Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 13 de enero de 2017

Eta Jainkoaren Berbearen irakurle izateko preparatuko banintz ?



Jaunaren Berbea irakurtzea liturgia barruan zerbitzu nahi eta nahi ezkoa dogu. Batzarraren aurrean irakurlean Jaunaren Berbea aldarrikatzen dau.


Otoitzean alkartu dan batzar nagusiaren aurrean, irakurleak Jaunaren Berbea iragarri eta zabaltzen dau. Horregaitik ondo prestatuta egon behar da.

Gure Arratiako parrokietan irakurle askok betetzen dabe zerbitzu hau.
Eskerrik asko eurei!

Halan da guztiz ere, ona eta egokia litzateke pertsona barriak animatzea zerbitzu hori egiteko meza eta ospakizunetan.
Horrentzat, ikastaro txiki bat dago antolatuta.

Hurrengo ekitaldia, urtarrilaren 14an izango da, zapatua, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Zeanuriko abadetxean.

Hasi barriak aukera ona izango dabe prestakuntza hasteko.
Lehendik zerbitzu hau egiten dabenak, aukera ezin hobea bere jardunean hobetzeko.

Abendu aldia aro aproposa da honetaz pentsatzeko.

Eta Jainkoaren Berbearen irakurle izateko preparatuko banintz ?

Erdu!

No hay comentarios: