaur ere halan egin dozu: bakea, alkartasuna eta fede

sendoa eskaintzeko dinoskuzu. Ahulak gara eta zure laguntza behar dogu bide

horretan aurrera egiteko. Zure arnasa bialdu eiguzu indar barritu gaitezan eta

sendo iraun daigun zure irakatsietan, bakea zabalduz gatazka dagoan lekuan,

gure ondasunak partekatuz senide txiroekin, eta fedea ekintzetan erakutsiz. Izan

gaitezan, zure laguntzaz, zorioneko Zu zeu ikusi barik baina zure Espiritua

bihotzean eta ekintzetan lagun dogula. Amen.

 AZKEN AGURRA

             Jaungoikoaren Berbea alkarrekin entzun dogunok, alkarrekin otoitz egin dogunok eta mahai batetik jan dogunok, bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula eta gareana eta daukaguna alkarbanatzen ikasi dagigul

 AZKEN BEDEINKAPENA

 Bere Semearen Biztueraz salbatu

eta bere seme-alaba egin zaituen Jainkoak poztu zaiezala bere bedeinkapenaz.

Amen.

 Bere erospenaz egiazko askatasuna lortu deutsuen Kristok

emon deizuela betiko oinordetza.

Amen.

 Fedea autortuz, bateoan Kristogaz biztu zareenok,

orain zuzen bizi izanez, lortu daizuela zeruan Beragaz bat egitea.

Amen.

 

Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:

Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak.  Amen.

 

            "Zeru lurren Erregina.."











PAZKOKO II. DOMEKEA  (A)

«Bakea zuei».

SARRERAKO OHARRA

           Egun on: KRISTO BIZI DA ALELUIA!

          Pazko aldiaren hasieran gagoz; pozez betetako berrogeita hamar egunotan, alkartu egin gara domeka honetan, apostoluen antzera. Orduan lez, Jesus Berbiztua gure artean dago. Bere bakea eta Espiritua emoten deuskuz, fede sendoaz bere misinoa aurrera eroan dagigun.

          Jesús Resucitado se hace presente entre nosotros, dándonos su paz y su Espíritu, para que prosigamos su misión con una fe asentada y fortalecida.

          Que la Eucaristía, alimento permanente para la tarea de cada día, nos haga testigos veraces del Evangelio y signo de esperanza para las demás personas.

          Emon deiogun hasierea gure ospakizunari...

 Abestia: Bizi da Jauna….

 ABADEAREN AGURRA

 El Dios de la vida,

que ha resucitado a Jesucristo,

rompiendo las ataduras de la muerte,

esté con todos vosotros.

 OHARRA uraz bedeinkatu aurretik

           Pazko gauean, bateoa barritu genduan. Barriro egingo dogu orain, uraz bedeinkatuz, Aita-Jaungoiko beraren seme-alaba lez bizi gura dabenen berezko poztasunean irautea Jaunari eskatuz.

 URAz bedeinkatzea

                                   (Hartuko dogu ura pozik)

          Jaungoiko Ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko mahaian parte hartzeko aukerea emon deigula. Amen.

 AINTZA

Abestu deiogun adoretsu Kristo berbiztuari, gorespen kantu hau.

 HITZAREN LITURGIA

 Ap Eg 2, 42‑47:

            Irakurgai honetan, lehenengo kristau alkartearen lau oinarri agertzen jakuz: Apostoluen irakatsiak entzun, ondasunak alkarbanatu, eukaristia barriztau eta eten barik otoitz egin.

            La primera comunidad cristiana crecía, escuchando la Palabra y celebrando la Eucaristía. Esto les hacía vivir como hermanos.

 Erantzun‑Salmoa:  117. Salmoa

            Salmo honetan, Jainkoari eskerrak emoten deutsoguz, Haren maitasuna betikoa dalako.

            Para cantar este salmo con todo el sentido, tenemos que pensar en la resurrección de Jesucristo y dar gracias porque es eterna su misericordia.

“Eskerrak Jaunari, haren maitasuna betikoa da-ta”

 1 Pe 1, 3‑9:

             Irakurgai hau bedeinkapen otoitz bat da. Bedeinkatu dagigun, Jesukristogan hainbeste bedeinkatu gaituan Jaungoikoa.

            La comunidad de los primeros cristianos, vive con alegría el seguimiento de Jesucristo a pesar de las dificultades. Es la alegría de ser salvados en el resucitado.

           Jn 20, 19‑31:

            Jesús comienza por darles la Paz. Y con el don, el miedo de los discípulos se transforma en alegría.

            Jainkoaren bakea, Kristo berbiztuaren dohaia da eta poz-iturria

            Alaitasunez beterik, abestu daigun "Aleluia"

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

           Jesus Jaunaren bitartez, eta Espirituak eraginda, gure otoitza aurkeztuko deutsagu Jaungoiko Aitari, esanez: Jauna, emoiguzu zure bakea!

 §  Elizearen alde; hasierako kristau alkartearen antzera, anai bizikidetzaren eredu izan eta zabalik egon daiten gizon eta emakume guztientzat. Egin dagigun otoitz.

 §  Por todas las personas que sufren o viven abatidas por la desesperanza. Para que sepamos compartir con ellas la esperanza solidaria que el Resucitado ha puesto en nuestros corazones. Egin dagigun otoitz.

 §   Para que acojamos la paz de Cristo resucitado y seamos constructores de una paz auténtica potenciando el diálogo, la comprensión y el perdón que cura las heridas. Egin dagigun otoitz. 

§  Urdaibaiko kristau alkartearen alde. Jesus berbiztua ikusi eta ikutu ez-arren, bere presentzia gugan nabaritu dagigula  eta gure arteko senideengan BERA aurkitu dagigun. Egin dagigun otoitz.

           Jaungoiko Aita, domeka bakoitzeko Pazkoan salbamenaren eragin miresgarriak biziazoten deuskuzuz. Entzun zure herriaren otoitza eta, gure anai-arrebekin batera, zure Semearen biztuera iragarri dagigula. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 


BAKEA EMOTERAKOAN

             Kristo berbiztuak, bere lagunen artean agertzen zan bakotxean, bere bakea eskeintzen eutsen. Jaso daigun geuk ere Jesusen bakea, geure inguruan bake‑egile izan gaitezan.

 AZKEN AGURRA

             Jaungoikoaren Berbea alkarrekin entzun dogunok, alkarrekin otoitz egin dogunok eta mahai batetik jan dogunok, bizitzan ere alkartuta jokatzen jakin dagigula.

            Que la alegría del Señor resucitado, nos de fuerza para seguir trabajando en la vida cotidiana sembrando alegría y paz.

 "Zeru lurren Erregina.."










PAZKOALDIKO II. DOMEKEA                                

Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran,
eta dana danentzat euken.

Apostoluen Eginak liburutik (Eg 2, 42-47)

            Senideek zintzo irauten eben apostoluen irakaspenak entzuten eta alkarte bizitzan, ogia zatitzen eta otoitzean.
            Jente guztia izuturik egoan apostoluek egiten ebezan hainbeste mirari eta ezaugarrigaz. Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran eta dana danentzat euken: euren lur eta ondasunak saldu eta guztien artean banatzen eben dirua, bakoitzaren beharrizanari egokionez.
            Egunero batu ohi ziran alkarregaz tenpluan, eta etxeetan zatitzen eben ogia, jatorduak pozik eta bihotz apalez eginez. Jainkoa goresten eben, eta herri osoak begi onez ikusten zituan. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen eutsozan alkarteari salbatzen ziranak.

Erantzun-salmoa Sal 117, 2-4. 13-15. 22-24

Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
Haren maitasuna betikoa da-eta.

edo      Aleluia.

Israel etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Aaron etxeak hau esan begi:
«Haren maitasuna betikoa».
Esan begie Jaunaren bildur direnek:
«Haren maitasuna betikoa».

Gogor bultzatu ninduen jausteko,
han egoan Jauna ni laguntzeko.
Nire indar eta nire kemen Jauna,
Ha da nire salbamena.
Poz eta garaipen-oihuak
zintzoen txabolan.

Etxegileek baztertutako harria,
berori egin da giltzarria.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko eta alaitzeko eguna.

Itxaropen bizira sortu gaitu barriro,
Jesu Kristo hilen artetik biztuz.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik (1 P 1, 3-9)

            Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiaz itxaropen bizira sortu gaitu barriro, Jesu Kristo hilen artetik biztuz. Holan, hondatu, zikindu edo zimeldu ez daiteken ondarea itxaroten dogu, zuentzat zeruetan gordeta dagoana. Jainkoaren indarrak zaintzen zaitue sinismenari esker, azken aldian agertuko dan salbamena heldu dakizuen.
            Horregaitik, pozik zagoze, nahiz eta oraindino alditxo batez probaldi batzuk sufridu behar izango dozuezan. Holan zuen sinismenak bere jatortasuna erakutsiko dau, galkorra izan arren sutan garbitzen dan urreak lez; eta urrea baino askoz baliotsuagoa dan zuen sinismenak gorespena, aintza eta ohorea lortuko ditu, Jesu Kristo agertuko danean.
            Maite dozue Jesu Kristo, ikusi ez badozue ere. Eta ikusi barik Beragan sinisten dozuela, esan ezin ahaleko pozez, poz disdiratsuz, alaitzen zaree eta zeuen sinismenaren helburua, zeuen salbamena, lortzen dozue.



Handik zortzi egunera, barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 20, 19-31)

            Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe batean bildurik egozan ikasleak, ateak itxita, juduen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuei». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
            Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuei. Aitak Ni bialdu nauan lez, Nik zuek bialtzen zaituet». Eta hareen gainera arnasea botaz, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak ere; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
            Tomas, Hamabietako bat, Bikia eritzona, ez egoan hareekin Jesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez baditut, neure atzamarra haren untze-zuloetan eta neure eskua haren saihetsean sartzen ez baditut, ez dot sinistuko».
            Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomas ere hareekin zan. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala, eta erdian jarririk esan eutsen: «Bakea zuei». Gero esan eutson Tomasi: «Ekarri atzamarra, begiratu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».
            Tomasek erantzun eutson: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan eutson: «Ikusi nozulako sinistu al dozu? Zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak».
            Beste ezaugarri asko ere egin zituan Jesusek ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez dagozanak; hemen idatziak Jesus Mesias, Jainkoaren Semea, dala sinistu dagizuen idatzi dira eta, sinistuz, haren izenean bizia izan dagizuen.
















No hay comentarios: