Abenduko izarrak

domingo, 23 de enero de 2022

Sinodoa Bizkaia mailan amaitzeko batzarraren kronikea



Zorionak eta eskerrik asko emon behar jakoz Sinodoaren azken batzarra antolatzen ibili dan taldeari. 2.700 lagunek hartu ba eben parte gogoetatan, gaur 101 ordezkari batu gara Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean. Partaideen balorazinoa be oso ona izan. Talde guztien erantzunak labur bilduz egindako laburpenak 7,7ko balorazinoa izan dau. Aurrera begira egiteko 13 ideia nagusiak ez dira puntuatu.

Ekitaldia otoitz eta jaialdi giroan ospatzea zegoan, baina antolatzaileak gurago izan dabe egin, sasi parlamento baten ereduari jarraituz, ekitaldi moderno eta txukun bat. Nire zalantza izan da, han egon garan jendearen artean, zenbat izan garan soldatadun abade, laiko, etab.

Taldeak egiterakoan, nire taldean hiru erdaldun eta euskaldun bi izan gara. Holan eztabaida gaztelaniaz egiten da. Ezin dira osatu lan taldeak hizkuntzaren arabera? Bestela beti daukagu diglosiaren arriskua. 

Zorroan geratu da betiko itauna: domekako eukaristia barik geratzen diran ehun parrokia inguru, eukaristia presiditzeko ez dagoelako gizonezko zelibe ordenatu bat, noiz oratuko deutso gure Eleizeak arazo larri hori? Bilbon ez dago arazo hori, baina elizbarutia Bilbotik baino harago doa.

Laburpenaren eta egitekoaren hizkuntzari buruz ere, biharko ebanjelioa gogoratuz amaitu gura dot nire gogoetatxo hau:

Halan joan zan Nazaretera, Bera hazi zan herrira, eta zapatuz ohi eban lez, Sinagogan sartu zan, eta irakasteko zutunik jarri.
      Isaias Profetaren liburua emon eutsoen; eta Berak, liburua za­baldu eta honako hau idatzita egoan zatia aurkitu eban:
«Jaunaren Espiritua dot neure gainean.
Horregaitik igurtzi nau eta behartsuei Barri Ona eroaten bialdu nau,
katibuei askatasuna iragarten eta itsuei ikusmena;
zapalduak askatuta izten eta Jaunaren grazi urtea iragarten».

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (1, 1‑4; 4, 14‑21)

Zapatuan batuko da Deuston Bizkaia mailan Sinodoari amaierea emoteko batzarra. Bertan taldeen ekarpenak kontuan harturik, 2.700 lagun inguru hartu dabe parte, alkarrean jarriko da hamar blokeen laburpena eta aurrera begira ibiltzeko puntu batzuk. Laster egongo da hau danon eskura eztbaida aberats honen ispilu lez. Arratiako ordezkari bat be izango da bertan.

Fededun batek itaundu eustan: 

Eleizea nora doa?

Hiru berbatan azaldu daigun,      

ez bada be komodoa:

Alkartasuna oinarri dogu,             

parte hartze metodoa,

Misinoagaz osatzen dabe            

hirurak ba sinodoa.

 

Beti betiko, Jesusek dino,           

gauza bi bakarrik dira,

Markosek holan idatzi eban          

barri onaren argira:

Gure munduan negarretan dan   

behartsuari begira,

Maitez gu zaintzen Jesus datorku    

alkarte erdi erdira!

(Mk 16,20 eta 14,7)


Sinodaltasunaren bidea:  erantzun gehiago: lau talde

Hasi dira heltzen Arratiako taldeen lehen erantzunak. Berton jarriko doguz egindako lana konpartitzeko. Eskerrik asko!

Empiezan a llegar las primeras respuestas de grupos de trabajo de Arratia. Las publicaremos aquí como un pequeño ejercicio de compartir el camino sinodal. Muchas gracias.

Un comentario a tener en cuenta:

"Me parece que el Espíritu ha revoloteado  sobre nuestro Papa Francisco y este caminar juntos será muy enriquecedor para la Iglesia. Ahora bien, el pueblo sencillo que responda a estas preguntas sin ninguna base, me parece que es "andar por las ramas".

Hasta ahora, para muchos la Iglesia son el Papa, los Obispos y sacerdotes. ¿Será el momento de descubrir la Iglesia como PUEBLO DE DIOS? ¿No convendría trabajar este próximo curso en la Iglesia de Arratia el precioso documento preparatorio de la XVI Asamblea General Ordinaria del Sínodo de Obispos?"

2. multzoa: ENTZUN

 

Entzutea da lehenengo urratsa, baina horretarako ezinbestekoa da burua eta bihotza zabalik izatea, aurreritxirik ez izatea. Bizi garan gizarte eta kultura testuingurua kontuan hartuta eta “entzutea zor deutsegun” errealidadeez jabetuta, galdera honeei erantzungo deutsegu:

 

·        Zelan entzuten jake laikoei, bereziki emakume eta gazteei? (aitatu entzute honen hiru alderdi)

§  Pastorak batzordeetan, Familiaren inguruko batzordeetan, Karitasen parte hartzearen bidez.

§  Emakume eta gazte askoren lana boluntaritza munduan handia da, baina ez jake entzuten, lan hori ez da inon agertzen ezta goraipatzen. Teorian emakumearen papera Eleizaren barruan onartzen da, baina praktikan, eleizaren egituraren barruan ez dauka behar leuken tokia.

§  Orokorrean gazteak galduta doguzala uste da. Hareentzat espazioak lantzea beharrezkoa ikusten da, gezteen kezkatara hurbilduz, urbileko eleiza bat jorratuz.

 

·        Zelan txertatzen doguz biziera sagaratuaren ekarpenak? (aitatu hiru ideia)

§  Giza faktorearen inportantzia aipatzen da. Arratiaren kasuan, dagozan talde diferenteen gidaritzan somatzen da: Karitasen parte hartuaz, KTan gidari legez, eleizkizunetan kantuetan, koruan parte hartuz.

 

·        Ze leku dau gitxiengoen, etorkinen, baztertutakoen ahotsak? (aitatu hiru)

§  Arratian Karitasen bidez,  Harribide fundazinoaren bidez heltzen jakuz beraien ahotsak.

§  Herri batzuetan sakramentuetan, Arantzazun adibidez, etorkinen partaidetza azpimarratzen da. 

BLOQUE 2   E S C U C H A R

COMO ES ESCUCHADO EL LAICADO, EN PARTICULAR MUJERES Y JUVENTUD.

  • Las mujeres por su generosidad, constancia y participación, se han ido abriendo caminos dentro de la sociedad y de la Iglesia.

  • En este momento la presencia femenina es importante en campos eclesiales como la catequesis, la liturgia, acompañamiento y colaboración en general.

  • Respecto a la escucha a los jóvenes, resulta difícil saber lo que buscan la mayoría.    Una minoría que pertenece a grupos afines a la iglesia o realizan tareas de cooperación puede expresarse y ser escuchado.

DE QUE MANERA INTEGRAMOS LAS APORTACIONES DE LA VIDA CONSAGRADA

  • Se ha pasado de la “autosuficiencia” a la “necesidad mutua” para el desempeño de la misión.

  • Desde el Vaticano II, la Iglesia acoge con mayor interés las aportaciones de la vida 

consagrada.

  • Actualmente la colaboración mutua es màs humilde y cercana. La vida consagrada esta màs integrada en la vida diocesana.

QUE ESPACIO TIENENLA VOZ DE LAS MINORIAS, PERSONAS MIGRANTES ,DESCARTADAS,ETC.

  • Dentro de la sociedad y de la Iglesia estas minorías tienen un cierto grado de atención a sus necesidades básicas.

  • Falta mucho para la integración de estos colectivos en nuestra sociedad. Formamos mundos paralelos en cultura, lengua, religión, cosmovisión, costumbres,etc.

  • Se requiere un esfuerzo sostenido y acercamiento a sus vidas para que se sientan poco a poco integrados en nuestra sociedad.

 

2. multzoa: ENTZUN

LAIKOEI ENTZUN

  • Arratiako talde eta parrokien abotsa pastoral batzordean entzuten da. Abots hori indartsu egoteko taldeak eurak sendo egon behar dabe. Taldeak dira, esaterako: famili pastoraltza, liturgia taldea, katekesiko familiak, Caritas, ekonomia, gazteen taldeak

  • Emakumeak gehiengoa dira talde gehienetan eta euren abotsak badauka lekua; talde hausnarketa guztietan egoten dira emakumeak. Baina emakumeak erabakiak hartzeko lekuetan ezin diranez egon,  emakumearen abotsa mugatuta dago 

  • Arratiako eleizaren plan estrategikoa egin zan talde guztien parte hartzeagaz

  • Gazteen taldea nahiko ahul dago momentu honetan, eta euren ahotsa falta da

  • Entzun bardin entzuten jakie andrari zein gizonari, baina batzutan gizonaren berbeak (gizon laikoaren berbeak) gehio balio dauela emoten dau

  • Nahiz eta abade bardina izan, parrokia bakoitzak bere nortasuna dauko eta horrek era bitako egoerak sortzen dauz

    • abadeak pastoral batzordearen abotsa entzutea baina gero berak gura dauena egitea

    • abadeak parroki guztietan gauza berdina egin gurea, baina pastoral batzordeak ez onartzea

  • Herri batzuk ez dabe Arratiako pastoral batzordean parte hartzen baina hala eta guztiz be aktea bialdu beharko litxakie 

BIZIERA SAGRATUA

  • Taldekide dira eleizako taldeetan eta parrokian

  • Liturgia arloko ekarpenak

  • Ospakizunetan lagundu

  • Caritasen lagundu

  • Katekesi taldeetan lagundu

BAZTERTUEN AHOTSA, ETORKINAK

  • Familia etorkinek sakramentuak eskatzen dabez, eta katekesi mailan parte hartzen dabe.

  • Harrera egiten jake Caritasen bidez.

  • Caritasegaz batera hainbat ekintza egin dira etorkin eta errefuxiatuen egoerak salatzeko

  • Harribide fundazioa, Bakearen etxea

  • Euren abotsa ez dago oraindik taldeetan barneratuta 

  • Igorren lehenengo zapatuko mezan etorkinek egiten dabez irakurgaiak eta abar. Arantzazun ere parte hartzean dabe. Baina euren artean be herrialde desberdinetakoak ez dira nahastuten.

  • Pobreziaren eguna

6. multzoa: ALKARRIZKETAN JARDUN ELEIZAN ETA GIZARTEAN


Alkarrizketa, iraunkortasunezko bidea da; alkarrizketan isiltasunak eta sufrimentuak be egoten dira, baina alkarrizketa, norbanakoen eta herrien esperientzia jasoteko gauza da:

 

·        Zelan aurre egiten deutsegu gure Eleizan ikuspuntu desbardinei, gatazkei eta zailtasunei? (aitatu hiru alderdi).

 

o   Eleizaren barruan, sarri askotan, pentsakera desbardina dauana baztertuz eta zigortuz. Gardenasuna eta koherentzia beharrezkotzat jotzen dira.

 

 

·        Gure Eleizak zelan jarduten dau alkarrizketan  gizarteko beste alkarte eta talde batzukaz (politika, ekonomia, kultura, gizarte ziblila…) eta pobreakaz eta zelan ikasten dau eurengandik? (aitatu hiru alderdi esanguratsu).

§  Sarri askotan gure gizarteko kolektiboen (homoxesualen…) egoera ukatuz eta baztertuz. Sarritan gaur egungo gizarteko balore askorengandik oso urrun sentitzen da Eleiza, eta goi mailako kargu batzuengandik egiten diren adierazpenak ez dabe ezer laguntzen, gizartearekiko urruntasuna nabarmenduz.

§  Arlo ekonomikoan, inmatrikulazinoak, abusu ekonomiko bat suposatzen dabe.

§  Ez da aipatzen Arratia moduko Eleiza txikietan egiten dan lana.

§  Gaur egun minoriazko egoeran egotea eta horren aurrean apaltasunez jokatzea kostatzen jako gaurko Eleizeari.

Bloque 6    DIALOGAR EN LA IGLESIA Y EN LA SOCIEDAD

COMO AFRONTAMOS EN NUESTRA IGLESIA LAS DIVERGENCIAS DE VISIONES, LOS CONFLICTOS Y LAS DIFICULTADES?-

  • El dialogo siempre es un CAMINO, cuando va acompañado de una actitud positiva de escucha al otro. Pero muchas veces nuestros diálogos son “monólogos alternos”, es decir estamos pensando en la respuesta que daremos antes de ponernos a escuchar  sobre el sentido  de lo que el otro quiere decirme

  • El dialogo autèntico debe recoger la experiencia de las personas y las situaciones diversas  que permitan acercar las posturas y crear puentes de solución. Un dialogo sincero  puede “descolocarte” en tus posiciones iniciales.

  • A menudo, dentro de la comunidad eclesial, ante un conflicto, se crean “fuerzas o corrientes de poder”  que buscan imponer un punto de vista  personal o grupal  y así dificultan la búsqueda de la buena solución.

DE QUE MANERA DIALOGA Y APRENDE NUESTRA IGLESIA DE OTRAS INSTANCIAS DE LA SOCIEDAD…

  -      Es urgente aprender a tender puentes para posibilitar el acercamiento mutuo.

  -       La sociedad civil, desde la política, la economía, cultura etc., intentan llegar a un acuerdo         final, utilizando la fuerza de su mayoría partidaria, el consenso o el silencio,etc. porque en definitiva todos quieren   alcanzar el bien último como mal menor.

-         Del dialogo con los pobres es difícil llegar a  hacer un encuentro entre iguales, pues ellos buscan ayudas concretas y se sitùan como necesitados (inferiores) ante nosotros. s de admirar su capacidad de resiliencia ante las dificultades.

-          A nivel mundial, los pobres quieren soluciones concretas: p.e. generalización de la vacuna, mejoras en infraestructuras básicas, superar el hambre, mejorar el nivel educativo,etc. Y la Iglesia es una buena tribuna  para pedir a la sociedad todas  sus carencias.


6.  multzoa: ALKARRIZKETAN JARDUN

ZAILTASUNEI AURRE EGITEKO

Arratiako eleizearen barruan zailtasunei aurre egiteko beharrezkoa da lan koordinatua egitea danon artean: taldeak, abadeak, arduradunak.

·         Lan koordinatua;

·         Ondo funtzionatu daben gauzak aintzat hartu eta ekin bide horretatik;

·         Talde hausnarketa

·         Indarrak batu

GIZARTEAGAZ ELKARRIZKETAN

-          Eleizatik plazara ekimena/estrategia: gizarteko taldeetan parte hartu, elizaren lana ikusgai egin, lankidetza bideak zabaldu

-          Web orria

-          Gizarteko eragileak, eleizarenganako jarrera positiboa erakusten dabenak, inplikatu ekintzetan, ospakizunetan, etab

-          Caritasen bidez

-          Eleiza sarritan barrura begira bakarrik dago

-          Eleizaren mezua eta gizartearen beharrizanak ez doaz erritmo bardinean. Hurbiltzen jakun jente askok ez dauko erreferenterik.

-          Alkarrizketeak, entzuea eskatzen dau, eta besteengan be gauza onak egon ahal direala onartu

-          Txikitasunean (minorian) bizitzen ikasi behar dau eleizeak.

8. multzoa: BEREIZKETA EGIN ETA ERABAGI

 

Sinodo-seneko estiloan, bereizketa egiten da erabagiak hartzeko, Espirituaganako guztien esanekotasunetik sortzen dan adostasunean oinarrituta:

 

·        Zelan sustatzen dogu partaidetza erabagiak hartzeko gure alkarteetan? (aitatu hiru era).

§  Herrietako eta eskualdetako pastoral batzordeetan, ekonomia batzordeetan, familia batzordeetan partez hartuz.

§  Formazinoaren bidez. Formazinoa (KTko gurasoeri formazino hitzaldiak eskeiniz…) tresna garrantzitsutzat joten da, partaidetza sustatzeko.

§  Arratiako Eliza web orria bultzatuz, Arratian mailan bere biztaleangana hurbilduz eta beraien bizitzetan murgilduz.

 

·        Zure ustez, zelan hobetu daiteke? (aitatu hiru hobekuntza)

§  Ahal dan arloetan formazinoa bultzatuz.

§  Web orrian lan egiten jarraituz.

 

·        Ze bitartekoren bidez sustatzen dogu gardentasun eta erantzukizuna? (aitatu hiru bitarteko)


Cómo promovemos la participación en las decisiones de nuestras comunidades?

  • en los movimientos: mediante asambleas

  • Hay parroquias donde una comisión de seglares se encargan de los temas económicos y de mantenimiento. En este ámbito tienen capacidad de decisión.

  • Consejos pastorales en los lugares en los que funcionan y 

  • Consejos de unidad pastoral

  • Equipo ministerial

  • Equipos de pastoral


¿Cómo se puede mejorar? (3)

  • Mejorar la corresponsabilidad entre laicos y presbíteros. En la medida que se pueda, ser más asamblearios. Laicado desempeñando tareas de gobierno.


Con qué instrumentos promovemos la transparencia y la responsabilidad?

  • periódicamente se publican las cuentas en las misas dominicales

  • Dar a conocer cómo estamos en el tema de la autofinanciación

  • en las misas: que el sacerdote no de siempre el sermón, dependiendo de la época del año y en temas concretos invitar a personas laicas con servicios concretos que puedan participar dando testimonio, acercando realidades,... en el tiempo del sermón.

  • Avanzar en la democratización real. Los nombramientos (de los obispos, de párrocos, vicarios, responsables varios,...) que sean a partir de consultas a los fieles. Revisar el sistema de votación y hacerlo más democrático… se tiene la sensación de que los votos se diluyen y se pierden.

  • Hay muchos “consejos” pero no son órganos decisorios. Las estructuras que surjan de las necesidades de la comunidad cristiana, han de ser decisorias.


8. multzoa: BEREIZKETA EGIN ETA ERABAKI

ERABAKIAK HARTZEKO PARTAIDETZA SUSTATU

-          Alkarteetan formazino eta katekesia egiteko aukerak aprobetxatu, parte hartzea indartzeko; Eleiza danon artean egiten dogula ulertuten lagundu, batez be sakramentuak eskatzen datozen familiei

-          Taldeak indartu

-          Plan estrategikoa egin eta barriztu aldian-aldian

HOBEKUNTZA

-          Arratiako parrokien arteko Koordinazioa eta lankidetza hobetu beharko zan, abadeen artean, abade eta laikoen artean, laikoen artean.

-          Egindakoak ebaluatu eta ondo egiten diranak zabaldu

-          Benetako bardintasuna, justizia, alkartasuna, gure eleizan…

-          Emakumeak eta eleiza: Emakumeei alkarteetan ahotsa emoten jaken arren, erabakiak hartzen diren lekuetan ere, gura dauanari, aukera emon behar jako

-          Erabagiak hartzen direanean, zergaitik hartu direan azaldu behar da. Gomendioak emoten direanean zertarako eta zergaitik emoten direan azaldu behar da. Eta formazioa/heziketa oso garrantzitsua da zergaitiak ulertzeko.

-          Formazioak/heziketak gauzak beste era batera egiten laguntako be balio dau

 

GARDENTASUNA ETA ERANTZUKIDETASUNA

-          Pastoral batzordean hartzen dira erabakiak

-          Taldeetan parte hartuteko aukerak zabaldu

-          Arlo ekonomikoan, kontuak argitaratu (orain egiten dan moduan)

-          web orria

-          Parrokia batzutan mezan ere esaten dira pastoral batzordean hartutako erabakiak 


BLOQUE 8      DISCERNIR  Y  DECIDIR

¿COMO PROMOVEMOS LA PARTICIPACION EN LAS DECISIONES  DENTRO DE NUESTRAS COMUNIDADES?.

-            Para promover la participación hay que partir de la voluntad de querer dar a conocer la información,  objetiva y precisa del asunto, para que cada miembro pueda tener los datos necesarios.

-          La participación abarca todo los aspectos de la vida de la comunidad eclesial: económicos, sociales , eclesiales, culturales, sacramentales, etc.

-          Para promover la participación hay que saber dar confianza a los otros y acoger su manera de hacer, aunque a veces no coincida con nuestro punto de vista.

¿COMO SE PUEDE MEJORAR?.

-          Conociendo mejor las etapas para hacer un buen discernimiento . Necesitamos formaciòn en este tema para saber aplicarlo.

-          Saber escuchar al otro con atención y empatìa sus puntos de vista, sin juicios previos.

-          Analizar  juntos los pros y contras , argumentàndolos con claridad , sin apasionamiento

-          Juntos, rezar al Espíritu Santo sobre el tema que se está dilucidando, para que ilumine el camino verdadero que debemos tomar.

¿CON QUE INSTRUMENTOS PROMOVEMOS LA TRANSPARENCIA Y LA RESPONSABILIDAD?.

-          La transparencia es un presupuesto necesario para  un trabajo en equipo.

“Sòlo la verdad nos hará libres”.

-          Còmo articular la fase consultiva con la fase deliberativa que nos lleve a la toma de decisión?.  Hace falta un buen coordinador en el grupo y un  buen secretario que sea capaz de consolidar todos los puntos de vista.

-          La responsabilidad es otro presupuesto necesario para después del discernimiemto.  La responsabilidad personal y grupal me mantiene en la verdad y en la honestidad.

 



Hauxe da, Jainkoaren Herriari egiten jakon kontsulta hau gidatuko dauan oinarrizko galdera:

Eleizbarruti honetan dogun esperientzia abiapuntutzat hartuta, ze hiru urrats emoteko dinosku Espirituak “bidea alkarregaz egite” horretan hazteko?

·        Nahi daben eta prestatuta dagozan emakumeen partaidadetza sustatzea.

·        Beharrizana dagoen tokietan, emakume eta gizonek konsagrazinoa ospatzeko aukera emon. Abadeen ezkontzeko aukera onartu.

·        Etorkin, homosexual eta orokorrean baztertuta dagozan kolektiboenganako jarrera normalizatzea.

·        Zabaldu gure eleiza beste mundu batzutara, erlazinoak normalizatuz, eleiza zabalduz.


Oinarrizko galdera

Eleizbarruti honetan dogun esperientzia abiapuntutzat hartuta, ze hiru urrats emoteko dinosku Espirituak “bidea alkarregazegite” horretan hazteko?

-          Alkarregaz ibili behar dogu: andra eta gizon

-          Barrurantza bai, baina begi bat kanpoan izan behar dogu

-          Jentea zeozer eskatzen datorrenean (sakramentuak, laguntza…) eurengana hurbiltzeko aprobetxatu behar dogu

-          Pobreen jardunaldia, era horretako beste ekintza batzuk errazak dira aurpegi bat jarri barik ospatzen doguzalako, modu inpersonalean egiten doguzalako


PREGUNTA FUNDAMENTAL -  PARTIENDO DE NUESTRA EXPERIENCIA EN ESTA IGLESIA DIOCESANA, ¿Qué TRES PASOS NOS INVITA A DAR EL ESPIRITU PARA CRECER EN NUESTRO  “CAMINAR JUNTOS”?.

1.- Para caminar juntos en Iglesia diocesana  de cara a un futuro próximo, debemos de tomar en serio la madurez del LAICADO, con especial atención a la MUJER dentro de la  Iglesia.

       - Dàndole una formación humana y cristiana con fuerte experiencia  compartida de la fe  en grupo.

       -Dàndole o  encomienda de tareas especificas y reparto de responsabilidades en nombre de la Iglesia.

2.- Atención  a los pobres, marginados e indefensos y todos los que están al margen en  muestra sociedad, para imitar a Jesùs  que dedico su atención preferencial hacia ellos

3.- Tratar de   conectar con los JOVENES, especialmente con los màs sensibles al mundo de los marginados, a través de la acción de cooperación gratuita.


Sinodaltasunaren bidea

Barra barra dabil bera hau azken aldian gure elizan. Sinodoa da alkarregaz ibiltzea, eta aita santuak esan dauenez “Jainkoak hirugarren milurteko elizatik itxaroten dauan bidea da”. Nire uste apalean, itaunketak betetzea bezain garrantzitsua da hau guzti hau otoitz egitea, sentitzea, amets egitea alkarregaz. Bizkaiko Elizan badogu aurrekari bat: Batzar Nagusia. Baina orain mundu mailan da deialdia. Bizkaia mailan lehen, eta gero gorantz, Erromara heldu arte.

Epeak laburrak dira, oso laburrak. Arratia mailan hauxe proponidu gura dogu:

1.- Otoitza, era laburtuan, domeketan egitea elizbarruti mailako aldian (abenduaren 15ra arte).

2.- Gura daben taldeak, hiru itaun erantzutea, baina beti argi izanda, bidea  alkarregaz egitea dala kakoa.

Arrisku bi doguz hemen. Lehena: Vatikanoko II. Kontzilioak Jainko Herriaz hasi zan berba egiten. Bera dago oinarrian. Zerbitzu ordenatuak (ordenaren sakramentua jaso daben gotzain, abade eta diakonoak) aginte ia osoa izan dabe mendeetan. Eliza klerikal bat osatu dabe. Eta ez da erreza izango hau gainditzea.  

Beste arriskua da laiko batzuk gurago dabela kleroak esandakoa obeditzea. Batzuk batere zentzun kritiko barik. Beste batzuk kritika antzu huts bategaz.

Sinodaltasun bide hau egiteko, bai ordenatuak (gotzain eta abadeak), bai laikoak, ahalegin bat egin beharko dogu, serioa eta zabala, alkarri lagunduz.

Horretarako hiru itaun honeen gainean zer deritxazu?

2. multzoa: ENTZUN

 

Entzutea da lehenengo urratsa, baina horretarako ezinbestekoa da burua eta bihotza zabalik izatea, aurreritxirik ez izatea. Bizi garan gizarte eta kultura testuingurua kontuan hartuta eta “entzutea zor deutsegun” errealidadeez jabetuta, galdera honeei erantzungo deutsegu:

 

·        Zelan entzuten jake laikoei, bereziki emakume eta gazteei? (aitatu entzute honen hiru alderdi)

·        Zelan txertatzen doguz biziera sagaratuaren ekarpenak? (aitatu hiru ideia)

·        Ze leku dau gitxiengoen, etorkinen, baztertutakoen ahotsak? (aitatu hiru)

6. multzoa: ALKARRIZKETAN JARDUN ELEIZAN ETA GIZARTEAN

 

Alkarrizketa, iraunkortasunezko bidea da; alkarrizketan isiltasunak eta sufrimentuak be egoten dira, baina alkarrizketa, norbanakoen eta herrien esperientzia jasoteko gauza da:

 

·        Zelan aurre egiten deutsegu gure Eleizan ikuspuntu desbardinei, gatazkei eta zailtasunei? (aitatu hiru alderdi)

·        Gure Eleizak zelan jarduten dau alkarrizketan  gizarteko beste alkarte eta talde batzukaz (politika, ekonomia, kultura, gizarte ziblila…) eta pobreakaz eta zelan ikasten dau eurengandik? (aitatu hiru alderdi esanguratsu)

8. multzoa: BEREIZKETA EGIN ETA ERABAGI

 

Sinodo-seneko estiloan, bereizketa egiten da erabagiak hartzeko, Espirituaganako guztien esanekotasunetik sortzen dan adostasunean oinarrituta:

 

·        Zelan sustatzen dogu partaidetza erabagiak hartzeko gure alkarteetan? (aitatu hiru era)

·        Zure ustez, zelan hobetu daiteke? (aitatu hiru hobekuntza)

·        Ze bitartekoren bidez sustatzen dogu gardentasun eta erantzukizuna? (aitatu hiru bitarteko)



 

Qué quiere el papa Francisco

La palabra sínodo proviene de la unión de dos términos griegos, synodos (reunión o concilio) y hodós (camino).

La sinodalidad, por tanto, es una forma de creer que el camino depende del entendimiento conjunto, que las decisiones no deben ser impuestas por una autoridad, sino provenir de las bases.

Desde que se convirtió en Papa en 2013, el argentino Jorge Bergoglio ha demostrado que esa es su apuesta de futuro.

En cierto modo, recupera el modus operandi de las primeras comunidades cristianas antes de que la institución se volviera poderosa e influyente. En esos inicios, todas y cada una de las decisiones eran colegiales.

En el camino, Francisco también profundiza una idea planteada en el Concilio Vaticano II.

En respuesta a los deseos expresados ​​por los padres conciliares, el entonces papa Pablo VI (1897-1978) creó en 1965 el Sínodo de los Obispos, un encuentro periódico para reunir a representantes episcopales de todo el mundo para tratar temas específicos.

Desde entonces, se han realizado 29 encuentros, entre ordinarios, extraordinarios y regionales.

El encuentro final del nuevo sínodo tendrá lugar en 2023, pero al presentarlo este fin de semana, Francisco radicaliza algo que venía buscando desde el primero de los cinco sínodos ya convocados por él: la participación de las comunidades.

"En esta nueva asamblea sinodal, lo más importante no serán las conclusiones, sino el proceso de escucha y participación eclesial que desencadena". La meta es el camino.

Iturria: BBC


Bidea da helmuga

Zer nahi dau Frantzisko aita santuak?

Sinodo hitza grezierazko bi hitz batzetik dator, synodos (bilera edo kontzilioa) eta hodós (bidea).

Sinodalitatea, beraz, bidea adimen bateratuaren menpe dagoela sinesteko modu bat da, erabakiak ez dituela autoritate batek ezarri behar, oinarrietatik etorri baino.

2013an aita santu bihurtu zanetik, Jorge Bergoglio argentinarrak etorkizunerako apustua egin dauela erakutsi dau.

Nolabait, lehen kristau komunitateen modus operandia berreskuratzen dau, erakundea boteretsu eta eragingarri bihurtu aurretik erabili zana. Hasiera horreetan, erabaki guzti-guztiak alkarrean hartzen ziran.

Bidean, Frantziskok Vatikanoko II. Kontzilioan planteatutako ideia bat sakontzen dau.

Aita Santu Paulo VI.ak (1897-1978) Gotzainen Sinodoa sortu eban 1965ean, mundu osoko gotzain-ordezkariak batzeko aldizkako topaketa bat.

Ordutik, 29 topaketa egin dira, ohikoak, ezohikoak eta eskualdekoak.

Sinodo barriaren azken topaketa 2023an izango da, baina aurkeztean, Frantziskok berak deitutako bost sinodoetatik lehenengotik bilatzen dabilan zeozer erradikalizatu dau: komunitateen parte-hartzea.

"Batzar sinodal berri honetan, garrantzitsuena ez dira ondorioak izango, eliz entzute eta parte-hartze prozesua baino". Bidea da helburua.

No hay comentarios: