Berrogei egun

lunes, 24 de enero de 2022

Desberdin izateari beldur El miedo a ser diferentes: Jose Antonio Pagola

 



Laster ikusi ahal izan zuen Jesusek zer espero zezakeen bere herriagandik. Ebanjelariek ez dizkigute ezkutatu Jesusek topatu zituen aurkaritza, eskandalua eta kontraesana, ingurumari hurbilekoenean berean ere. Beraren jarduera aske eta askatzailea gogaikarri gertatu ohi zen. Bere portaeraz interes gehiegi ipintzen zuen Jesusek arriskuan.

Bere jarduera profetikoaren hasieratik daki hori. Zail du Jainkoari leial entzunez jardutea erabakitzen duen batek, zail du berari atzea emanez bizi den herri batek onartua izatea. «Profeta bakar bat ere ez da ongi ikusia bere lurraldean».

Fededunok ez genuke ahaztu behar hori. Ezin pentsa dezakezu Jesusi leial jarraitu eta ez eragitea zure ingurumenean, nola edo hala, erreakzio bat, kritika bat, baita ukapen bat ere bizitzaren planteamendu ebanjeliko batekin, arrazoi batengatik edo besteagatik, ezin ados egon daitezkeen jendearen aldetik.

Nekez bizi ohi gara haize kontra. Beldurra diogu desberdin izateari. Aspalditik dator «modan egotea» nahi izatearen moda. Eta ez soilik neguko trajea erosteko orduan edota udako koloreak aukeratzean. «Modaren aginduak» den-dena ematen digu defendatu beharrekotzat: keinuak, moldeak, hizkuntza, ideiak, jarrerak eta posturak.

Adore-dosi handia behar izaten da norberaren konbentzimenduari leial eusteko, mundu guztia «ohi denari» egokitzen eta ahokatzen zaionean. Errazagoa da norberaren bizi-egitasmorik gabe bizitzea, konbentzionalismoak eraman gaitzan utziz. Errazagoa da bizitzan eroso finkatzea eta kanpotik agintzen digutenaren arabera bizitzea.

Hasieran, entzungo duzu agian barne ahots hori, esaten dizuna ez dela hori bide egokia pertsona eta fededun bezala hazten joateko. Baina laster lasaitzen gara. Ez duzu agertu nahi «anormal» edo «pertsona bitxi» bezala. Seguruago sentitzen zara artaldetik irten gabe.

Eta horrela jarraitzen dugu bide eginez. Artaldean. Bitartean, ordea, Jesusen egitasmoari leial izateko gonbidatuz jarraitzen du Ebanjelioak, gizartearen zati baten, Elizaren baitan berean ere, kritika eta, are, ukapena ekarriko badigu ere.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Urteko 4. igandea – C (Lukas 4,21-30)

EL MIEDO A SER DIFERENTES

Pronto pudo ver Jesús lo que podía esperar de su propio pueblo. Los evangelistas no nos han ocultado la resistencia, el escándalo y la contradicción que encontró, incluso en los ambientes más cercanos. Su actuación libre y liberadora resultaba demasiado molesta. Su comportamiento ponía en peligro demasiados intereses.

Jesús lo sabe desde el inicio de su actividad profética. Es difícil que alguien que se decide a actuar escuchando fielmente a Dios sea bien aceptado en un pueblo que vive de espaldas a él. «Ningún profeta es bien mirado en su tierra».

Los creyentes no lo debiéramos olvidar. No se puede pretender seguir fielmente a Jesús y no provocar, de alguna manera, la reacción, la crítica y hasta el rechazo de quienes, por diversos motivos, no pueden estar de acuerdo con un planteamiento evangélico de la vida.

Nos resulta difícil vivir a contracorriente. Nos da miedo ser diferentes. Hace mucho tiempo que está de moda «estar a la moda». Y no solo cuando se trata de adquirir el traje de invierno o escoger los colores de verano. El «dictado de la moda» nos impone los gestos, las maneras, el lenguaje, las ideas, las actitudes y las posiciones que hemos de defender.

Se necesita una gran dosis de coraje para ser fieles a las propias convicciones, cuando todo el mundo se acomoda y adapta a «lo que se lleva». Es más fácil vivir sin un proyecto personal de vida, dejándonos llevar por el convencionalismo. Es más fácil instalarnos cómodamente en la vida y vivir según lo que nos dictan desde fuera.

Al comienzo, quizá uno escucha todavía esa voz interior que le dice que no es ese el camino acertado para crecer como persona ni como creyente. Pero pronto nos tranquilizamos. No queremos pasar por un «anormal» o un «extraño». Se está más seguro sin salirse del rebaño.

Y así seguimos caminando. En rebaño. Mientras desde el Evangelio se nos sigue invitando a ser fieles al proyecto de Jesús, incluso cuando pueda acarrearnos la crítica y el rechazo por parte de la sociedad, e incluso dentro de la Iglesia.

José Antonio Pagola

4 Tiempo ordinario – C (Lucas 4,21-30)


No hay comentarios: