Jose Angel Agirre Camerundik

jueves, 5 de enero de 2017

Aurrera doa "Batu eta banatu" kanpaina Avanza la campaña "Batu eta banatu"

Janarien bilketa Arratiako parrokietan, Harribide Fundazinoaren alde. Parroquias de Arratia recogen alimentos para la Fundación Harribide.

 Janarien bilketa Arratiako parrokietan, Harribide Fundazinoaren alde

Datorren domekara arte –urtarrilak 8- batuko dira janariak Igorre, Zeanuri eta Arteako parrokietan. Ekimen honen hartzaileak, Etxebarriko alkarte honek artatzen dituan gazteak izango dira. Jose Alberto Vicente eleizbarrutiko abadea buru dauan Fundazino honek kanpotik etorri diran eta laguntasunik ez daukien gazteen gizarteratze aktiboa ahalbideratu gura dau, bide batez, gizarte eta alkarte sen eta bizitza suspertzeko herrian.

Gabon-gauez ekin jakon kanpaina solidario honi eleizetan kutxa batzuk ipiniz, jenteak hantxe itzi daizan jaki ez galkorrak. Egun honeetan batu daitezan produktuak, Harribide Fundazinoak kudeatuta, bazterketa jasateko arriskuan dagozan gazteak eta euren hezitzaileak bizi diran pisuetan banatuko dira.

Etxebarriko parrokiatik dalako ekimen hau bultzatzen dauan Jose Alberto Vicente abadeak eskerrak emoten ditu jardueragaitik, “diru-laguntzak ez diralako nahiko sortzen jakuzan beharrizan guztiei aurre egiteko”.

Harribidek lau pisu eta harrera-alkarte bi kudeatzen ditu Etxebarrin, Bilbon eta Algortan. Egitasmo honen bitartez, 30 gazte inguruk pausuak emoten ditu gizartean txertatu ahal izateko. Gazte horreetako batzuk Etxebarriko San Antonio parrokian bertan atondutako pisuan bizi dira. “Ahoz ahokoa garrantzitsua da eta euretako asko, ezelango diru-laguntza barik geratzen danaan, hona etorten da babes bila”, dino bere etxean be gazte batzuk hartuta daukazan abadeak.

Beren-beregi prestatutako etxebizitza horreetan emoten dan arreta zuzenaz gainera, Fundazinoa bizilekuari, erroldatzeari, ikasketei… buruz informazinoa eskatzera hurreratzen diran neska-mutilen beste hainbat beharrizanez be arduratzen da. “Urte honeetan, 300 gazte ingururi eskaini izan deutsagu arreta”, zehazten dau Jose Alberto Vicentek.

Heziketa eta integrazinoa
 
Mikel Carrasco alkarteko kideak Bizkaia Irratia eleizbarrutiko hedabidean azaldu ebanez, gazteek egoera latzak bizi izan dabez euren jatorriko herrialdeetan eta, horrexegaitik, ez deutse bildurrik heriotzari eta hona iristeko bide gogorrari ekiten deuse. “Gure artean dagozala, makina bat eragozpen izaten dabe legearen aldetik eta gure asmoa laguntzea da gizarteratu daitezan”.

Etxebarriko herritarrak kritikoak eta konprometituak izan daitezala gura dau Harribidek. Honen haritik, hainbat jarduera antolatzen dabe eta harrera-etxeetan bizi diran gazteek eurek be parte hartzen dabe. “Euren gizarteratzea normaltasunez bizizen saiatzen gara. Hasieran, gogor lan egin behar izan genduan, estereotipoak eta aurreretxiak deuseztatzeko eta orain ahalegin horren frutuak jasotzen dihardugu”.

Iturria: bizkeliza.org


Parroquias de Arratia recogen alimentos para la Fundación Harribide

Se trata de una iniciativa que se prolongará hasta este domingo, día 8, promovida desde las parroquias de Igorre, Zeanuri y Artea para recoger alimentos destinados a los jóvenes que atiende la asociación de Etxebarri. La Fundación, presidida por el presbítero diocesano, José Alberto Vicente, trabaja por favorecer la inclusión activa de los jóvenes extranjeros no acompañados y a favor de la dinamización sociocomunitaria del municipio.

La campaña solidaria se inició el día de Nochebuena con la colocación de unas cajas en el interior de los templos arratianos para poder depositar en ellas  alimentos no perecederos. Los productos que se recojan durante estos días, se destinarán a los pisos de acogida de la Fundación Harribide, donde se alojan los jóvenes en situación de exclusión junto a sus educadores.

El presbítero José Alberto Vicente, impulsor desde la parroquia de Etxebarri de la Fundación Harribide el año 2003, agradece la iniciativa, “ya que las subvenciones no llegan para cubrir todas las necesidades que tenemos”.
Harribide gestiona cuatro pisos y dos comunidades de acogida en Etxebarri, Bilbao y Algorta. Son alrededor de 30 jóvenes los que, gracias a este proyecto, pueden dar pasos para integrarse en la sociedad. Algunos de ellos conviven en el piso habilitado en la misma parroquia de San Antonio de Etxebarri. “El boca a boca es importante y muchos de ellos, cuando se quedan sin ninguna ayuda económica, se acercan aquí a pedir amparo”, detalla el cura que tiene acogidos a algunos jóvenes en su propia casa.

Además de la atención directa en viviendas habilitadas, la Fundación se ocupa de otras necesidades de los chicos que se acercan a solicitar información sobre alojamiento, empadronamiento, estudios etc. “A lo largo de estos años hemos atendido a más de 300”, detalla José Alberto Vicente.

Formación e integración

Mikel Carrasco, miembro de la asociación, relató a la emisora diocesana Bizkaia Irratia que los jóvenes viven situaciones dramáticas en sus países de origen y es esa la razón principal por la que no les importa morir para llegar hasta aquí. “Una vez entre nosotros, se encuentran con muchos impedimentos legales y nosotros queremos acompañarles en su camino a la integración”.

Harribide pretende que los ciudadanos de Etxebarri sean críticos y comprometidos. En este sentido, se organizan varias actividades en las que participan también los jóvenes que viven en la comunidad de acogida. “Intentamos que se viva su integración con normalidad. Al principio tuvimos que realizar un trabajo para eliminar estereotipos y prejuicios y ahora, estamos recogiendo los frutos”.

Fuente: bizkeliza.org

 

No hay comentarios: