Con nostalgia de Dios.
Bertsoak otoitzean.
Jainko-minez (Con nostalgia de Dios)
Jaunagan
itxaron ta
bizkortu
bihotza,
bizi
nau Jainkoari
bizkortu
otoitza,
Jainko-minez
erromes
gaurkotu
oroitza,
bidelagun
danari
adi
haren Hitza!
Sal 41/43
Zelan
lortuko maitasun suak
mantendu
garbi dirdira,
gatxa
benetan sendotasuna
jaso
txikitik handira,
gure
poz eta itxaropena
amaituko
ez balira,
ezin
dohaiok eutsi bizirik
joan
barik iturrira:
Aita
Jainkoa, Kristo biztua
ur
eta iturri dira.
Otoitzaren iturria
Gure
barruko kezka guztiak,
argia
eta iluna,
arduraz
naukan arazo hori,
eta
pozbide doguna,
gogoan
izan etxeko danak,
gogoan
izan laguna…
otoitzerako
eredu dogu
Jesusen
bihotz kutuna.
Eskerrak
emon, barriak konta,
zabaldu
bihotz apala,
aurrerapenak,
kontraesanak,
zoriona
ahal dala:
dana
otoitza, otoitza dana
barrua
eta azala,
nire
kezketan mugatu barik
otoiztu
mundu zabala.
Otoitz gaia
Pertsona
batzuk ebanjelio
haragi
egina dira,
euren
bizitza dan testigantza
sartu
jat bihotz erdira:
guraso, maisu, laiko, abade,
hitz urri, ekintza pila.
Jesus,
laguna, samurtasunez
niri
begira, begira
maisuren
berbaz deitu deustazu
bide,
bizitza barrira.
Jn 1,35-51
Berba
ederrak baina
egintzetan
urri,
zuzentasuna
gura
bidean
bihurri,
Zu
maitasun gizandi
ni
txiki inurri:
Zu
zaitu, Jainko Ona,
biziak
iturri.
Maite
zaitudan Jauna,
horra
hor galdera,
erantzun
gura neuke
zurekin
batera.
Urteotan
lagunak
aspaldi
ez gera?
Jauna
dana dakizu,
Zu
nire aukera!
Nire
alperkeriak,
aldendu
ez gaitu.
Nire
zalantzak arren
Zuk
niri aditu.
Nire
huts eta guztiz
Zuk
maitez argitu.
Zure
erantzuna beti:
Zuk
niri jarraitu!
Jn 21,15-19
Jauna
eroan naizu
estuki
eskutik,
ez
itxi ni aldentzen
sekula
bidetik.
Egunez
dabilenak
ez
dau arriskurik,
ni
be pozarren noa
gaur
zure argitik.
Jn 11,9-10
Buztina
hartu dozu
zure
eskuetan,
bizi
arnasaz bete
maite
sugarretan.
Zure
abotsa lagun
Gorabeheretan:
zelan
ez naz hasiko
esker
on kantetan?
Zeruak
eta lurrak,
sorkuntza
betea;
gizakien
ardura
landu
ta zaintzea,
mendi
eta itsaso,
lore
aberea:
ez
dagigun hondatu
guztion
etxea.
Egitan
dabilena
ez
dauka lotsarik,
argitan
dabilena
ez
dauka bildurrik.
Jauna
lagun dogula
aspaldi
ahizturik,
hartu
gagizuz barriz
ez
itxi eskutik.
Gn 2 eta Jn 11
Bizi
naitela min egin barik
bizi
naitela min barik,
zauri
guztiak osatu eta
bihotz,
gogo samurturik.
Zure
erruki osasungarri
ezin
topa holakorik:
Bizi
gaitezen min egin barik
bizi
gaitezen min barik.
Osatu
eizu Jauna
nire
bihotz gorra,
egin
nagizu zure
ikasle
bizkorra.
Osatu
eizu nire
harrizko
bihotza,
emoidazu
ugari
errukizko
poza.
Mk 1,44
Jesusen
sentimenok
gogoz
niganatu,
buruz,
bihotz, arimaz
Jesusegaz
batu.
alde
batera itxi
meritu,
pekatu,
barri
on ardo barriz
fedea
askatu!
Umetxoak
amari
bezala
eskatu.
Mk 2,18-22
No hay comentarios:
Publicar un comentario