Jesusen hitza

jueves, 27 de junio de 2013

Senidea opari El regalo del hermano/a: Asis sarea Arratian



Zeinen ona, zeinen gozoa eta bizigarria den elkar aurkitzea, elkarren berri izatea, bestearen bizia norberaren bizi bihurtzea. Bai, Jaunak kideak, lagunak, senideak eman dizkigu bidea elkarrekin egin ahal dezagun.


Qué bueno, qué dulce y qué vivificador encontrarnos los/as hermanos/as, saber unos/as de otros/as, hacer mío lo que vive el otro o la otra. Sí, el Señor nos ha dado compañeros/as, amigos/as, hermanos/as para que podamos hacer juntos el camino.

 



Gure bilaketa bidea pertsonalki egiten dugu eta elkarrekin egiten dugu. Gure bilaketak pertsonalki aberasten gaitu eta elkar aberasten gaitu. Bakoitzaren bidea guztion bide gertatzen delako, beti erdibidean elkar aurkitzen dugulako, bizitzaren erdibidean, jardunaren erdibidean, aurkikuntzen erdibidean.
Zeinen ona, zeinen gozoa eta bizigarria den elkar aurkitzea, elkarren berri izatea, bestearen bizia norberaren bizi bihurtzea. Bai, Jaunak kideak, lagunak, senideak eman dizkigu bidea elkarrekin egin ahal dezagun.



Gogoetarako gaia

Senidea erregali edo opari


Beste pertsonekin harremanean bizi gara. Badago harreman garela dioenik ere. Baina harreman guztiak ez dira berdinak. Batzuk, egin dugun aukeraren fruitu dira: bikotea, adiskideak, kide garen kolektibo batzuk … Aukeratu ditugunak, geure gustu, joera, ideia, egitasmoen … eraginez datoz. Horrez gain guregan ematen dira gure erabakien ondorio ez diren beste harreman-moduak ere: anai-arreben artekoak besteak beste. Neba-arrebak ez ditugu guk aukeratu; emanak ditugu. Bada gure nahia baino lehenagokoa den lotura-une bat. Horrek esan nahi du badagoela aurretik gure bizitzan beste instantzia bat, beste pertsona baten neba-arreba egiten gaituena: gurasoak. 

Hori bizi dezakegu halabeharrez ala erregali gisa. Egiaz, anai-arrebek sufrimena dakarkigute eta agian samin handietarako bidea; esperientziaz dakigu horren berri. Baina bestetik bidea ematen digute geure baitatik atera ahal izateko eta beraiekin harremanak sortzeko, banantzen gaituzten diferentzietatik at. Ezberdina banaiz, alderantziz pentsatzen badut eta sentitutakoan bat ez bagatoz ere, pertsona hori, ni neu bezala, ezberdintasun oro baino gehiago da: neba-arreba dut. Emana izan zait.

Nazareteko Jesusek Jainkoaren familian txertatzen gaitu. Jesusi esker, Jainkoak didan maitasunak berekin dakarkit, Jainkoa izatea nire lotura-puntu gizon-emakume guztiekin modu berri besterik ez bezalakoan. Jainko Aita da, giza familia berean lotzen gaituen instantzia; eta hori ez soilik datu gisa, norberaren bizipenetik baizik. Hortik aurrera beste pertsonak ez dira niretzat arrotzak, baizik eta neure existentziaren sakonenean haiekin lotua nago Jainkoagan, ezberdintasun orotatik at. Neba-arrebak erregali dira, Jainkoaren dohain. Frantziskok zehatz-mehatz bizitu zuen hau: “Jaunak anaiak eman zizkidanean … ”. Senidetasunaren alde bizitzera eta lan egitera deituak gaude, horrela kondena izan dakigukeena bedeinkapen gisa bizi dezagun.




Ebanjelioko pasartea: Mt 12,46-50


Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. Batek esan zion:
– Aizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian.
Jesusek, berriz, erantzun zion:
– Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?
Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen:
– Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.



Frantziskotar espiritualtasuna


“Eta maita bezate elkar, Jaunak dioen bezala: Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite zaituztedan bezala. … Ez bezate marmar egin, ez besterengatik gaizki esan … Ez bezate inor juzga, ez inor kondena! Eta, Jaunak dioen bezala, ez bitez egon besteren bekaturik txikienei begira” (1Er11,5-11).
“Eta Jaunak anaiak eman zizkidanean …”. Frantzisko ez zen anaien bila ibili. Berak onartu egin zituen bere ondoan, onartu bere bihotzean, anaia eta erregali gisa. Eta dohain zituen anaiekin batera, beste opari bat hartu zuen: haiek maitatzekoa, ulertzekoa, barkatzekoa, haiei ona opatzekoa … Zeren eta anaiak grazia dira; baina grazia da, orobat, haiek anaiatzat erraietan edukitzea.

Frantziskok ulertu zuen, anaiak izateko erregalia, edozein erregali bezala, hura gozatzeko dela, eskertzeko eta zaintzeko; ez hausteko edo mesprezatzeko. Horregatik aholkatzen digu, ez gaitezela jarri senidearen aurrean begi okerrez, inkisidorez eta marmartiz, horrela ez dugu-eta sekula senidearen distira ikusiko. “Maita bezate elkar”: maitasun konprometitu eta eraman onekoaren argitasuna behar da, Jainkoak senide bakoitzarengan egiten digun erregalia sumatzeko. 



Otoitza


Zuri, munduan zehar harresiak eta mugak
hausten zabiltzan horri;
zuri, nire atera deituz nire errai lokartuei
bizia eman diezun horri,
senideri bezala mintzo natzaizu.
Nire desirak zureak badira,
zurea bada nire eguna eta gaua,
zure besoek nire gorputza badute altxatzen,
nire bidezidorra zure pausoek egiten,
senideri bezala mintzo natzaizu.
Nire begiek zure negarra malkotzen badute,
berdinak badira gure oihuak,
antzeko zauriak baditugu,
amets berberak baditugu amesten,
senideri bezala mintzo natzaizu.
Muga guztien gain,
arraza eta kultura guztien gain,
hitzak ezberdinak baditugu ere
eta batzuetan arrotz bazaitut ere sentitzen,
senideri bezala mintzo natzaizu.
Biona dugu Aita,
seme-alaba egin ninduzun betiko;
biona dugu borroka eta odola,
biona Espiritua eta mezua.
Utzi zaitez ikusten eta besarka nazazu, anaia.
Florentino Ulibarri




Gutuneko azken hitzak


Otoitz egitea maitasunaz jardutea baino ez da maite gaituela dakigun Harekin.Avilako Santa Teresa 


 El regalo del hermano/a




Nuestro camino de búsqueda lo recorremos personalmente, y lo recorremos juntos. Nuestras búsquedas nos enriquecen personalmente y nos enriquecen en común. Porque el camino personal resulta camino comunitario, porque siempre nos encontramos a medio camino, en medio de la vida, en medio de nuestro quehacer, en medio de nuestros encuentros. 

Qué bueno, qué dulce y qué vivificador encontrarnos los/as hermanos/as, saber unos/as de otros/as, hacer mío lo que vive el otro o la otra. Sí, el Señor nos ha dado compañeros/as, amigos/as, hermanos/as para que podamos hacer juntos el camino.




Tema de reflexión



El regalo del hermano/a


Vivimos en relación con otras personas. Hay quien dice que somos relación. Pero no todas las relaciones son iguales. Las hay que son fruto de nuestra opción: la pareja, las amistades, algunos colectivos a los que pertenecemos… Nuestras elecciones están movidas por gustos, tendencias, ideas, proyectos… En nosotros también se dan otro tipo de relaciones que no son consecuencia de nuestra decisión: entre ellas, las fraternas. No hemos elegido a los hermanos; nos han sido dados. Hay un lazo de unión que precede a nuestra voluntad. Eso quiere decir que hay alguna instancia previa en nuestra vida que hace que yo sea hermano, hermana de otra persona: los padres.

Esto lo podemos vivir como fatalidad o como regalo. Ciertamente, los hermanos, las hermanas nos hacen sufrir y pueden ser motivo de grandes dolores; todos tenemos experiencia de ello. Sin embargo, también son motivo para que seamos capaces de salir de nosotros mismos y crear relación con ellos más allá de las diferencias que nos separan. Puedo ser diferente, pensar de modo opuesto, no coincidir en el sentir, pero esa persona, como yo misma, es más que todas esas diferencias: es mi hermano, mi hermana. El hermano se me ha dado.

Jesús de Nazaret nos incorpora a la familia de Dios. Vivir el amor que Dios me tiene, gracias a Jesús, hace que Dios sea mi nexo de unión con todos los demás hombres y mujeres de un modo nuevo, inédito. Dios Padre es la instancia que nos une en una misma familia humana, pero no solo como dato sino como vivencia personal. En adelante, las otras personas no son ajenas a mí, sino que en lo más profundo de mi existencia estoy unida a ellas en Dios, más allá de toda diferencia. Los hermanos son un don, un regalo de Dios. Francisco esto lo vivió de un modo explícito: “El Señor me dio hermanos”. Estamos llamados a vivir y trabajar para la fraternidad y ésta pase de poder ser una condena a vivirla como una bendición.




Texto evangélico: Mt 12,46-50



Aún estaba Jesús hablando a la gente, cuando llegaron su madre y sus hermanos. Se habían quedado fuera y trataban de hablar con él. Alguien le dijo: “¡Oye! Ahí fuera están tu madre y tus hermanos que quieren hablar contigo”. Respondió Jesús: “¿Quién es mi madre, y quiénes son mis hermanos?” Y señalando con la mano a sus discípulos dijo: “Estos son mi madre y mis hermanos. El que cumple la voluntad de mi Padre que está en los cielos, ése es mi hermano, mi hermana y mi madre”.



Espiritualidad franciscana



“Y ámense mutuamente, como dice el Señor: Este es mi mandamiento: que os améis mutuamente, como yo os he amado. … Y no hablen mal de nadie; no murmuren ni difamen a otros… No juzguen, no condenen. Y, como dice el Señor, no se fijen en los más pequeños pecados de los demás” (1R 11,5-11).

“El Señor me dio hermanos”. Francisco no buscó hermanos. Él los acogió a su lado, los acogió en el corazón como hermanos y como regalo. Y, junto al don de los hermanos, Francisco recibió del Señor otro regalo: el de amarlos, comprenderlos, perdonarlos, desearles el bien… Porque los hermanos son gracia, pero también es gracia el llegar a tenerlos como hermanos en las entrañas. 

Francisco comprendió que el regalo del hermano, como todo regalo, es para disfrutarlo, agradecerlo y cuidarlo; no para destruirlo ni despreciarlo. Por eso nos exhorta a no ponernos ante el hermano con ojos negros, inquisidores y murmuradores, porque así nunca vislumbraremos el brillo del hermano. “Ámense mutuamente”, hace falta la claridad del amor, comprometido y paciente, para sospechar cuánto regalo nos da el Señor en cada hermano.



Oración


A ti, que andas por el mundo
rompiendo muros y fronteras;
a ti, que has llamado a mi puerta
dando vida a mis entrañas dormidas,
como a un hermano te hablo.
Si son tuyos mis anhelos,
si es tuya mi noche y mi día,
si alzan tus manos mi cuerpo,
si hacen tus pasos mi senda,
como a un hermano te hablo.
Si lloran mis ojos tu llanto,
si nuestros gritos son iguales,
si tenemos semejantes las heridas,
si soñamos los mismos sueños,
como a un hermano te hablo.
Por encima de todas las fronteras,
por encima de razas y culturas,
aunque nuestras palabras sean distintas
y a veces te sienta extraño,
como a un hermano te hablo.
Común tenemos el Padre,
me hiciste hijo para siempre;
común tenemos la lucha y la sangre,
común tu Espíritu y mensaje.
¡Déjate ver y abrázame, hermano!
                            (Florentino Ulibarri)



Epílogo de la Carta


Orar es tratar de amistad con Quien sabemos nos ama(Santa Teresa)



No hay comentarios: