Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 21 de febrero de 2023

Garizumako 1. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.                                    

 

                                        

                                             

                                              GARIZUMAKO I. DOMEKEA - A

Pazkora bidean, Garizuma grazi aldi honetan,

 Bizkaiko eleizan, 

JESUSEGAZ HOBE eta ALKARREGAZ BIDE

egin nahi dogu.

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur Jaunak. Garizuman Pazkora bidean goazela JESUSEGAZ HOBE egitea ibilbidea. SINODOAn txertaturik Bizkaiko elizan  ALKARREGAZ egin nahi dogu bide hori.

Basamortua eremu sinbolikoa da eta hor egiten dogu bat geure buruagaz eta Jaungoikoagaz; bertan tentaldia biziarren aurre egiteko erabagia hartu dagigun. Jesusek emon eban erantzuna emoteko ausardia izan daigula.

            Jorratu dagiguzan gizaki nortasunean sendoago egiten gaituen kristau jarrerak, eta ezezkortasunetik aldendu gaitezan gure hutsak astinduz.

 

Hasi daigun Eukaristia,  abestuz.   Basamortuan zehar….

 

 

DAMU‑OTOITZA

 

            Senideok: damu‑aldia hasi dogu, konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez eskatu daiguzan Jaunaren errukia eta grazia:

 

            - Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, tentaldian behin eta barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna.                                              ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:

 

            Garizumako Domeka honeetan, lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz. Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.

 

Erantzun‑Salmoa:  50. salmoa

            Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.

 

"Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".

Erm 5, 12‑19:

 

            San Paulok, bigarren irakurgaian, Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.

 

Mt 4, 1‑11:

 

            Kristok, Adan barriak, pekatuaren eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko; tentaldiak garaitu egiten ditu.

 

            Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: "graziaren aldi" honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula eskatuz:

 

            - Elizea osotzen dogun fededun guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean ALKARREGAZ BIDE egiteko gai izan gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta Ebanjelioari zor deutsagun zintzotasunean iraun daigula.   Egin dagigun otoitz

 

            - Herriak agintaritzan eta guztien zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea aldatzen  eta zuzenago egiten  ahalegindu daitezala. Egin dagigun otoitz

 

            -  Gizaki guztion alde, pertsona, pertsona dan lez,  bere duintasuna bilatu dagigula, albo batera itziaz gure arrazakeri guztiak .  Egin dagigun otoitz

 

            - Eukaristian alkartuta gagozan guztion alde: garizuma honetan neurriz bizi gaitezala eta, beharrizanean dagozanei gehiago laguntzeko,  beharrezkoak ez diran gastuak alboratu daiguzala. Egin dagigun otoitz

 

            Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan izan daigula Garizumako ibilbidean  gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak izaten ahalegindu gaitezala.

 

            “Zure errukizko begiak Ama”

 

 







                                  

                                         GARIZUMAKO I. DOMEKEA - A

Cuaresma Camino hacia la Pascua

Caminamos MEJOR con Jesús y junt@s

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Basamortuko esperientzia bizitzea proposatzen deusku gaur Jaunak. Garizuman Pazkora bidean goazela Jesusegaz HOBE egitea ibilbidea. SINODOAn txertaturik Bizkaiko elizan  alkarregaz egin nahi dogu bide hori.

            Emprendemos el camino hacia la Pascua: Jesusegaz HOBE - MEJOR con Jesús. Respondiendo a la llamada del SINODO, sintiéndonos  Iglesia de Bizkaia y en esta Comunidad parroquial, queremos hacerlo junt@s,  hasta llegar a la Pascua donde se nos mostrará Cristo, el Hombre Nuevo.

            Hasi daigun Eukaristia,  abestuz.   Basamortuan zehar….

 

DAMU‑OTOITZA

 

            Senideok: damu‑aldia hasi dogu, konberzino aldian sartuta gagoz. Benetako damutasunez eskatu daiguzan Jaunaren errukia eta grazia:

 

            - Jesus Jauna, gure erru guztiak garbitzen dituzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, gugan bihotz garbi bat sortzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

            - Jesus Jauna, tentaldian behin eta barriro jausten garanoi parkatzen deuskuzuna.                                              ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Gn 2, 7‑9; 3, 1‑7:

 

            Garizumako Domeka honeetan, lehenengo irakurgaiak Salbamen Historiako une nagusiak gogoratuko deuskuz. Gaur, zeru‑lurrak sortzea eta gure lehen gurasoen pekatua aitatuko jakuz.

            Desde sus comienzos el hombre lleva dentro de si una fuerza que le arrastra a la sobrbia, a la violencia, al egoísmo. Llevamos dentro la semilla del pecado. Sólo en Dios encontramos la fuerza para vencer.

 

Erantzun‑Salmoa:  50. Salmoa

 

            Gure aurrekoen eta gaurko gizon-emakumeen pekatuarekin badogu zerikusirik; horregaitik, abesten dogu damu-salmo hau.

            Con este salmo confesamos nuestro pecado ante Dios y expresamos el deseo y la seguridad de ser renovados por su Espíritu en lo más íntimo de nuestro ser.

            "Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta".

 

 

Erm 5, 12‑19:

            San Paulok, bigarren irakurgaian, Adan eta Jesukristo jarten deuskuz alkarren ondoan. Jesukristo da Adanen pekatuari Jaungoiko Aitak emon deutson erantzuna.

            Escuchemos en esta lectura, la respuesta salvadora de Dios ante el pecado del hombre.

 

Mt 4, 1‑11:

            Kristok, Adan barriak, pekatuaren eta txarraren aurkako burrukan, tentaldiak baditu. Baina ez da jausiko; tentaldiak garaitu egiten ditu.

            Son muchas las tentaciones en las que estamos envueltas las personas. Jesús nos enseña a vencerlas con la ayuda de Dios.

            Goratu daigun Jauna, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok: "graziaren aldi" honetan, otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, errukiz begiratu daigula eskatuz:

 

            - Elizea osotzen dogun fededun guztion alde, SINODOan esaten jakun lez Jesusen jarraipenean alkarregaz bide egiteko gai izan gaitezela, mundu honetako tentazinoak ez gaizala kikildu, eta Ebanjelioari zor deutsagun zintzotasunean iraun daigula.   Egin dagigun otoitz

 

            - Herriak agintaritzan eta guztien zerbitzuan jarrita daukazanen alde: baztertuen eta zapalduen egoerea aldatzen  eta zuzenago egiten  ahalegindu daitezala.  Egin dagigun otoitz

 

            - Por todas las personas, para que sepamos admitir al diferente y tomemos conciencia de la igualdad en derechos y dignidad  como hij@s de Dios. Egin dagigun otoitz

 

            - Por esta comunidad aquí reunida para celebrar el comienzo de la Cuaresma; que el alimento de la Palabra y de la Eucaristía, nos renueven y nos hagan seguidores de Jesús.  Egin dagigun otoitz

 

            Jaungoiko Aita, heldu bedi Zugana gure otoitz apala eta lagundu eiguzu gure bihotz‑barruak aldatzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

 


 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: Jaungoikoaren Berbea entzun dogu eta Kristoren mahaian parte hartu dogu. Aste barruan zehar, gogoan izan daigula Garizuman gagozala eta Kristoren antzeko gizon‑emakume barriak izaten ahalegindu gaitezala.

            La cuaresma debe ayudarnos a transformar nuestras vidas, a aceptar las preocupaciones de cada día, a vivir con amor y esperanza. Que este caminar nos lleve a construir un mundo de hermanos.

 

Zure errukizko begiok Ama








GARIZUMAKO I. DOMEKEA

Hasiera liburutik (Has 2, 7-9; 3, 1-7)

            Jainko Jaunak gizona moldatu eban lurreko hautsez eta bizi-arnasa bota eutson sudur-zuloetara, eta gizona bizidun egin zan.
            Gero, Jainko Jaunak baratzea landatu eban Edanen, sortalderantz, eta han ipini eban Berak moldatutako gizona. Jainko Jaunak mota guztietako zuhaitzak sortu ebazan lurretik, begientzat eder eta ahoarentzat gozo, eta baratzearen erdian biziaren zuhaitza eta onaren eta gaizkiaren  ezagutza emoten eban zuhaitza landatu ebazan.
            Sugea zan Jainko Jaunak egindako piztietan maltzurrena. Sugeak esan eutson emakumeari: «Galerazo egin deutsue, beraz, Jainkoak baratzeko arbola guztietako frutuetatik jatea?»
            Emakumeak erantzun eutson: «Baratzeko zuhaitzen frutuetatik jan daikegu; baratze erdian dagoan zuhaitzaz bakarrik esan deusku Jainkoak: “Horretatik ez jan, ezta ikutu ere hori, hil gura ez badozue”».
            Sugeak esan eutson emakumeari: «Ez zaree hilgo, ez! Ondo daki Jainkoak, horretatik jan orduko, begiak edegiko jatzuezala eta Bera lakoak izango zareela, onaren eta gaizkiaren ezagutzaren jabe».
            Emakumeak, zuhaitza jateko gozoa eta begientzat ederra eta ezaguerea jaristeko ona zala ikusirik, haren frutuetako bat hartu eta jan egin eban; gero, senarrari emon eutson eta harek ere jan egin eban. Orduan begiak edegi jakeezan eta narru gorri egozala ohartu ziran. Piku-orri batzuk josi eta estalki bana egin eben.

Erantzun-salmoa Sal 50,3-4.5-6ab.12-13.14 eta 17
Erruki, Jauna, pekatu egin dogu‑ta.

      Erruki zakidaz, Jainko, zure maitasun handiaz,
kendu egizu nire errua zure amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zeharo nire hobenetik,
garbitu nire gaiztakeriatik.

      Nire , bihurrikeria ezagutzen dot,
nire hobena beti begien aurrean daukot.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri bakarrik,
zure begietan oker dana egin dot nik.    

      Bihotz garbi bat, Jainko, sortu egizu nigan,
arnasa bizkorra barritu egizu nire barruan.
Ez nagizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.

      Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu nagizu.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.





San Paulo Apostoluak Erromatarrei  (Erm 5, 12-19)

            Senideok: Gizon baten bidez sartu zan pekatua mundura, eta pekatuaren bidez heriotzea; holan, heriotzea gizaki guztiakana zabaldu zan, guztiek egin ebelako pekatu. [Egia da legea baino lehen bazala pekatua munduan; baina pekatua ez jako inori ezartzen, legerik ez badago. Halan ere, Adamengandik Moisesenganaino nagusi izan zan heriotzea gizakien gain, baita Adamen hutsegitearen antzeko pekaturik egin ez ebenen gain ere. Adam etortekoa zanaren irudia da.
            Baina Jainkoaren dohainagaz ez da pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, gizon bakar baten pekatuaz guztiak hil badira, askoz ugariago zabaldu dira guztientzat Jainkoaren grazia eta dohaina, beste gizon bakar bati esker, hau da,  Jesu Kristori esker. Eta ondorioei jagokenez ere, Jainkoaren dohainagaz ez da gizon bakarraren pekatuagaz lez jazoten. Izan ere, pekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan dau ondorio; graziak, barriz, pekatuak asko izan arren, guztien parkamena.]
            Gizon bakarraren pekatuagaitik heriotzea nagusitu bazan, zenbatez gehiago ez ete dira bakar bategaitik, Jesu Kristogaitik, nagusi izango betiko bizitzan salbamenaren grazia eta dohain oparoa hartzen dabenak!
            Beraz, baten pekatuak gizaki guztiei gaitzespena ekarri eutsen lez, baten leialtasunak gizaki guztiei salbazinoa eta bizia ekarten deutsez. Eta baten obedientzi ezagaitik guztiak pekatari egin ziran lez, baten obedientziagaitik guztiak zuzen izango dira.

           

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 4, 1-11)

            Aldi haretan, Espirituak basamortura eroan eban Jesus, deabruak tentatu egian. Berrogei egun eta berrogei gau baraurik egon ondoren, azkenean gosetu egin zan.
Hurreratu jakon tentatzailea eta esan eutson: «Jainkoaren Seme baldin bazara, esaizu harri honeek ogi bihurtu daitezala».
            Jesusek erantzun eutson:
            «Liburu Santuan idatzirik dago: "Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan berba guztitik baino"».
            Orduan, deabruak uri santura, Jerusalemera, eroan eban eta tenpluaren goreneko ertzean ipinirik, esan eutson: «Jainkoaren Seme baldin bazara, bota egizu zeure burua goitik behera, idatzirik dago-eta: "Bere aingeruei agindu deutse zu zaintzeko", eta "eskuetan eroango zaitue, harriekin estropezu egin ez dagizun"».
            Jesusek erantzun eutson:
            «Beste hau ere idatzirik dago: "Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa"».
            Orduan, deabruak mendi handi batera eroan eban eta, munduko erreinu guztiak eta hareen edertasuna erakutsiz, esan eutson: «Guzti hori emongo deutsut, ahuspez gurtzen banozu».
            Orduan Jesusek esan eutson:
            «Alde hemendik, Satanas! Idatzirik dago-eta: "Jauna, zeure Jainkoa, gurtuko dozu, eta Ha bakarrik zerbiduko"».
            Orduan, deabruak itzi egin eban, eta aingeruak hurreratu jakozan zerbitzera.

No hay comentarios: