Domekan Familia Ospakizuna

viernes, 14 de junio de 2013

Zapatuz, arratiarren bisita jasoko dau San Antoniok Urkiolan

2012. urteko errogatibea

Zapatuz, Arratia bailarako fededunek errogatibea egingo dabe Urkiolara: mendi martxa bi, hiru autobus eta hamaika kotxe bertaratuko da.
El sábado, los fieles del valle de Arratia realizarán la rogativa a Urkiola. Dos marchas montañeras guiadas, tres autobuses y un montón de copches acercarán a los peregrinos.

Datorren zapatuz, autorik ez daukien edo oinez igoteko zailtasunak dabezan Bedia, Dima, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko auzotarrek autobusak eukiko dabez Urkiolaraino joateko. Arratiarrek erromesaldia egingo dabe beste behin be, euren arbasoek, “beste sasoi batean, munduko denporaldi osorako” egin eben botoa betez.

Erreguteak San Gregorio Handiaren aitasantutza-aldian ezarri ziran, 590. urtean, prozesino batzuetan errezatzeko edo abesteko. Normalean, San Markos egunaren –apirilak 25- eta San Isidro egunaren –maiatzak 15- egiten ziran, hil ala biziko sasoia zalako uztaldirako. 

Urkiolara erreguteak egiteko ohitura antzina-antzinakoa da. Beharrizanean eta pobrezian, Mari edo San Antoni errezatzera joaten ziran.  

Erromesaldia Arratiatik Urkiolara

 Igaz, bostehun arratiar inguruk parte hartu eban erreguteetan. Aurtengo ekitaldiari jagokonez, “alkartasuna krisialdian” gaia nabarmendu gura dabe. Hau dala-eta, Bediako ume eta gazteek aparteko jarduerea prestatu dabe topaketari amaierea emoteko.

Zapatuko egitaraua goiz hasiko da, antzina erreguteetan erabilten zan bidezidorra erabiliz ibiltaldi gidatu biak egin gura dabezanentzat. Hitzordua Diman da goizeko seietan eta Zeanurin goizeko zortzietan.

Goizeko 11:00etan, ondo etorria egingo deutse erromesei eleizaren inguruan eta ibiltariak litaniak abestuz sartuko dira barrura. Ondoren, Eukaristia ospatuko dabe.


San Antonio recibirá a los arratianos el sábado


Las rogativas fueron establecidas en el pontificado de San Gregorio Magno, año 590, para ser rezadas o cantadas en ciertas procesiones. Generalmente, se hacían en el tiempo comprendido entre las festividades de San Marcos, el 25 de abril y San Isidro, el 15 de mayo, ya que era un período crítico para las cosechas.

La costumbre de realizar rogativas a Urkiola proviene de épocas inmemoriales. Ante la necesidad y en la penuria se acudía a rezar a Mari o a San Antón.

Peregrinación de Arratia a Urkiola

El año pasado fueron alrededor de medio millar los vecinos de Arratia que participaron en la rogativa. El tema principal de este año es el de “solidaridad en tiempos de crisis”. Con este motivo, los niños y jóvenes de Bedia han preparado un acto especial al finalizar el encuentro.

El programa del sábado comenzará temprano para las personas que quieran realizar las dos marchas guiadas, utilizando el sendero que se usaba antiguamente para la rogativa. La cita en Dima es a las seis de la mañana y en Zeanuri, a las 8 horas.

A las 11 horas darán la bienvenida a los peregrinos en las inmediaciones del templo y los caminantes entrarán al santuario entonando las letanías, para celebrar seguidamente la eucaristía.

No hay comentarios: