Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 19 de enero de 2017

Artea: Argiaren Jaia & Izenaren Jaia

Argiaren Jaia osaptu dogu Artea kandelario jaiari aurrea hartuz!
Gure bateoa gogoratu eta barriztau dogu.
Gure fedea sendotu eta familiagaz batera ospatu!



ARTEAKO PARROKIA
ARRATIAKO ELEIZEA
argiaren jaia 2017-01-14

Gure Argi danak argi izatera deitu gaitu

Sarrera                                                                                    

Egunon eta ondo etorri guztiok. Meza apartekoa dogu gaurkoa. Apartekoa eta alaia. Jesusen lagunak bere ondoan alkartu gara.
Jesus ere, txiki txikitan, tenplura eroan eben bere gurasoek. Gure gurasoek ere behin Eleizara ekarri ginduezan bateatzera. Ordutik hona Jesusen familiakoak gara. Egun hori gogoratu behar dogu gaurkoan.
Ebanjelioak argi izatera dei egingo dausku. Kandelak biztuz agintzari edo promesa hori barritu eta indartuko dogu.
Alkartu daiguzan gure bihotzak eta emon deiogun hasiera gure ospakizunari abestuz.

KANTUA: …

ABADERAN AGURRA

PARKAMENA (Ez egitea proposatzen da bateoko ukapenak egingo ditugu gero eta)

OTOITZA  (pantailan)

JAINKO AITA ONA:
Izena jarri eustien
bateo egunean.
Izenaz deitzen nabe
maite nabenak.
Izenaz ezagutzen nozu.
Eskerrik asko.

LEHEN IRAKURGAIA. (Is 58, 7-10)

            Zein ete da benetako erlijinoaren ardatza? Gure kristau bizitzan zeri emoten deutsagu garrantziarik haundiena? Entzun dagigun Isaiasen ahoz Jaunak esaten deuskuna.

Isaias Profetearen liburutik       

Honan berba egiten dau Jaunak:
Emon zeure ogitik gose danari
eta hartu etxean aterperik bako behartsuak;
jantzi biluzik dagoana,
eta ez egin entzungor zeure gizakideari.
Orduan zure argia
egunsentia lez zabalduko da
eta zure osasuna bat-batean erneko;
justizia izango dozu aurretik gidari
eta Jaunaren aintza atzetik babesgarri.
Orduan zuk dei egin, eta Jaunak erantzungo deutsu;
zuk oihu egin, eta Harek esango:
"Hemen nozu!"
Buztarri guztiak, salaketak eta txarto esateak
baztertzen badozuz,
gose danari zeure ogitik emoten
eta behartsuaren preminea asetzen badozu,
zure argia ilunpetan zabalduko da
eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.                  
Jaunak esana!

SALMOA 

Maitasuna ereitera (estrofa bigaz)

EBANJELIO AURRETIK Mt 5, 13-16

            Gure gizartea ilunpetan dabil, erdi galduta; zorionerako bidea aurkitzeko argi bila. Mundu hau barriztatzera eta beronen argi izatera bialduko gaitu Jesusek.

            "Aleluia".

«Zuek zarie munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau ja ezertarako balio, botatzeko baino eta jendeak zapaltzeko.
«Zuek zarie munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoen huria. Kriseilua ere ez da biztuten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baino, etxeko guztiei argi egiteko.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goretsi dagien.


HOMILIA.

(Laburra, nagusiei begira behar bada).

Izena eta izana. Jessuen izenak. Gure izenak.



1.- Ukapenak eta kredoa.

Monitorea: Gure sinismena aitortu eta bataioko aginduak berriztatzeko unea da. Bateo egunean gurasoek eta aitabitxi amabitxik egin eben gure izenean. Orain nagusiak gara eta guk egingo ditugu!

Abadea: Jainkoaren seme-alabak gara. Horregaitik geure sinismena aitortuko dugu.

q       Sinisten dozue Jainko Aita-Ama, bateoan maitasunez bere seme-alaba egin gaituana?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Jesukristo gure Jauna eta gure Laguna, maitasunaz bizi zana, berbizturik gure artean dagoena?
Sinisten dot, sinisten dot.

q       Sinisten dozue Espiritu Santua, Jesusi jarraitzeko indarra emoten dauskuna?
Sinisten dot, sinisten dot

q       Jainkoaren seme-alaba lez ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesus da gure Argia, Bere ebanjelioaren argitan ibiliko zareela agintzen dozue?
Bai, berbea emoten dogu.

q       Jesusen moduan, danon lagun on izango zareela agintzen dozue, batez ere txikienak eta ahulenak lehenetsiz?
Bai, berbea emoten dogu.

Monitorea: Orain kandelak biztuko dozuez argiaren bedeinkapena jasotzeko.


2.- Argiaren bedeinkapena 


Jesus Jauna,
Zu zara gure bizitzak argiz betetzen dituan argia.
Zure bizitza osoa munduko iluntasunak kentzen emon zenduan:
-           tristuraren iluntasunak, pozaren argiaz argitzen
-           gaixotasunaren iluntasunak, osasunaren argiz argitzen
-           bakardadearen iluntasunak, adiskidetasunaren argiaz argitzen
-           haserrearen eta eztabaidaren iluntasunak bakearen argiaz argitzen
-           heriotzaren iluntasuna, bizitzaren argiaz argitzen.
Zure bizitza osoa, Aita Jainkoari eskeini zeuntson munduarentzat, gizon-emakume guztientzat argi izateko. Bedeinkatu egizu argi hau, zure biztueraz gogoratu gaitezan. Emoiguzu guztioi zure argi horretatik. J.G.J.B.

3.- Prozesioa elizan, kandelak eskuan, ur bedeinkatua jasotzeko (besoetakoak, txikiak, KTkoak, KT ostekoak…

Kantua: Jauna gure Jainkoa Bedeinkatua Zu!                           


HERRI OTOITZA

Senideok, Kristok sinismenean bat egiten gaitu. Jaungoikoaren Berbeak pentsakera eta sentikera berekoak izatera dei egin deusku. Guztiok bat eginda, otoitz egin dagigun:

             - Eliz arduradunen alde,  batez ere Aita Santuaren eta  Gotzainen alde:  Jesusek nahi dauan batasuna bilatu dagiela. Eskatu deiogun Jaunari.
             - Ume bateatuen alde, euren guraso eta aitita-amamen alde. Kristoren argipean ibili daitezen beti. Eskatu deiogun Jaunari.
            - Etorkizuna ilun ikusten daben hainbat eta hainbat gazteren alde: bizitzeari zentzun bat  aurkitu  deioen  eta  guztion  laguntzaz  euren  bizitzak  ondo bideratu dagiezan. Eskatu deiogun Jaunari.
             - Gu guztion alde: Jesusek berari jarraitzeko egiten deuskun deia entzun dagigula eta fede haundiz jarraitu deiogula. Eskatu deiogun Jaunari.

            Batu gagizuz, Jauna, zeure ondoan; sendotu gagizuz maitasunean eta izan zaitez gu guztiontzat argi eta itxaropen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

ESKEINTZAK

Ogia:
Ardoa:
Biblia:
Etxetxo fitxak: danak




OTOITZA (pantailan)

JAINKO AITA ONA:
Ogi eta ardao honegaz batera,
hona hemen gure izenak,
hona gure izanak.
Lagundu gaizuz
Zure antzekoak izaten.

DIRUA BATZEAN Kanta…

SANTU, SANTU, SANTUA

GURE AITA   
             

JAUNARTZEA:

JAUNARTZE OSTEKO OTOITZA (pantailan danok abestuz)

Jainkoa gora Jainkoa behera
entzuten dogu danean
Aintzat bakarrik hartuko dogu
errespetoa danean
Berak bidea argitzen dausku
eta gu gabiz lanean
Jainkoan berbak praktikan jarriz
NORBERAren izenean.

OHARRAK

AZKEN KANTA: Asko maite gaitun lagun bat daukat  

No hay comentarios: