Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 15 de junio de 2013

Arratiako errogatibea Urkiolara 2013: argazki kronika

Senidea ala dirua. Krisian ere kristau. Arratiako errogatibea Urkiolara 2013. Argazki kronika


 Eguraldi onagaz bizkorturik ehunka arratiar urreratu da zapatu honetan Urkiolara Errogatiba eguna zala-eta. Hiru autobur, mendi martxa bi, hamaika kotxe. Hona oinez etorri dan taldetxo bat. Txapleduna Luziano, 90 urte. Gazteena Maddi, Mikel eta Uxue bere neba-arrebakaz batera.

Eleiza bete arratiar ospakizun ederra Bediako koruak animaturik eta bediatarrak gidaturik. Bizkor, alai, esanguratsu, sakon. Senidea ala dirua. Krisian ere kristau.

 Ezaugarria, krisi sasoiotan, OGIA izan da. Handia, gure lana eta maiotasuna Jaunari eskeini deutsagu. Gero ehunka ogi txiki, gure konpromisua agertuz, daukaguntxoa konpartitzeko.

Mertxe eta Argi Arratiako errogatibak Urkiolara liburutxoa jendeari eskeintzen. Erroskilaz gain kulturea eta debozioa be eroan doguz gaur Urkiolatik etxera, Antonio santuen bedeinkapenagaz batera.

Honeek ez doguz ezagutuko. Edo behar bada bai, Los Rios aldizkaria irakurten badozu. Palenquen egondako euskal mixiolariak. Honeek ere badakie zer dan krisia, krisi sakona, eta krisian ere kristau lez agertu euren burua.

Eta astiro astiro, jendea santutegitik urteten. Elizpetik plazara, etxera, familira, herrira Jesusen barri ona zabaltzeko asmoagaz. Nik neuk horixe eskatu deutsat errogatiban Jainko Aitari Antonio santuen laguntzaz.


Eta hurrengo urtera arte! San Antonio osteko lehen zapatuan!

No hay comentarios: