Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 27 de enero de 2017

Caritas Arratia 2016: kontuak argi eta eskerrak asko!



Urteak daroaz Caritas Arratian gure Elizaren bihotza izaten, alkarte osoaren izenean.

Bost arlotan jarduten dabez boluntarioak: harrera, sensibilizazioa, formazioa, bidezko merkataritza eta osasun pastoraltza. 20 boluntario dabiz arlo ezbardinetan laguntzen, ia ia Arratiako herri guztietakoak. 

Ihaz, adibidez, arratiarrok, Caritasen bitartez 12.000 euro inguru alkarbanatu genduzan. Asko? Gitxi? Gure dirutxoetatik beharrizanean dagozanei laguntzeko, baina horregaz batera hamaika ordu eurekaz eta eurek bisitatzen, hainbeste kariño eta maitasun zenbatu, kontatu ezin direnak. 

Gaur ez gatoz zuengana diru gehiago eskatzera edo boluntarioak animatzera. Gaur eskerrak emoteko eguna dogu.


Caritas Arratia:  corazón solidario de la Iglesia de nuestro valle nos da las cuentas del año 2016 y su más sincero agradecimiento a sus colaboradores.

Caritas Arratiak 2016 urteari dagokion lanaren barri emon dau. Bost adar nagusitan egin dau lan Caritas Arratiak iaz. Hona hemen labur labur egindakoaren informazioa.

1.- Harrera

            Harrera zerbitzua   Igorreko parrokiako  lokalean, Elizalde kaleko 22an, beheko solairuan dago, eta astean egun bat dauka arreta emoteko, astelehenetan, 10etatik 11etara.  Guztira bost boluntariok osatzen dabe zerbitzu hau. Talde horri gizarte-laguntzaile batek laguntzen deutso. Hau, Harrera zerbitzatuari bakarrik dagokionez baina  Arratian hainbat boluntario gehiago dago, parroki guztietan ordezkariak dagozelarik, informazio jaso eta jendeari bideratzeko.

2016.urtean  guztira 34 familiari emon jake erantzuna Arratiako Harreran. Honek ez dau esan nahi 34 egunegaz amaitzen danik harrerea. Familia bakoitzarekin gitxienez 3 bider hartuemona egoten da eta hainbat kasutan gehiago, jarraipena eginaz. 

Familia motari begira danetarik egon da: kide bakarrekoak, bikoteak seme-alaba barik edo seme-alabagaz edota ama seme-alabakaz.

Jatorriari begira, ihaz gehineak Maroko eta Senegal jatorridunak izan ziran. Egoera administratiboari begira, argi geratzen da Caritasek lagundu dituela egoera normalizatua ez dituenak gehien bat. Legea edo estatua heltzen ez den bazter horretan egin dau bere lan nagusia Caritas Arratiak. %17k bakarrik daukie-eta egoera administratiboa erregulartuta.

Administrazioa heltzen ez dan toki eta jendearengana heltzen da Caritas.

Ohizko laguntzak honakoak izan dira batez ere: Oinarrizko premietarako laguntza ekonomikoa. Garraiorako dirulaguntza. Ekorropan erropea erosteko txartelak.  Guztiz 12.000 euro baino gehiago banatu da.
                                                                                                        
2.- Sensibilizazioa

Caritas Arratiak hainbat kanpainatan lagundu dau, informazioa emonaz gai larrietan eta diru laguntzak jasoz. Diru iturri nagusia Arratiako parrokiko eliztarren bitartez heldu da. 

El año pasado se buzoneo el valle con un tríptico para que la ciudadanía en general tuviera información de las distintas labores de Cáritas Arratia.

Sarrera nagusiak parrokietan egiten diran lau diru batzeak dira, ihaz 15.000 euro inguru batuz. Hortaz aparte Errefuxiatuen aldeko diru batzea egin zan 2016.eko otsailean, 1.900 euro baino gehiago batuz. Jasotako emoitza berezien artean Bedian Santa Ageda bezperan kantuz batutako 240 euroak aipatu geinkez, adibidez.

Aipagarria da Arratiako biztanleen erantzun apala eta, aldi berean, esanguratsua.

Aita Santuaren esanetan: “El Papa Francisco nos recuerda que la solidaridad debe vivirse como la decisión de devolver al pobre lo que le pertenece y defender los derechos.
Dar a cada uno lo suyo. Hay unos bienes de justicia en razón de la pertenencia a una misma humanidad. Son unos ” mínimos de justicia” más allá de los cuales no hay vida humana, ni resulta viable.”

Informazioa bialdu da komunikabideetara eta hartuemonak egon dira bailarako hainbat udal eta Udalen mankomunitateagaz.

Hemos de agradecer la buena acogida en distintos medios de comunicación, escritos y radios, de las labores de Cáritas Arratia (Begitu, Deia, El Correo Español, Gorbeialde Irratia, Bizkaia Irratia…)



Ondo etorri errefuxiatuak konzentrazioa, 2016.eko otsaila

3.- Bidezko merkataritza Comercio Justo

Arratian zehar, nekazal azokatan eta eliz atarietan, hainbat aldiz egin da presente informazioa zabalduz eta produktuak salduz. Zeanuri, Dima, Bedia, Artea, Igorre eta Lemoan 2.000 euro baino gehaigoko salmentak izan dira. 



En Igorre la panaderia Iturbe tiene un puesto permanente con produstos de comercio justo, como punto colaborador de Caritas Arratia, y en 6 meses ha consolidado sus ventas y acogida.


4.- Lanerako formazioa
Datorren urterako sukaldaritza eta nutrizio ikastaroa eratu gura da Arantzazuko Udalagaz alkar lanean. Horretarako Udalaren erantzunaren zain dagoz izen ematea egiteko.
Hemen  ere  3 boluntario ikastaroa emoten egon dira:
. Janariei buruz hitzaldiak, eta
. Egunero egiten diren janariak ikasi eta eginaz: Lehenengo platera, bigarrena eta postrea.



5.- Gaixoak

Boluntario talde bat Diman Arratiako Mankomunitateak daukan Egoitzara joaten da. Hilean hiru barikutan, goizeko 10:30etan, gura dabenakaz, mezea ospatu eta gaixoak bisitatuz. 50 bat personak hartzen dabe parte, askatasun guztiaz, ospakizun honetan. 6 boluntariok laguntzen dabe zeregin honetan.

Se ha animado la misa en la Residencia de la Mancomunidad en Arratia. Los viernes a las 10:30.

6.- Eskerrik asko

Caritas Arratiak bihotzez eskertu gura ditu euren lankide diren Arratiako gizon emakumeei, baztertuak senide moduan ikusi eta gizarte zuzenago bat egiteko lanean.

5 proiektu, hamaika urte: hamaika maitasun!
5 programas,  trabajando durante años
en Arratia por las personas de Arratia.

No hay comentarios: